(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Osasuneko Departamentu arteko Kontseilua sortu du

asteazkena, 2016.eko otsailak 17


Osasuna Foru Administrazioko politiketan sartzeko zeharkako organo bat da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Osasuneko Departamentu arteko Kontseilua sortzea erabaki du gaur goizean. Foru Administrazioa egituratzen den departamentuetako laguntza, lankidetza eta koordinazioko organoa da, osasuna bertako politika publiko guztietan sar dadin.
Ikuspegi orokorra

Emakumeak pasieran.

Nafarroako Gobernuak Osasuneko Departamentu arteko Kontseilua sortzea erabaki du gaur goizean. Foru Administrazioa egituratzen den departamentuetako laguntza, lankidetza eta koordinazioko organoa da, osasuna bertako politika publiko guztietan sar dadin.

Kontseilu berriaren buru Nafarroako Lehendakaria izango da, Osasuneko kontseilaria lehendakariordea, eta honako alor hauetako zuzendaritza nagusiek osatuko dute: Hezkuntza; Gizarteratze eta Babes Soziala; Politika Ekonomiko, Enpresariala eta Lana; Barnekoa; Landa Garapena, Nekazaritza eta Abeltzaintza, eta Osasuna. Gainera, kontseilua ondorengo erakunde autonomoetako kudeatzaileek osatuko dute: Pertsonen Autonomia eta Garapena; Berdintasuna; Enplegua; eta Osasun Publikoa eta Lan Osasuna. Haren barnean sartuko dira ere, Osasun Departamentuko bi zerbitzutako zuzendariak: Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Eskubideen Zerbitzua; eta Osasun Komunitarioaren Sustapena.

Osasuneko Departamentu arteko Kontseiluaren sorrera Nafarroako Osasun Plana 2014-2020aren aurreikuspen bat da, egungo Foru Gobernuak sustengatzen duen lau aldeko akordioaren programako konpromisoetako bat.

Departamentu arteko Kontseilu berriaren funtzioak

Departamentu arteko Kontseilu berriaren helburu nagusia lau aldeko programa-akordioan jasotako osasun-neurriak identifikatzea da. Neurri horiek Nafarroako Gobernuaren zenbait unitateren laguntza eskatzen dute abian jartzeko eta neurri horiek planifikatu nahiz egikaritzeko; horretarako, batzordeak eta lantaldeak finkatu ahalko dira.

Gainera, Kontseiluaren lana izango da herritarren osasunean eragina duten Foru Administrazioaren jarduerak identifikatzea, eta sektoretako lanen ildoak definitzea beren ondorio positiboa osasunean maximizatzeko.

Azkenik, Kontseiluak aholkularitza eta proposameneko funtzioak izango ditu osasuneko

Politika guztien osasuna, OMEren helburua

Foru Administrazioaren barne-tresna hau abiaraztea bertako osasun-politikak gainerako departamentuekin koordinatzeko, Osasunaren berarenaz gain, politika guztien osasunari buruzko Adelaidako Adierazpenarekin lerrokatuta dago; adierazpen hori Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) sustatu zuen 2010ean.

OMEk kalkulatzen duenez, gaixotasun eta heriotza-tasaren kargaren % 6 eta % 20 arteko tartea ingurumeneko faktoreei egozten zaio; eta beste % 33 inguru gizarte-faktore eskasenei (pobrezia, langabezia, ez gizarteraztea...) lotutako bizitzeko jokabide eta estiloei. Guztira, ingurune sozial, ekonomiko eta fisikoak, osasun-sistema sartu gabe, biztanleen osasun-egoeraren % 60 baldintzatzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa