(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

I+Gko proiektuetarako laguntza berriak urte anitzekoak eta beste erakunde batzuen laguntzekin bateragarriak izango dira asteartea, 2016.eko otsailak 16


Herritarrek parte hartu dute 12 milioiko diru-laguntza horiek arautzen dituzten Garapen Ekonomikorako Departamentuaren oinarrietan, eta teknologia-zentroek nahiz unibertsitateek ere eskuratu ahalko dituzte


laborategia

Bi profesional laborategi batean.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako ikerketa eta garapeneko proiektuei emandako laguntzak urte anitzekoak izango dira, tartean dauden egikaritze nahiz finantzaketako beharrei erantzuteko. Gainera, beste erakunde publiko-pribatu batzuk emandakoekin bateragarriak izango dira.

Bestalde, 2015eko aurreko deialdiarekin alderatuz, teknologia-zentroek eta unibertsitateek bazkide modura eskuratu ahalko dituzte, orain arte kontratatuak izan zitezkeenak soilik. Horrenbestez, Departamentuak ezagutzaren transferentzia eta enpresen nahiz jakintza-zentroen arteko lotura sendotu nahi ditu.

Haiek dira aurtengo deialdian ezarriko diren berrikuntza nagusiak, eta egikaritzeko bi urte arteko proiektuak jasotzen ditu Nafarroako Gobernuak 3 milioi eurorekin finantzatuz 2016an, 6rekin 2017an eta 3 milioirekin 2018an. Laguntza horiek Eskualde Garapeneko Europako Funtsak kofinantzatzen ditu % 50eko tasan Nafarroako EGEF Programa Eragilea 2014-2020ren bitartez.

Herritarrek parte hartu dute laguntzak arautuko dituzten Garapen Ekonomikorako Departamentuaren oinarrietan, Nafarroako Gobernu Irekiko webgunearen bidez eta enpresa nahiz teknologia-zentroei egindako jakinarazpenen bidez. Ekarpenak egiteko epea, fomento.innovacion@navarra.es helbide elektronikoaren bidez, 2016ko otsailaren 18an, osteguna, amaituko da.

Deialdiaren oinarriek beste alderdi garrantzitsu batzuk jasotzen dituzte, ikerketa-taldean emakumeen presentzia babestea, esaterako (100etik 5 puntu emango dira), eta ETEek sustatu edo parte hartutako proiektuak babestea, enpleguari eta garapen ekonomikoari egindako beren ekarpena aitortzeko eta ekimen berritzaileak abiarazten zer zailtasun dauden ikusirik. Gainera, proiektuak sektore estrategikoetan jartzea ere puntuatuko da, adibidez: energian, nekazaritza-elikaduran, biomedikuntzan, fabrikazio aurreratuan eta IKTtan.

Oinarriek ere laguntzaren gehieneko zenbatekoak mugatzen dituzte finantzaketa ahalik eta eskatzaile gehienek jaso ahal dezaten. Laguntzak inbertsoaren % 10 eta % 80 artean daude, enpresa, proiektu eta modalitatearen (banaka edo kolaboratzailea) arabera, 300.000 eta 500.000 euro arteko mugekin proiektu bakoitzeko.

Zirriborroan jasotako zenbait neurri Nafarroako Gobernutako programa-akordiotik datoz: I+G+Bko aurrekontuak lehiakortasunean eta kalitatezko enpleguaren sorreran eragin zuzena izanik; erabakitze-gunea Foru Komunitatean mantentzearen alde egiten duten Nafarroako enpresak babestea; multinazionalekin elkarrekiko onura-harremana izatea; edo kontratua eta diru-laguntzetan generoko klausulak sartzea.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa