(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Emiliana de Zubeldía konpositoreari omenaldia eskainiko dio Musikaren Hirian egingo den kontzertu batekin astelehena, 2016.eko otsailak 22


Elena Rivera soprano mexikarrak eta Jorge Robaina piano-jotzaile kanariarrak interpretatuko dute ostiral honetan, hilak 26, 19:00etan


Emiliana Zubeldia

Kontzertuko kartela. ( irudia handitu )

Nafarroak Emiliana de Zubeldía konpositorea omenduko du, ostiral honetan, hilak 26, Iruñeko Musikaren Hirian egingo den kontzertuan.

Elena Rivera sopranoak eta Jorge Robaina piano-jotzaileak joko dute kontzertu horretan, 2015ean Nafarroako Gobernuaren eta Emiliana de Zubeldia fundazioaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza den kontzertua (2007an Mexikoko Sonoran sortutako fundazioa); bi erakundeak aspalditik elkarlanean ari dira Nafarroako konpositorearen obra sustatu, berreskuratu eta zabaltzeko, bereziki Nafarroako Gobernuak Zubeldiaren obraren jabetza intelektualaren eskubideak dituenetik (2013), haren oinordeko María Carmen, María Jesús eta Teresa Laguardia Gaitánek egindako dohaintzaren ondoren.

"Emiliana Zubeldiaren Abestiak "izeneko programaren lehen zatian "Seis canciones populares españolas" eskainiko da, ondorengo piezetan oinarritutako errepertorioarekin: Berceuse, Guajira, Zortziko, Coplas Gitanas, Jota, La Gitanilla (Casa Max Argitalpena Eschig, Paris, 1927), eta Asturiana (Emiliana de Zubeldiarena, Revue Musical argitalpena, Paris 1926).

Folklore espainiarraren beste obrak etorriko dira ondoren, Emiliana Zubeldíak pianorako harmonizatua: La vi llorando (agurreko mendialdeko abestia); El clavel (errondako erromantzea); Tengo cuatro pañuelucos (erromeriako abestia, Soles y Brumas de España bildumakoa, Renée Bauxou de Schweinfurth-en argitalpena, Mexiko 1947).

Kontzertuak "Poetas en América" bildumako zenbait abestirekin jarraituko du; haien artean: La niña de Guatemala (José Martíren poema), Nanas (Carmelina Vizcarrondoren poema), Yumurí (Ellen McGrath de Galvánen poema); eta Mañanita alegre (Carmelina Vizcarrondoren poema).

Emanaldia Ana Mairenaren poemenik amaituko da Poetas de America bilduman, argitaratu gabeko abestiak: El primer día, Perdí mi canica, Que soy blanca rosa,¡Ay, que no soy!

Emiliana de Zubeldía

Jaitz-en jaio zen, 1888an. Musika-ikasketak Iruñean hasi zituen eta Madrilen eta Parisen jarraitu. Pianoko irakasle aritu zen Iruñean, baina 1928tik aurrera, Amerikako herrialdeak bisitatu, eta New Yorken jarriko da bizitzen. 1937an, Mexiko Hirira joan zen, eta hamar urte geroago, Hermosillora, Sonorako estatuko hiriburura (Mexiko); bertan, solfeo, musikaren historia eta pianoko irakasle izan zen, Unibertsitateko Musika Eskola zuzendu zuen eta Unibertsitateko Abesbatzako zuzendari jardun zuen, ospe handia erdietsiko zuena.

Konpositore izanik, piano, gitarra, ganbera-muntaia, abesbatza eta orkestrarako obra asko egin zituen. 1987an hil zen Hermosillon, ia ehun urterekin, musika-jardueraren arlo guztietan lan handia egin ondoren. Mexikon ospe eta miresmen handiko pertsona bihurtu zen.

Profesionalki, Zubeldía Novaroren teoria berriagatik interes handia agertu zuen; musikologo mexikar hori New Yorken ezagutu zuen, funtsezko eskala harmonikoen aukera praktikoak sutsuki babeste zituen, eta AEBtan jarraitzaile oso garrantzitsuak izan zituen eskola bat sortu zuen.

Korronte inpresionista ere Emilianaren hainbat obratan islatzen da, nahiz eta 20ko hamarraldiko Parisko abangoardiako musika-proposamenak ere presente dauden. Nolanahi ere, sonoritate berri eta adierazpide libre eta zabalagoen bere bilaketa-lanean era zabalago batean asebete zuen pertsona Augusto Novaro izan zen. Zalantzarik gabe, Emilianak pasatzen den garai eta tokietako espiritua barneratzen du, eta ezaugarri propioak dituen musikan eraldatzen. Haren obrek nortasun propioa dute, eta honako hauetan oinarritzen da: neurritasuna, aldeen oreka perfektua, ongi definitutako egiturak sortzen dituena; eta beharrezkoak ez diren apaingarririk gabeko lerro melodikoen purutasuna.

Novaroren Teorian oinarritutako obretan konplexutasun harmoniko argi bat hautematen da, baina beti ahalik eta baliabide gutxien erabiltzeko Zubeldíak zuen oinarrizko joera errespetatuz, ahalik eta adierazpen-eraginkortasun eta estetiko handiena lortze aldera.

Elena Rivera

Hermosillon jaio zen, Mexikoko Sonorako estatuko hiriburuan. Geozientzietako Ingeniaritzako karrera amaizeaz gain, musika eta kantuko ikasketak Sonorako Unibertsitatean eta Madrilgo Goi Mailako Kantu Eskolan egin zituen.

2004. urtean bigarren postua erdietsi zuen "Manuel Ausensi" Nazioarteko Kantu Lehiaketan, Bartzelonako Liceu-n. 2005ean, "Lola Rodríguez Aragón" saria jaso zuen Madrilgo Goi Mailako Kantu Eskolako ikasle aipagarriena izateagatik; lehen saria Jacinto Guerrero fundazioaren Nazioarteko Kantu Lehiaketako Nazioarteko Lehiaketan, Madrilgo Zarzuela teatroan; lehen saria Hispanica fundazioaren "Gazte Interprete Lirikoak" lehiaketan eta Mexikoko Sonorako Alfonso Ortiz Tirado jaialdiak emandako "Gazte Errebelazioaren" saria.

Lied eta abesti frantsesaren kontzertu asko eman ditu Madrilgo Joan March fundaziorako, Espainiako Auditorio nazionalerako eta Cervantes instituturako Kairo, Aman, Beirut, Viena, Napoles, Katania eta Damaskon.

Jorge Robaina

Kanaria Handietako Las Palmasen jaio zen, eta han hasi zituen musika-ikasketak. 15 urterekin Vienara jo eta bertan osatu zuen bere prestakuntza Estatuko Kontserbatorioan; kontserbatorio horretan, 1991n, ohorezko matrikula erdietsi zuen aho batez.

Estatuko nahiz nazioarteko hainbat sari irabazi ditu, eta haien artean aipatu behar dira: "Pegasus" eta "Bosendorfer" Vienan, eta "Fundación Jacinto Guerrero" Nazioarteko Kantu Lehiaketako piano-jotzaile laguntzaile onenaren saria bi edizioetan jarraian.

Kontzertuaren lehen mundu-mailako grabaketak egin zituen Falcon-Sanabriaren piano eta orkestrarako, Nostalgicoren grabazioak Carmelo Bernaolaren piano eta orkestrarako eta Kontzertuarena Angel Martin Pompey-en bi piano eta orkestra handirako; "Ritmo" aldizkariaren saria jaso zuen Guridi eta Aita Donostiaren pianorako bere musika-diskoagatik.

1992. urtetik aurrera, Madrilgo Goi Mailako Kantu Eskolan egiten du lan Ahots Errepertorioko irakasle modura. 2016an, bakarkako bigarren diskoa argitaratu du Bigarren Errepublikako konpositore espainiarren obrekin, "El piano olvidado" izenarekin.

Bakarlari lanetan honako hauekin kolaboratu du: Royal Philarmonic Orchestra, Asturiasko Orkestra Sinfonikoa, Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoa, Tenerifeko Orkestra Sinfonikoa, RTVEren Orkestra, Madrilgo Erkidegoko Orkestra eta Kordobako Orkestra, besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa