(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 500 pertsona baino gehiagori lana ematen dien nekazaritza-elikagaien 92 “artisau” enpresa ditu jadanik astelehena, 2016.eko otsailak 15


Elizalde kontseilariak astelehen honetan izaera hori egiaztatzen duten diplomak banatu dizkie bost enpresa berriri


Taldeko argazkia

Elizalde kontseilaria, diploma gaur jaso duten enpresa eta maisu artisauekin. ( irudia handitu )

Bost enpresa berrik jaso dute gaur, Iruñean, nekazaritza-elikagaien artisau-enpresak direla egiaztatzen duten diploma; hala, dagoeneko 92 dira Foru Komunitatean diploma hori dutenak eta, hari esker, "Nafarroako Artisau Elikagaiak" izenekoa eraman dezakete beren etiketan eta Reyno Gourmet zigiluari atxikitzeko aukera dute (INTIA enpresa publikoak kudeatutako zigilua).

Bost diploma horiek gaur eguerdian banatu ditu Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek; banatutako diploma horiekin ere, bederatzi artisau-maisuri nekazaritza-elikagaien sei enpresetako ekoizpen-prozesuko arduradun modura egindako lana aitortu nahi izan die.

Zehazki, diploma jasotako enpresak honako hauek izan dira: Joaquín Donézar Polo, Almazara del Ebro, Panadería Miravalles, S.L., Pamplona Brewing, S.L.; eta La Vasconia, Compañía Navarra de Cervezas, S.L. Bestalde, aitortutako artisau-maisuak dira: Joaquín Donézar Polo, Joaquín Navascués Chivite, Vidal Pérez Aragón, Roberto Lara Fernández, David Salinas Lizaso, Borja Lara López, Asier Aguirre Lecea, Peio Azcona eta Álvaro Medrano Muñoz.

507 pertsonari lana ematen dieten 92 enpresa

Aipatu den moduan, Nafarroako 92 enpresak nekazaritza-elikagaien artisau-enpresen kalifikazioa dute. Guztira, 507 langile dira eta 76,7 milioi euro fakturatzen dute. Oro har, familia-motako egitura duten enpresa txikiak dira, hamar langile baino gutxiagokoak. Ekoizpenaren buru artisau bat dago, eta lanaren egikaritzean parte hartzen zuzena du. Haiek guztiek eskuz egiten dute beren produktuen zati bat, nahiz eta lan partzial batzuetan onartzen den mekanizazio-maila jakin bat, lehengaien hautaketan salbu. Beraz, beren ekoizpen-prozesuak era tradizionalari lotzen zaizkion industriak dira, gehigarririk gabe, baldin eta osasun kontuengatik edo naturalak diren beste batzuk erabiliz hori egin badaiteke.


Kontseilaria

Elizalde kontseilaria, bost artisau-enpresek egiten dituzten produktuekin. ( irudia handitu )

Nafarroako artisau-lanbideen errepertorioan jasotako esparruetan artisau edo artisau-enpresa izaeraren aitortza ofiziala Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak ematen du. Diploma bat emanez egiaztatzen da eta Elikagaien Artisautza Erregistroan inskribatuta, aurrez honako hauetako ordezkariek osatutako batzorde batek azterketa bat egin ondoren: Nafarroako Gobernua, nekazaritza-elikagaien artisautzako adituak eta sektoreko elkarteko kideak.

Bost enpresa berriak eta bertako artisauak

Joaquín Donézar Polo: Iruñeko enpresa da eta bi lanbidetan jaso du aitortza: irasagar-gozokia egiten, eta txantxigorri-opilak, te-pastak eta katu-mihia ekoizten. Enpresa horren buru Joaquín Donézar Polo dago, eta hari artisau-maisuaren diploma eman zaio bi jarduera horietan.

Almazara del Ebro: kooperatibako errota bat da, Cintruenigon dago, inguruko herrietan landatutako olibak xehatu eta oliba-olio birjina estra ontziratzen du, eta lanbide horretan jaso du diploma. Hari lotuta, bi maisu-diploma jaso dituzte Joaquín Navascués Chivite eta Vidal Pérez Aragónek.

Panadería Miravalles, S.L.: Huarten du egoitza eta El panadero de Eugui izenarekin ezagunagoa da; artisau aitortza jaso du pastelgintza, gozogintza eta ogi bereziak egiten. Roberto Lara Fernández da bertako maisu-artisaua.

Pamplona Brewing, S.L.: Mutiloako industrialdean dagoen garagardo-enpresa. Honako hauek egiteko lanbidean egin zaio aitortza: sagardoa, garagardoa, likoreak, pattarrak eta hartzidura naturaleko ardo aparduna. Bertako artisau-garagardoa egiteko prozesuaren arduradunak David Salinas Lizaso, Borja Lara López eta Asier Aguirre Lecea dira.

La Vasconia, Compañía Navarra de Cervezas, S. L.: Deikazteluko enpresa, eta honako hauek egiteko lanbidean egin zaio aitortza: sagardoa, garagardoa, likoreak, pattarrak eta hartzidura naturaleko ardo aparduna. Gau egun, garagardoa egiten du ostalaritzarako andelean banatuz eta, laster, botiletan banatzen hasiko da ere. Peio Azcona da bertako artisau-maisua.

Azkenik, Deliconservas Medrano, S.L. enpresako (iaz diploma jaso zuen enpresa) kide den Álvaro Medrano Muñozek artisau-maisuaren diploma jaso du prestatutako janariaren lanbidean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa