(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aste honetan eratuko dira 2016an II. Gazteria Plana idazteko mahai teknikoak astelehena, 2016.eko otsailak 22


Langile teknikoek osatzen dute eta bertan herritar gazteek beren bizi-garapeneko alor guztietan dituzten beharrak jorratuko dituzte


Gazteriako zuzendariorde Adela Gonzalez, bileran.

Gazteriako zuzendariorde Adela Gonzalez Gizarteratze eta Aniztasun mahaiaren eraketan izan da. ( irudia handitu )

Aste honetan eratuko dira Nafarroako II. Gazteria Planaren helburu nahiz ekintzak erabakiko dituzten hamar mahai teknikoak, 2016. urtean egingo dena, hurrengo hiru urteetan abian jartze aldera (2017tik 2019ra).

Mahai bakoitzean, hura osatzen duten langile teknikoak, arlo zehatzen arabera gazteriaren behar nahiz arazoei berariazko erantzun koordinatua ematen saiatuko dira.

Eskura dauden datu kuantitatibo eta kualitatiboekin, egoeraren diagnostiko bat egingo du, eta Nafarroako Gobernuko departamentuei proposamenak egingo dizkie.

Gazteriaren II. Foru Planaren idazketak ikuspegi hirukoitza du: plan integral bat, gazteari unitate modura arreta emango diona; unibertsala, gazte guztiak salbuespenik gabe hartuko dituena; eta zeharkakoa, eragiten dieten bizi-garapen, gai eta arazoen alor guztietan.

Astelehen honetan, Enplegu eta Gizarteratze nahiz Aniztasuneko mahai teknikoak bildu dira estreinakoz. Aste honetan ere beren jarduerari helduko diote Kultura, Hezkuntza, Partaidetza, Etxebizitza, Osasun, Lurralde Garapen, Berdintasun eta Kiroletakoak.

Mahai bakoitza zortzi lagunek osatuko dute, honako hauen artean: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko langile teknikoak; Nafarroako Gazteria Kontseiluko ordezkariak; udaletako gazteriako langile teknikoak; Gobernuko departamentuetako teknikariak; gazteen erakunde, elkarte eta taldeak; eta mahaiak gonbidatuta, gazte-arloan adituak diren pertsonak.

Gazteen partaidetza

Plana egiteko prozesuak ere gazteen partaidetza jasotzen du beste metodologia eta tresna batzuen bitartez: inkestak, eztabaidarako taldeak, Gazteriako Zuzendariordetzaren webgune bidezko foro edo ekarpenak.

Martxoan hasiko da talde horren iritziak jasotzen, adin-taldeetan banatuta (14-17 urte, 18-24 eta 25-30). Zuzendariordetzak haren laguntza eskatuko du dauden mugarriak aktibatzen direnean.

Emaitzak ondoren mahaietan aztertuko dira. Planaren zirriborroa prest dagoenean parte hartu ahalko dute berriro gazteen aktiboki, eskualde-mailako foroen bitartez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa