(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ayerdi lehendakariordeak VW-eko zuzendaritza eta sindikatuetako ordezkariak lan egitera animatu ditu modelo berriaren esleipena lor dezaten asteazkena, 2016.eko otsailak 17


TRWko bitartekaritza-prozesua goizaldean akordiorik gabe amaitu izanagatik atsekabetuta agertu da


Transcripción textual del video

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik Nafarroako Volkswagen enpresa eta plantillako ordezkaritzari dei egin die "akatsik gabe eta sendo" lan egiten jarrai dezaten, honako hau lortze aldera: multinazionalak Landabengo lantegiari bigarren modelo baten fabrikazioa esleitzea, Poloaz gain.

Automobilgintza-katea

Automobilgintza-katea.

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik Nafarroako Volkswagen enpresa eta plantillako ordezkaritzari dei egin die "akatsik gabe eta sendo" lan egiten jarrai dezaten, honako hau lortze aldera: multinazionalak Landabengo lantegiari bigarren modelo baten fabrikazioa esleitzea, Poloaz gain.

"Aukera paregabea da, kalitatezko enplegua eta aberastasuna sortzeko aukera argia. Eta Foru Komunitateko sektore estrategikoetako batean egiten ari gara. Helburu partekatua argia da", esan du lehendakariordeak Gobernu bileraren ondoren Nafarroako Jauregian emandako prentsaurrekoan.

Lehendakariordeak azpimarratu du konpainiarako bigarren modelo bat fabrikatzea "aukera aparta" dela, bai eta hornitzaile-sarerako nahiz Foru Komunitate guztirako ere.

Enpresak, langileen ordezkaritzak eta, ahal izan duen neurrian, Nafarroako Gobernuak azken hilabeteotan egindako lanari egozten dio; Nafarroako Gobernua, gai honetan, Espainiakoarekin harremanetan izan da. "Aukera ez da bat-batean sortu", adierazi du.

"Ilusio handia pizten duen une batera heldu gara", aipatu du Ayerdik; nolanahi ere, "azkeneko zatia" falta dela esan du, eskaintza hori behar bezala amaitzea.

Erantzukizuna

Lehendakariordea triste agertu da Nafarroako Volkswagenek sortutako "aukeraren poza" TRWk bizi duen egoerak eragin izanagatik.

Ayerdik jakinarazi duenez, Nafarroako Gobernuak TRWn egindako bitartekaritza-prozesua (zuzendaritza eta plantillako ordezkaritzaren artean) "zoritxarrez" goizaldean akordiorik gabe amaitu da.

Ayerdik azaldu du bi egun luzeren ondoren, gaur goizaldera arte Gobernua aldeen arteko jarrerak hurbiltzen saiatu dela (250 kaleratze eta TRWk eskainitako hitzarmen berria eta batzordeak defendatutako behartutako irteerarik ez izatea). Nolanahi ere, azaldu duenez, "enpresak gehienez erakutsi ahal izan duen postura enpresa-batzordeak onartzeko prest zegoen gutxieneko posturara ez zen iristen", aipatu du elkarguneak topatzeko arazoari erreferentzia eginez.

Gaurko funtsezko egunaren aurrean, enplegua iraungitzeko espedientea negoziatzeko epea amaitzen da, lehendakariordeak langileei ondorengoa eskatu die erabaki bat hartzeko garaian: "Bihotzarekin eta buruarekin aldi berean hartu dezatela, erantzukizuneko ikuspegi batetik".

"Funtsezko une baten aurrean gaude, erabakigarria dena, lantegiaren iragana eta etorkizuna finkatuko dituen puntu batean", esan du kontseilariak. Egoerak zer min sortzen duen ikusirik, Ayerdik aitortu du plantilla osatzen duten pertsonak "beren erabakia hartzeko burujabeak" direla.

"Nafarroako Gobernuak muturreraino errespetatuko du. Hasierako kopurua izan ez arren, irteera traumatikoen bolumen bat zuen plangintza batez ari gara. Zaila da", azaldu du. "Etorkizunean Nafarroan TRW proiektua izatea gustatuko litzaidake. Ahalik eta baldintza onenetan", aipatu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa