(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lehen Hezkuntzako 200 plazatarako oposizioak ekainean eta uztailean egingo dira asteazkena, 2016.eko otsailak 10


Nafarroako Gobernuak gaur onartu du lan-eskaintza eta, hari esker, hautagaiek gaztelania eta euskarazko plazak eskuratzeko probetan parte hartu ahalko dute


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoa (LEP) onartu du gaurko bileran, espezialitateetako 200 plaza guztira. Ekain eta uztailean egingo diren azterketetan, espezialitate berean hautagaiei Nafarroako bi hizkuntza ofizialetan (gaztelania eta euskara) aurkezteko aukera emango zaie.

irakaslea

Irakasle bat, ikasle batzuekin.

Nafarroako Gobernuak Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoa (LEP) onartu du gaurko bileran, espezialitateetako 200 plaza guztira. Ekain eta uztailean egingo diren azterketetan, espezialitate berean hautagaiei Nafarroako bi hizkuntza ofizialetan (gaztelania eta euskara) aurkezteko aukera emango zaie.

Gobernu-bileraren ondoren emandako prentsaurrekoan, Ana Olllo kontseilari eledunak azaldu du deialdia azterketak egun ezberdinetan egiteko prestatu dela: "Aurreko gobernuek sortutako egoerari buelta eman zaio horrenbestez, hau da, aukera hori ez zen ahalbidetzen eta oposiziogileek hizkuntza baten eta bestearen artean hautatu behar zuten". Gobernuaren erabakia -ziurtatu du- sare publikoak "ahalik eta irakasle onenak izan ditzala da eta, beraz, prozesuak erraztuko ditu, haien bidez onenak direla erakusten dutenek plaza finkoak eskuratu ahal ditzaten".

Onartutako 200 plazatatik. 108 euskaraz dira eta 92 gaztelaniaz. Espezialitateen arabera, banaketa honako hau da: pedagogia terapeutikoko 50 (gaztelania), euskarako 35, ingeleseko 25 (euskara), pedagogia terapeutikoko 20 (euskara), gorputz-hezkuntzako 16 (gaztelania), entzumena eta hizkuntzako 14 (gaztelania), musikako 12 (gaztelania), gorputz-hezkuntzako 10 (euskara), musikako 10 (euskara), eta entzumena eta hizkuntzako 8 (euskara).

LEP bermatzailea, une hauetan

Gobernuak azaldu duenez, gaur onartutako eskaintza "LEP bermatzailea da gaur egungo egoeran", eta erantsi du hori horrela dela "eskaintza arrazoi juridikoek baldintzatu edo mugatu dutelako", Estatuko Abokatutzak jarritako errekurtsoak aipatuz, eta eztabaida politiko eta sindikalean izandako jarrera ezberdinak izan direlako, eta ildo horretatik –esan du– "Gobernuak ahalik eta adostasun handiena lortzeko bide guztiak agortu ditu".

Gobernuak azpimarratu du LEPa irizpide teknikoetan oinarrituta dagoela Departamentuak hautemandako beharren arabera, bitarteko-izaera gainditu eta sare publikoari egonkortasuna emateko asmoz. Zehaztu du ez dituela betetzen hizkuntzaren araberako biztanleria-banaketaren irizpide soziologikoa, plantilla-beharrak baizik. Estatuak aurkeztutako errekurtsoaren aurrean erabateko berme juridikoa duen eskaintza bat da ere, eta azterketak hasiera batean aurreikusitako epetan egiteko aukera ematen du; hala, jadanik azterketak prestatzen ari diren milaka pertsonei erantzuna ematen zaie, eta plazak datorren ikasturtean okupatzea bermatzen da.

Gobernuak esan du ere, errekurtsoak kaltetutako plazak eta deitu gabe geratu direnak, oposizioan aurrerago aterako direla Estatuarekin dagoen auzia gainditzen denean, eta Gobernuak bere alde ebatziko dela espero du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa