(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Kirol Sariak banatu dizkie iazko pertsona eta erakunde aipagarrienei

asteartea, 2016.eko otsailak 16


Saritutako pertsonen artean Juan Peralta txirrindularia eta Maite Oroz futbolaria daude


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek Kirol Sariak banatu ditu gaur eguerdian; haien bidez, Foru Gobernuak iazko lehiaketa ofizialetako kirolari eta erakunde aipagarrienak saritzen ditu.

Oraingoan, saritutako pertsona eta erakundeak honako hauek izan dira: Juan Peralta txirrindularia, gizonezko kirolari onena; Maite Oroz futbolaria, emakumezko kirolari onena; Grupoempleo Pamplona Atlético, gizonezko talde onena; Anaitasunaren gimnastika erritmikoko atala, emakumezko talde onena; Javier Lorente, kiroletako teknikari edo agintari onena; Nafarroako Errugbi Federazioa, kirol-federazio onena; Oberena erakundea, kirol-klub onena; eta Corellako Udala, kirol proiektu berritzaile onena.

Taldeko argazkia

Barkos Lehendakria eta gainerako agintariak, sarituen alboan. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek Kirol Sariak banatu ditu gaur eguerdian; haien bidez, Foru Gobernuak iazko lehiaketa ofizialetako kirolari eta erakunde aipagarrienak saritzen ditu.

Oraingoan, saritutako pertsona eta erakundeak honako hauek izan dira: Juan Peralta txirrindularia, gizonezko kirolari onena; Maite Oroz futbolaria, emakumezko kirolari onena; Grupoempleo Pamplona Atlético, gizonezko talde onena; Anaitasunaren gimnastika erritmikoko atala, emakumezko talde onena; Javier Lorente, kiroletako teknikari edo agintari onena; Nafarroako Errugbi Federazioa, kirol-federazio onena; Oberena erakundea, kirol-klub onena; eta Corellako Udala, kirol proiektu berritzaile onena.

Bere agerraldian, Barkos Lehendakariak aitortu du Nafarroako kirolak "osasun ona duela" saritutako pertsona eta erakundeei esker; haiek, "gure gazte askok, neska eta mutilek begiratzen duten ispilu dira". Haiei buruz ere hitz egin du Uxue Barkosek, eta azpimarratu du beharrezkoa dela "emakumeen kirolaren jarduera bultzatzea, berdintasuna lehen mailan jartzea ezinbestekoa baita, oinarrizko kiroletik hasita".


Ikuspegi orokorra

Uxue Barkos ekitaldian egindako agerraldian. ( irudia handitu )

Sariak honako hauek jaso dituzte, hurrenkera honetan: Corellako alkate Gorka Garciak; Oberena erakundeko lehendakari Armando Redondok; errugbiko jokalari Tekla Masoko, Antonio Bettik; Javier Lorentek; Grupoempleo Pamplona Atléticoko lehendakari Manuel Quijerak; Anaitasunaren gimnastika erritmikoko ataleko kide diren Ana Llorens, Nuria Mazo, Eylin Isabel Ortiz, Irati Enderiz, Raquel Cebrián, María Rosario Torresek eta Javier Redrado koreografoak; Maite Orozek; eta Juan Peraltak.

Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egindako ekitaldian izan dira ere: Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznarez; Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrera; Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari-kudeatzaile Ruben Goñi; eta Kiroletako zuzendariorde Primitivo Sanchez. Gogora ekarri behar da 1984tik banatzen diren Kirol Sariak Nafarroan lehiaketako kirolean ematen diren ohiko sari nagusiak direla.

 

Saritutako pertsona eta erakundeen merezimenduak

Juan Peralta Gascón, Reyno de Navarra taldeko txirrindulariak, emaitza aipagarriak erdietsi zituen iaz jokatutako nazioarteko eta estatuko probetan; haiei esker, Nafarroako kirolari onenaren saria eskuratu du. Selekzioaren parte izanik, 15. sailkatu zen taldekako abiadurako Munduko Txapelketako proban eta 18. banakako abiadurako proban (Cambridge. Zeelanda Berria); 10. taldekako abiadurako Munduko Kopako proban eta 16. banakako abiaduran (Cali, Kolonbia); 8. taldekako abiadurako elite mailako Europako Txapelketan eta 16. banakako abiaduran (Grenchen, Suitza). Gainera, banakako abiadurako Espainiako Txapelketa irabazi du elite mailan, eta 1. taldekako abiaduran (Galapagar, Madril); 14. izan zen taldekako abiadurako Munduko Txapelketa Nagusian eta 17. banakako abiaduran (Saint Quentin en Yvelines, Frantzia) eta 11. taldekako abiadurako Munduko Kopako proban (Cali, Kolonbia).

Maite Orozi dagokionez, Athletic Clubeko futbolaria eta iazko Nafarroako kirolari onena, selekzioarekin 19 urtez azpiko UEFA Txapeketa irabazi zuen (Eslovakia), 17 urtez azpiko Europako Txapelketa 2015ean (Islandia), eta 17 urtez apiko Europako Txapelketako Sailkapeneko Rona Elitea 2015ean (Socchi, Errusia). Bere taldearekin, abenduaren 31n ligaren buru ziren.

Anaitasunaren Gimnasia Erritmikoko taldea emakumezko talde onena izendatu dute GRko (2. fase orokorreko aurretiazko jardunaldian) 1. mailako (Estatuko 1. maila) Taldekako Espainiako txapeldun geratu ondoren (Valladolid), eta Grupoempleo Pamplona Atléticori gizonezkoen talde onenaren saria eman diote Ohorezko Mailan (1. maila) jarraitzea erdietsi eta gero maila eusteko jokatuko finalean 2014-2015ean (Burgos).

Epaimahaiak Nafarroako Errugi Federazioko lehendakari Javier Lorente Doria 2015eko agintari onena izendatu du. Gaur egun, erakunde horretan 700 lizentzia daude, haietako erdia baino gehiago adingabeak dira, eta emakumeen errugbiaren, harrobiaren eta errugbi inklusiboaren sustapena azpimarratu behar dira. NUPeko eta Nafarroako Unibertsitateko instalazioak erabiltzeko akordio bat lortu du, eta errugbia Nafarroako Kirol Jokoetan berriz joka dadin. Gainera, taldeetarako kirol-babesleak lortu ditu, eta Europako teknikariekin trukeak egin dira entrenamenduen kalitate hobetze aldera.

Gainera, Nafarroako Errugbi Federazioa onena izendatu dute. Aipatutako merezimenduei, Nafarroako selekzioen emaitza batzuk eta estatuko selekzioetan jokalari nafar batzuek gehitu behar zaizkie, Saioa Jaurena Atxa, esaterako (15 Errugbiko selekzio nagusia. Esapa-Hong Kong), edo Ohorezko Mailan Ordiziako taldean jokatzen duten lau jokalari nafarrak eta Nafarroako Infantilen Selekzioa, 1. postuan sailkatu zena 16 urtez azpiko infantil mailako Espainiako Txapelketan eta 18 urtez azpiko kadete mailako Espainiako Txapelketan.

2015ean 75 urte bete dituen Oberenak jaso du klub onenaren saria. 1941ean sortua peña eta dantza-taldearen inguruan, kirol-klub modura garatu da, eta honako atal hauek ditu: xakea, saskibaloia, eskubaloia, igeriketa, padela, pilota, squasha, taekwondoa, tenisa, mahai-tenisa, futbola eta mendia. Iaz urteurren hori ospatzeko hainbat jarduera antolatu zituen.

Azkenik, Corellako Udalaren Kirol Batzordeak proiektu berritzaile onenaren saria jaso du "Corella, zure osasunerako taupadak" izeneko Kirol eta Osasuneko ekimenagatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa