(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bultzada Ekintzaileak enpresako bederatzi proiektu berritzaile babestuko ditu laugarren edizioan astelehena, 2016.eko otsailak 15


Martxoaren 18ra arte aurkeztu daitezke laguntzeko programa honetarako hautagaitzak, Caja Rural de Navarra, Cinfa, Mondragon Korporazioa, Correos, Jofemar, MTorres, Mutua Navarra, Uscal eta Viscofanek babestutako programa


Ayerdi lehendakariordea eta Sodenako zuzendari nagusi Pilar Irigoien, enpresetako ordezkariekin.

Ayerdi lehendakariordea eta Sodenako zuzendari nagusia, enpresa babesleetako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak "Bultzada Ekintzailea" programaren laugarren edizioa abian jarri du; haren bidez, enpresako bederatzi proiekturi –aurreko edizioetan baino bat gehiago– laguntza tekniko eta finantzarioko berariazko programa bat emango zaie konpainia aholkularien eskutik, negozio-ideien garapena bizkortzeko eta enpresaren sorrera errazteko asmoz.

Edizio berri honetan Caja Rural de Navarra, Cinfa, Mondragon Korporazioa, Correos, Jofemar, MTorres, Mutua Navarra, Uscal eta Viscofan dira babesleak, eta aurreko edizioetako enpresa laguntzaileei aurten Uscal gehitu zaie. Konpainia horietako bakoitzak proiektu bat bultzatuko du 8.000 eurorekin eta aholkularitzako ekintzekin.

Programa honen laugarren edizioa gaur goizean aurkeztu du Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manuel Ayerdik, enpresa babesleen ordezkariek ere parte hartu duten ekitaldian (lankidetza-hitzarmenak sinatu diren enpresetako ordezkariak); Sodenako zuzendari nagusi eta Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzako Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoko kontseilari delegatu Pilar Irigoien ere bertan izan da.

Lehendakariordeak enpresei eskerrak eman dizkie ekintzailetza sustatzeko (ekonomikoaren motorretako bat) lankidetza publiko-pribatu honetan parte hartzeagatik

"Gure konpromisoaren adibide garbi bat da, ez soilik programarekiko, baita Nafarroako ekintzailetza bultzatzeko nahiz gure Foru Komunitate garatzeko ere", aipatu du; jarraian enpresari aholkulariek Bultzada Ekintzaileari ematen dioten balioa azpimarratu du. "Programa honek finantza-laguntza bat baino askoz gehiago eskaintzen du, zuen esperientzia".

Lau hilabete

"Bultzada Ekintzailea" programak hautatutako bederatzi proiektu berriei, lau hilabetez, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa sozietate publikoak (CEIN) prestatutako enpresen sorrera bizkortzeko berariazko programa bat eskainiko die; haren bidez, negozio-ideia bat garatu eta egiaztatzea lortuko dute eta enpresa-jarduera bat hasteko prestatzea. Proiektu bakoitzak, gainera, bere enpresa-babeslearen laguntza jasoko du, eta azken horrek bere esperientzia, ezagutza eta zuzkidura ekonomikoa emango dio.

Proiektu parte-hartzaileek banakako tutoretzak jasoko dituzte, eta CEINeko Berrikuntza Haztegian instalatu ahalko dira 6 hilabetez doan, eta Sodenaren finantzaketa jasotzeko lehentasuna izango dute.


Ayerdi lehendakariordea Viscofango ordezkari Armando Ares agurtzen.

Ayerdi lehendakariordea Viscofango ordezkari Armando Ares agurtzen. ( irudia handitu )

Hautagaitzak, martxoaren 18ra arte

Programa jatorria edozein izanda ere ekintzaileak diren pertsonentzat da, berrikuntza-proiektu bat dutenak, hazteko ahal dutenak eta Nafarroan errealitate bihurtu nahi dutenak.

Proiektuak honako esparru hauen barnean sartu ahalko dira: nekazaritza-elikadura, automobilgintza, biosanitarioa, IKT, industria, logistika, energia berriztagarriak, ingurumena, mekatronika, turismoa, merkataritza eta zerbitzuak.

Parte hartzeko interesa duten pertsona ekintzaileek honako webgune honetan eskura daitekeen formularioa bete behar dute: http://www.cein.es. Hautagaitzak aurkezteko epea martxoaren 18ana amaituko da.

Eskaera guztiak jasotzen direnean, CEINen ebaluazio-batzorde batek lehen aurrehautaketa bat egingo du 20 proiekturekin gehienez. Aurrehautaketa hori ondorengo irizpideetan oinarrituko da, esaterako: talde ekintzailea, negozio-ereduaren azterketa, hazteko ahala, berrikuntza eta betetako helburuak.

Proiektu parte-hartzaileen azken hautaketa apirilaren 19rako iragarrita dago; une horretan, hautatutako proiektuak bederatzi enpresa babesleek baloratuko dituzte, eta haietako bakoitzak lagunduko duen proiektua hautatu eta programan sartuko da.

Guztira, 473 proiektu aurkeztu ziren "Bultzada Ekintzailea" programaren aurreko hiru edizioetan, eta 22 proiektuk parte hartu dute. Orain arte 17 enpresa sortu dira, 2.754.000 euroko inbertsioa egin da eta 47 lanpostu sortu.

Hirugarren edizioko esperientziak

Hirugarren edizioan parte hartutako zenbait proiektu beren finantzaketa negoziatzen ari dira gaur egun. Inbertsio gehienak aurten egingo dituzte, eta langile-kopurua handitzea ere aurreikusten dute ere.

Javier Urricelqui eta Alayn Loayssa dira Up Technologyes-en sustatzaileak, Bultzada Ekintzailearen hirugarren edizioko proiektu parte-hartzaileetako bat. Haien proiektua, laster enpresa bihurtuko da, zuntz optikoan banatutako sentsoreen instalazioan oinarritzen da egitura handietan tenperatuta monitorizatzeko edo elongaziorako, eta industriako hainbat sektoretan aplikatzen da.

Beren hautagaitza aurkeztu zuten "gurea den zerbait abiarazteko asmoz, eta arrakasta izateko berme handienarekin CEINek egiten zigun jarraipenari esker, bizkortzeari, aholkularien babesari eta zuzkidura ekonomikoari esker, proiekturako beti ongi datorrena".

Haientzat, programari esker, "ideia baliozkotzat jo ahal izan dute, bideragarria den gutxieneko produktu bat zein unetan genuen erabakitzen eta negozio-plana behar bezala garatzen. Parte hartu izan ez bagenu, ziur asko egin ahalko genituen akatsak saihesten lagundu digu".

Multihelpers-ek ere iazko deialdian parte hartu zuten, ekonomia kolaboratzailearen web-plataforma bat da, eta pertsonen arteko harremana izaten uzten du Adrián Miranda, Ramón Sola, Alberto Aguado eta Javier Guembek egindako eguneroko lanean sortutako arazoei aurre egiteko.

Adrian Mirandak azpimarratu duenez, "Multihelpers Bultzadara timing perfektu batekin heldu zen; izan ere, bizkortze garaian aurreikusita genuena abian jartzea, eta horrek plataforma martxan zegoela aurrera nola egin erakutsi zigun". Taldeko ikasketari dagokionez, nabarmendu du "une oro laguntzen zieten bidaideak" izan zituztela, "proiektu bakoitzak aurrera egiteko kanpoko ikuspegi bat emanez".

Argazki-oina (ezkerretik eskuinera): Armando Ares (Viscofan); Desiré Gahigiro (Uscal), Juan Manuel Gorostiaga (Mutua Navarra), Joseba Pérez (MTorres), Fermín Sagaseta de Ilurdoz (Jofemar), Santiago Villoria (Correos), Joseba Sagastigordia (Mondragon Korporazioa), Julio Maset (Cinfa) eta Ricardo Goñi (Cara Rural de Navarra).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa