(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak eragile sozioekonomikoei Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako gobernantza-sistemari buruzko bere proposamena helarazi die ostirala, 2016.eko otsailak 19


Herritarrek parte hartuko dute eredu berrian, eta eskualdeko estrategia berrikustearekin eta gizarte guztian estrategia partekatu bat eraikitzeko beharrarekin duen konpromisoa berretsi du


Nafarroako RIS3ren gobernantza-eredua

Nafarroako RIS3 gobernantza-ereduak, eztabaidarako ireki dena, lanerako hiru esparru proposatzen ditu. ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako gobernantza-eredu berria (RIS3) aurkeztu du gaur Foru Komunitateko zenbait eragile sozioekonomikoren aurrean, ekarpenak, kritikak eta hobekuntzak jasotzeko asmoz.

Moderna Plana eguneratzea dakarren estrategia hori lurralde baten eraldaketa ekonomikorako Europako sistema berritzaile bat da, eta haren jarraipena aurretiazko baldintza izango da Europar Batasuneko egiturazko funtsak eskuratze aldera.

RIS3 delakoak jakintzan eta espezializazioan oinarritutako garapen baterako irizpideak jorratzen ditu, balio erantsi handiko eta berrikuntzako jardueren bidez. Horrek eskualde bateko funtsezko lehentasunak eta beharrak zehaztea eskatzen du, politika eta inbertsioak bideratzeko.

Lehentasun horien zehaztea eta gauzatzea "helize laukoitzarekin" egin behar da: sektore publikoa, ekoizpeneko sektorea, jakintzaren sektorea eta gizarte zibila.

Printzipio horrek –helize laukoitza– gobernantza-eredu berria antolatzen du, eta hura Ayerdi lehendakariordeak (bere taldeak babestuta) eta Sodenaren zuzendari nagusi Pilar Irigoienek aurkeztu diete gaur goizean, Departamentuan, honako ordezkari hauei: Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa eta Ekonomia Sozialeko Enpresen Elkartea (ANEL); UGT, CCOO sindikatuak; Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Urruneko Hezkuntza Unibertsitatea; Navarra Aditech teknologia-zentroen korporazioa; eta An. Coop, CINFA, Gamesa, Mondragón edoo Viscofán enpresei. Nafarroako Unibertsitatea ez da agertu agenda-arazoak direla medio.

Nafarroako Gobernuaren lehentasuna gizarte guztiak estrategia "partekatu" bat eraikitzea da eta eztabaidarako zabaldu den proposamen bat proposatzen du, hau da, lanerako hiru esparru dituen egitura bat:

- Plataforma Estrategikoa, ehun bat pertsonak osatuta: partaidetza eta kontsultarako organoa, eta bertan enpresak, enpresa-elkarteak, teknologia-zentroak, unibertsitateak, toki-garapeneko agentziak, eragile sozialak, Parlamentua eta abar izango dira.

- Aholku eta Kontrol Batzordea, bertan lehendakariorde ekonomikoa izango da, eta helize laukoitzeko hogei bat pertsonak osatuko dute, hau da, Nafarroako erakunde garrantzitsuenek: enpresa traktoreak, unibertsitateak eta teknologia-zentroak eta enpresa nahiz sindikatuetako eragileak. Batzorde horren barnean ostiral honetarako deitutako erakundeak izango ziren.

- Zuzendaritza Batzordea, 30 bat kiderekin: Gobernuaren departamentu arteko batzorde bat da, eta estrategia eta tresnak nahiz baliabideak baliozkotzen ditu egikaritu ahal izateko. Honako hauek osatzen dute: kontseilariak eta zuzendari nagusiak, arlo ekonomikoko zerbitzuko zuzendariak eta enpresa publikoen arloko arduradunak. Langile tekniko horiekin, estrategia iraunkorra eta aplikazioa arinagoa izatea bermatu nahi da.

Laugarren jarduera-eremu bat Koordinazioko Talde Teknikoa izango da, Sodenako teknikariek osatua; estrategia jarraitzeaz nahiz etengabeko eguneratzeaz arduratuko da, eta erakunde kudeatzaileei babesa emateaz.

Egitura zehaztuta eta onartuta dagoenean, Nafarroako Gobernuak ondorengo lan-egutegia proposatzen du: maiatzera arte, RIS3 diagnostikatu eta eguneratzea; eta maiatzetik abendura, inplementatzea edo ezartzea.

Moderna eta RIS3

Aurreko Moderna Planaren gobernantza-ereduari dagokionez, berriak "lidergo-erabakitze eta partaidetzako alderdiak hobeto orekatu" nahi ditu honako puntu hauetan: Gobernuaren inplikazioa handitzea eta Foru Administrazioarekiko koordinazioa erraztea; eta orain arte ordezkaritzarik gabeko sektoreak sartzea.

Hala, Modernaren gobernantza-ereduari dagokionez, jakintza-sektorearen garrantzia areagotzen da (proposamenak UHUN eta Aditech teknologia-zentroen korporazioa eransten ditu); enpresa traktoreen partaidetza hobetzen du; eta banaka planarekiko beren konpromisoa erakusten eta planaren garapenean inplikatzen diren pertsonen partaidetza ahalbidetzen du. Gainera, politika publikoak sustatzeaz arduratutako eragileen inplikazio handiagoa bilatzen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa