(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

112, Nafarroako larrialdien bihotzean asteazkena, 2016.eko otsailak 10


SOS Navarrak iaz milioi bat dei baino gehiagori arreta eman zien telefonoaren Europako Eguna ospatuko da bihar, osteguna


Helikopteroa

112-SOS Navarraren helikopteroetako bat.

Gauerditik minutu batzuk igaro dira, eta lehen aldiz jo du 112 telefonoak. "SOS-Navarra, gabon", erantzun du Veronicak. Telefonoaren bestaldean 59 urteko emakume bat dago, bertigoekin, eta mediku-talde baten arreta behar du. Dei horren atzetik egunean zehar beste 2.900 pertsona gehituko zaizkio anbulantzia bat, polizia-patruila edo suhiltzaileak joatea behar dutenak, larrialdiaren arabera.

Berrogeita hamar bat operadorek, aretoko zortzi buruk koordinatuta, 24 orduz artatzen dute urteko egun guztietan 112-SOS Navarra larrialdietarako telefonoan. Deiak ez ezik, beharrezko baliabideak mugiarazten dituzte, eta larrialdiaren garapena jarraitzen dute, harik eta konpontzen den arte.

30 medikuk osatutako talde batekin lanean aritzen diren profesional horiek Nafarroako Gobernuak larrialdia artatzeko mugiarazten dituen baliabideen lehen maila da. Itzalpean izaten dira beti, sirenen zarata, helikopteroen erakargarritasun edo uretako erreskate-taldearen ikusgarritasunetik urrun. Kronometroari segundoak irabazteko taldean egindako lana da, dei bakoitzaren atzean laguntza dei bat baitago, tratu txarreko egoera bat edo trafiko-istripu bat.

Bihar, osteguna, otsailak 11 edo, beste era batera esanda, 2ko 11n, 112aren Europako Eguna ospatzen da; telefono horretan SOS-Navarrak 1.071.631 dei jaso zituen iaz, hau da, larrialdietako 330.926 artatze ekarri zutenak. Zifra baten eta bestearen arteko aldea honako honetan datza: larrialdi-dei batek, hiriko sute batek, adibidez, 112ra herritar batek baino gehiagok deitu dezaketela.

Gainera, telefono horretan urtero jasotako deien % 30 ez dagokio larrialdi bati Nafarroako Gobernuko herritarrentzako arreta-zerbitzuari baizik (012 edo 948 012 012 telefonoak) edo baliabide hori ardurarik gabe erabiltzen duten pertsonen txantxei. Dei desegoki horien portzentajea beste eskualde batzuetakoa baino txikiagoa bada ere, SOS-Navarrak azpimarratu nahi du herritarrek erantzukizunez jokatu behar dutela 112 telefonoa ongi erabili ahal izateko, eta benetako larrialdia bizkor artatu ahal izateko.

330.000 larrialdi baino gehiago, mediku-larrialdiak gehienak

Aipatu denez, SOS-Navarrako langileek iaz 330.926 larrialdi artatu zituzten, 2014an baino % 7 gehiago (309.841). Haietatik, hamarretik sei (% 61) mediku-larrialdiak ziren. Atzetik datoz, polizia-kontuak (% 14), farmaziako larrialdiak (% 7), anbulantzien larrialdiak (% 3), babes zibileko gai orokorrak (% 3) eta trafikoko ezbeharrak (% 3).

Mugiarazitako baliabideei dagokienez, SOS-Navarrak mediku-talde bat 101.391 alditan mugiarazi zuen, anbulantzia arrunt bat 37.526 bider, Foruzaingoko patruila bat 31.011 aldiz, suhiltzaileak 12.814tan, anbulantzia medikalizatua 7.874 aldiz eta aireko baliabide bat, 596 bider.

112-SOS Navarraren funtzionamendua

Larrialdien Kudeaketa Zentroak 112-SOS Navarra telefonoan jasotako dei guztiak bideratzen ditu, eta beharrezkoak diren osasun, larrialdi edo poliziako baliabideak mugiarazten ditu

Operadoreentzako hamar postu ditu, medikuentzako hiru, koordinaziorako bi eta kudeaketarako beste bat. Haietan informatikako sistema bat erabiltzen da larrialdiak kudeatzeko, eta hiru pantaila nabarmendu behar dira. Lehenengoa deiak jasotzeko da, bigarrena mugiarazitako baliabideak kontrolatzeko eta hirugarrenak mapa bat du eta, haren bidez, operadoreak deia nondik egin den daki (zehazki telefono finko batetik egiten bada eta gutxi gorabehera mugikor batetik eginez gero), eta anbulantziak, suhiltzaileak edo erabilitako airezko baliabideak non dauden ere.

Informazio geografikoaren sistema horri esker, adibidez, basoko sute bat badago, dauden landa-bideak edo linea elektrikoak non dauden jakingo du; bide azkarrena zein den larrialdietako baliabideak ahalik eta bizkorren heldu daitezen; edo hustu behar den eraikin bateko bizilagun guztien telefono finko guztietara deitzea.

1986tik dagoen zerbitzua

1986an Nafarroako Gobernuak egungo SOS-Navarraren enbrioia martxan jarri zuen Nafarroako Ospitalegunearen inguruan. Bertan foruzainek, anbulantzietako langileek eta Gurutze Gorriko boluntarioek lan egiten zuten. Telefono eta irrati modernoak zituzten garai hartarako, eta haien bitartez une horretan bertako baliabideak koordinatzen zituzten.

Bi urte geroago martxan jarri zen 088 larrialdietarako telefonoa, eta 1997an egungo 112 telefonoak ordeztu zuen, Europar Batasun guztirako larrialdietarako telefono bakarra. Telefono horrek hartu zituen ere 061eko dei guztiak, larrialdietako osasun-arretarako zena.

SOS-Navarraren giza taldea hazten ari zen, operadore eta medikuekin, larrialdien arreta koordinatu eta osoak aurrera egin ahala. 1991n Nafarroako jauregiko hirugarren solairura pasa zen, eta handik egungo instalazioetara, Iruñeko Agoitz kalera, 2007ko ekainean.

Langile eta instalazio berriez gain, urte hauetan guztietan SOS-Navarrak ere informatikako zenbait sistema ezagutu ditu larrialdiak koordinatuta kudeatzeko, haietako bat suediarra eta beste bat kanadiarra. Gaur egun Nafarroako Gobernuarena den programa bat erabiltzen du, eta, hari esker, zenbait pertsona aldi berean larrialdi berean lanena aritu daitezke arretan atzerapenik egon ez dadin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa