(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ayerdi lehendakariordeak Baztan-Bidasoari mugaz gaindiko lankidetzak eskaintzen dizkion aukerak azpimarratu ditu ostirala, 2016.eko otsailak 12


Gaur goizean Bertizen bilera bat egin du eskualde horretako eragile sozio-ekonomikoekin


Ayerdi lehendakariordea, Baztan Bidasoako eragile ekonomikoekin

Ayerdi lehendakariordea zonaldean enpresa-lankidetza handiagoa izatearen alde agertu da. ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdi Baztan-Bidasoara joan da ostiral honetan bere Departamentuko ildo estrategikoak ezagutarazteko eta zonalde horretako eragile ekonomikoen proposamenak jasotzeko; haien aurrean mugaz gaindiko lankidetzak eta enpresen artekoak ematen dituen aukerak azaldu ditu.

Horri buruz, Manu Ayerdik eskualde honetako enpresen elkartzeko dinamismoa "oso handia ez dela" egiaztatu du, eta enpresei gonbita luzatu die alderdi komunetan lagundu dezaten (merkaturatzea eta banaketa, berrikuntza…).

Alde horretatik, sektore anitzeko lantaldeak sortzea proposatu du ekintza guztiak dinamizatu, koordinatu eta ezartzeko.

Garapen ekonomikorako lehendakariordeak azaldu du ziur dagoela elkartegintza, jarduera-sektoreka edo sektore anitzen arabera, ekonomia dinamizatzeko behar bat dela eta indartsuagoak izaten laguntzeko. "Sektoreko lankidetza sustatu behar da, enpresen arteko lankidetza, eta baita mugaz gaindikoa ere", esan du zonaldeko 40 bat eragile sozioekonomikorekin egindako bileran, Betizko Jaurerriko jauregian (Bertizarana).

Alderdi horri dagokionez, zonalderako mugaz gaindiko lankidetzak eskaintzen duen aukera azpimarratu du, ikusita turismoak ekonomian zer garrantzi duen, baina baita tokiko produktuak banatzeko edo jardunbide egokiak trukatzeko ere. Ayerdik nabarmendu du mugaz gaindiko lankidetza negozioak egiteko baliatu daitekeela eta finantzaketa eskuratzeko (Europako programak, adibidez).


Bertaratutako jendea.

Azken urtean zonaldean 57 enpresa berri sortu dira. ( irudia handitu )

Zonaldeko enplegua

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdi kezkati agertu da enplegua Baztan-Bidasoa eskualdean garaiari oso lotua dagoelako, eta bereziki Baztango ibarrean 45 urtetik gorakoen artean langabeziak duen indizeagatik, % 45 baino gehiago; hori dela eta, zonaldeko enplegugarritasuna eta lanbide-heziketaren gainean lan egitearen alde agertu da.

Aipatu denez, eskualde honen ezaugarria lan-merkatua garaiari oso lotuta egotea da, neguan langabezia igo egiten baita. Hala, urtarrilean Bidasoa aldean mila bat langabetik gora izan dira, turismo, merkataritza eta zerbitzuen sektorearekin harreman handia duelako (eskualdeko enpresa-sarearen berezko jarduerak direnak). Nolanahi ere, 2015ean Nafarroan % 14,7ko langabezia-tasa bazegoen, Baztanen % 7,8 izan da, % 9,4 Bortzirietan eta % 11,7 Malerrekan.

Enpresa-kopuruari dagokionez, Baztan-Bidasoa eskualdean 2.180 zeuden 2009an eta 1.815, 2015ean, nahiz eta azken urtean 57 enpresa berri ortu.

Hala ere, Garapen Ekonomikorako lehendakariordeak lurraldeak dituen erakargarritasun nahiz indarguneak nabarmendu ditu: bi hiriburuen artean eta Frantziaren alboan kokatzea geografikoki. "Egoera horrek negozio, merkataritza eta turismo gehiago sor dezake", esan du Ayerdik, eta aldi berean, zonaldeko industria-tradizioa "indartu eta babesteko" beharra defendatu du; izan ere, industria eta enpleguaren kalitatea binomioa "egiaztatutako errealitate bat" da. Gero eta industria gehiago, orduan eta batez besteko soldata hobeak, egonkortasun handiagoa eta langabezi gutxiago, eta zeharkako zein eragindako biderkatzaile gehiago enpleguaren sorreran (0,58 eta 0,2)", adierazi du.

Lan-eskema

Sakanan, Pirinioetan, Erriberan eta Estellerrian dagoeneko egin den moduan, eskualdeetako eragileekin egindako bileren esparruan, Manu Ayerdik Bertizen zonaldeko eragileei Garapen Ekonomikorako Lehendakariordetza Nafarroarako prestatzen ari den "espezializazio adimentsuko estrategia" azaldu die ere; haren helburua kalitatezko enplegua sortzea da, eta honako hauetan oinarritzen da: enpresako egiturako ekintzak (tamaina, klusterrak eta garapenerako aukerak); inbertsioa sustatzea eta finantzaketa eskuratzea; I+G+B; nazioartekotzea; eta lankide-heziketa; lan-harremanak eta enpresen arteko lankidetza sustatzen jarraitu behar da ere.

Ayerdi lehendakariordeak ere Lehendakariordetzak laguntza emateko duen aurrekontu-aurreikuspenak zehaztu ditu ere, eta haien artean aipatu ditu: lehentasun-zonaldeko proiektuetarako berrindustrializazioko plan bat (400.00 euro) eta lehentasun-zonaldeko berrindustrializazioko plan bat (200.000 euro).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa