(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Gas Natural Fenosak baliabiderik gabeko bezeroei energia-hornikuntza ziurtatzea adostu dute asteartea, 2016.eko otsailak 23


Zerbitzua ordaintzen ez bada, konpainiak zerbitzuari eutsiko dio Eskubide Sozialetako Departamentuak larrialdiko laguntza bat kudeatzen duen bitartean zintzilik dauden fakturak ordaintzeko


Akordioa sinatzen

Miguel Laparra lehendakariordea eta Fernando Sanz, lankidetza-hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Foru Gobernuak eta Gas Natural Fenosak gaur, asteartea, otsailak 23, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute konpainia horretako bezero nafarrei energia-hornikuntza ziurtatzeko, fakturak ordaintzeko behar besteko baliabide ekonomikorik ez dutenei, hain zuzen.

Testua gaur goizean izenpetu dute Nafarroako Jauregian Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak eta Gas Natural Fenosako ipar-ekialdeko zonaldeko Txikizkako Negozioen ordezkari Fernando Sanzek. Gogora ekarri behar da, berriki, Laparra lehendakariordeak antzeko ezaugarriak zituen beste hitzarmen bat sinatu zuela Iberdrolarekin.

Lortutako akordioaren arabera, zerbitzua ordaintzen ez bada, konpainiak zerbitzuari eutsiko dio Eskubide Sozialetako Departamentuak larrialdiko laguntza bat kudeatzen duen bitartean zintzilik dauden fakturak ordaintzeko. Gainera, Gas Natural Fenosak hornikuntza berehala berrezarriko dela ziurtatuko du jadanik zerbitzua etenda balego.

Babes hori beren ohiko etxebizitzako gasa edo elektrizitatea Gas Natural Fenosarekin kontratatuta duten bezero guztiei aplikatuko zaie, baldin eta Nafarroan bizi badira eta prestazio ekonomiko baten onuradun izan badaitezke (aurrez balorazioa teknikoa eginda eta gizarte-zerbitzuetan eskaera egin ondoren) larrialdi sozialeko egoeretan bizirauteko oinarrizko beharrei erantzuteko.

Enpresak emandako datuen arabera, Gas Natural Fenosak gasa Nafarroako etxeen % 70i ematen die eta elektrizitatea, berriz, % 8ri.

Bere gain hartutako konpromisoak

Hitzarmenaren esparruan (urtebeteko indarraldia izango du eta urtebeteko epetan luzatu ahalko da), Gas Natural Fenosak egoera txarrean dauden beren bezeroei elektrizitatea edota gasaren hornikuntza ez eteteko konpromisoa hartzen du, baldin eta egoera hori gizarte-zerbitzuetako profesionalek egiaztatzen badute prestazio ekonomiko bat emateko kudeaketa egiten den bitartean; prestazio hori hornikuntza horretatik sortutako zorra ordaintzeko erabiliko da.

Gas Natural Fenosak konpromiso horri hiru hilabetez eutsiko dio; nahikoa denbora da laguntza ordaindu eta zintzilik dauden fakturak ordaintzeko. Energia-enpresak ez dio inolako interes, komisio edo beste gastu gehigarririk eskatuko bezeroari, birkonektatzekoa salbu hornikuntza etenda egongo balitz jadanik.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak Gas Natural Fenosarekin ez du nolako konpromiso ekonomikorik bere gain hartzen; beraz, hitzarmen horrek ez dio Administrazioari inolako kostu zuzenik eragiten.

Energia-pobretasunari aurre egin beharra

Hitzarmen hori Eskubide Sozialetako Departamentuak sustatutako ekintzen barnean sartzen da pobreziari aurre egiteko asmoz; kasu honetan, "energia-pobretasuna" izenekoak familia bati gutxieneko energia-zerbitzu kopuru bat ordaintzen ez dio uzten bere oinarriko beharrak asetzeko, etxebizitza klimatizazioko baldintza egokietan mantentzea, esaterako.

Aurrez aipatu denez, Eskubide Sozialetako departamentuak antzeko hitzarmen bat sinatu du dagoeneko Iberdrolarekin, eta energia-hornikuntzako beste enpresekin (elektrizitatea edo gasa) gauza bera egin nahi du.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak 2 milioi euro erabiliko ditu gizarte-larrialdiko laguntzetan, eta haren kontzeptuen artean elektrizitate- eta gas-hornikuntzako fakturak ordaintzea dago. Prestazio horiek udaletako oinarrizko gizarte-zerbitzuek kudeatzen dituzte.

Azkenik, etxebizitza birgaitzeko arloan, inguratzaile termikoa hobetzeko diru-laguntzak zabaldu izana aipatu behar da, etxebizitzen isolamendu-maila areagotze aldera; hala, orain babestu daitekeen aurrekontuaren % 50eraino heldu ahalko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa