(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakaria bigarren trantsizioa ausardiaz eta lasaitasunez eztabaidatzearen alde agertu da asteartea, 2016.eko otsailak 23

Ekonomia Berriaren Forum Europan parte hartu du Madrilen, eta Nafarroako gobernu-aldaketa aurkeztu du bertan

Transcripción textual del video

"Gaur egun jadanik bigarren trantsizio batera pasatzen ari garela uste dut benetan, eta eztabaida hori erabateko ausardiaz, lasaitasunez, zentzuz eta alde guztien arteko akordioarekin egin behar da. Arazoak edo ezberdintasuna daudela ukatzea hutsegite bat da. Lehenengo urratsa ezberdintasun politikoa normaltasunez bizitzean datza, muturrekoena ere, eta handik aurrera aldeek adimena, eskuzabaltasuna eta leialtasuna baliatzea. Ez diogu beldurrari beldurra izan behar, eta gure etorkizun onena askatasunez eraikitzeko gai izan behar gara".

Hitz horiekin amaitu du Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek bere agerraldia Ekonomia Berriaren Forum Europan; Madrilgo Ritz hotelean izan da, eta bertan Foru Komunitatean izandako Gobernu aldaketaren esperientziaz hitz egin du ekitaldira joandako 200 bat pertsona aurrean zituela.

"Hilabete zailak izan dira –adierazi du ekitaldiaren hasieran–, errelebu instituzionalarena eta gobernuko eredu berri bat abian jartzeko aldia. Garai berri bat, beraz, eta erakundeen egonkortasunerako akordioen arloan erronka berriak ditu, halaber. Alderdi horrek dimentsio berezia hartzen du estatu-mailako politikaren egoera nolakoa den ikusirik. Orain, Estatuan ikusten ari garenean gobernagarritasuna erronka konplikatu bat bihurtu dela eta horren ondorioz aurrekaririk gabeko egoera batera heldu garela, gogoan izan behar dugu maiatzaren 24ko foru-hauteskundeek jadanik egoera zaila utzi zigutela Nafarroan. Foru Komunitateko aniztasuna Parlamentu berriaren osaeran argi eta garbi geratu zen, bai eta Nafarroako hiri nahiz herri nagusietan ere".

Barkos Lehendakaria, Ekonomia Berriaren Forum Europan.

Barkos Lehendakaria, Ekonomia Berriaren Forum Europan. ( irudia handitu )

Barkos Lehendakariaren hitzetan, Nafarroan Gobernu aldaketa sakon eta lasai bat egin nahi izan zen, gaitasun handia duena. "Lau indar politikoren arteko elkar-ulertzeari esker burutzen ari da: Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra", azpimarratu du.

"Alderdien kuotarik gabeko gobernu bat osatzea lortu genuen, adostasuneko gobernu bat. Helburua argia zen: gobernu kohesionatu bat lortzea, Gobernuaren egonkortasuna eta sendotasuna errazteko talde onena, legealdian zehar Gobernuaren egonkortasuna arriskuan jarriko dituen tentsio partidistak prebenituz", adierazi du Lehendakariak bere agerraldian. "Eta aurrez ezarritako eskemak hautsi genituen Gobernuko organigrama bera zehazteko orduan. Egungo Nafarroako Gobernuak bi lehendakariordetza estrategiko ditu: alde batetik, lehendakariordetza ekonomiko bat dugu, eta bestetik, lehendakariordetza politikoa kendu eta eduki sozialeko beste batek ordeztea erabaki genuen; bertan, politika sozialak, babestutako enplegua eta etxebizitza sartzen dira. Erabaki horrek bakarrik argi eta garbi erakusten du zein diren buru naizen Gobernuaren lehentasunak, kezkak eta, finean, bokazioa", gaineratu du.

Gobernu sendoa

Lehendakariaren aburuz, Nafarroak gaur egun gobernu sendo eta egonkorra du, eta horrek ondorengoa dakar:"Behingoz Foru Gobernuak Parlamentuaren barnean akordioak lortzeko zuen gaitasun ezarekin amaitzea. Nafarroan izandako aldaketak dibortzio handi horrekin amaitzea ekarri du, Nafarroako bi erakunde nagusien artean azken urteotan jasan behar izan dugun enfrentamendu absurdu horrekin". Alde horretatik, azpimarratu du "egungo Foru Gobernuak duen egonkortasunari esker, legealdiko lehen hilabete hauetan funtsezko proiektuak abian jarri ahal izan ditugu, zerga-erreforma edo Nafarroako Aurrekontu Orokorrak, esaterako".

Kontu publiko berriek –esan du Barkosek– lehentasunetan izandako aldaketa argia adierazten dute, eta aurrekontuaren zati handiena esparru sozialerako izan da. "Kolektibo ahulenen eskubide sozialak bermatzea, enpleguaren sorrera sustatzea zonalde kaltetuenetan arreta berezia jarriz eta zerbitzu publikoak hobetzea, hiru ardatz horien baitan prestatu dugu aurrekontuen politika", erantsi du lehendakariak.

Lehen mailako industriaren aldeko apustua egitea da Barkos Lehendakariaren beste puntu aipagarrienetako bat; Foru Komunitatean "gaitasun eta potentzialtasun handiko mundu-mailako abangoardiako sektore estrategikoak izatea" azpimarratu du, "energia berriztagarriak edo nekazaritza-elikagaiak, adibidez", eta haiei funtsezko beste zutabe batzuk gehitu behar zaizkie: hezkuntza eta osasuna, esaterako.

Bere agerraldian, kohesio soziala defendatu du "bideragarritasun eta lehiakortasuneko elementu gisa", eta aipatu du "kalitatezko enpleguaren sorrera era finkatzea helburu argi eta nagusia dela". "Benetako susperraldi bat izateko, Foru Komunitatean izaten ari den hazkunde ekonomikoa enplegura, kalitatezko enplegura pasatu behar da", azaldu du.

Barkos Lehendakariak adierazi duenez, legealdiko lehen hilabete hauetan, ibilbide-orri bat prestatu da jadanik eta, "haren bidez, Foru Komunitateko garapen ekonomikoa antolatuko da industrian, nazioartekotzean, teknologia berrietan eta ikerketan, besteak beste. Hori guztia datozen hilabeteotan onartuko diren 10 plan estrategikoren bitartez", eta berriki 41 milioiko urte anitzeko gastuak onartu dira I+G+Bri, proiektu estrategikoei laguntzeko eta ETEtan inbertitzeko, inbertsioaren sustapena eta finantzaketa eskuratzea ahaztu gabe.

Gainera, Uxue Barkosek "Nafarroa gure ingurunearekin harreman estuagoa eta emankorragoak izateko mapan birkokatzearen" beharra aipatu du; Nafarroako erakundeek Europar Batasunaren aurrean egin beharreko jarduerako koordinatzeko plan estrategiko baten lanketa ere gogora ekarri du.

Lurralde-ereduaren birzentralizazio batengatik kezkati agertu da ere, bai eta "inolako zehaztasunik gabe" Hitzarmenari egindako erasoengatik ere: Alde horretatik, ziurtatu du "egungo Nafarroako Gobernuak bere autogobernuaren babes irmoa egiten duela eta egingo duela".

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa