(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,7 milioi euroko diru-laguntza eman du Elkarkide osasun mentaleko programarako asteazkena, 2016.eko otsailak 24


Buru-nahasmendu larria duten pertsonei Iruña, Noain eta Tuterako zentro okupazionaletan 215 plaza eskaintzen dizkie


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Elkarkide S.L. enpresari 1.734.200 euroko diru-laguntza ematea baimendu du asteazken honetan egindako bilkuran, gaixotasun mentala duten pertsonentzako bere lau zentro okupazionalak mantendu daitezen. Irabazi-asmorik gabeko enpresa horrek 215 plaza eskaintzen ditu: 105 Iruñean, Aranzadi eta Iturramako zentroetan; 80 Noainen; eta 30 Tuteran (Las Labradas).

Nafarroako Gobernuak Elkarkide S.L. enpresari 1.734.200 euroko diru-laguntza ematea baimendu du asteazken honetan egindako bilkuran, gaixotasun mentala duten pertsonentzako bere lau zentro okupazionalak mantendu daitezen. Irabazi-asmorik gabeko enpresa horrek 215 plaza eskaintzen ditu: 105 Iruñean, Aranzadi eta Iturramako zentroetan; 80 Noainen; eta 30 Tuteran (Las Labradas).

Elkarkide programa buru-nahasmendu larria duten pertsonentzat da, urte dezenteko eboluzioa dutenak, eta arreta pertsonalizatua eskatzen dutenak narriadura kognitibo, fisiko eta harremanetakoa geldiarazteko. Zentro okupazionaletan jarduera okupazionalak, prestakuntzakoak, lanean hasi aurrekoak eta garapen sozialetakoak egiten dira; hala, lan-jarduera batean sartu ezin duten pertsona horientzat, enplegurako zentro berezia edo enpresa arrunta izan dadin.

Lau zentroak 238 egunez zabalik izango dira 2016an. Zerbitzua astelehenetik ostiralera emango da, 09:00etatik 14:00etara, mantentze sozio-pertsonaleko nahiz estimulazio kognitibo eta motibaziozko programetarako. Gainerako programetarako, ordutegia 07:30etik 15:00ak arte da. Zentroak itxi egiten dira larunbat, igande eta jaiegunetan, eta 215 plaza okupazionalei arreta emateko 42 profesional daude.

Zentro okupazionaletako jarduerak bi bloke handitan egiturazten dira: jarduera okupazionalak eta garapen pertsonal eta sozialekoak.

Jarduera okupazionalak objektuak, produktuak edo zerbitzuak lortzera bideratutakoak dira, zereginak pertsona bakoitzaren gaitasun nahiz ezaugarriei egokituz, prestakuntza banaka era inplizitu batean eginez. Esparru okupazional batetik kanpoko ekoizpen-errendimendutik ez da eskatuko, inolaz ere.

Garapen pertsonaleko eta sozialeko jarduerak, soziohezitzaileak izenekoak ere, garapen pertsonalari ekarpen bat ematen diotenak dira erabiltzailearen autonomia sustatzeko, eta haren bizi-kalitatea eta bizikidetza hobetzeko.

Elkarkide honako honetaz arduratzen da: buruzko gaixotasuna duten pertsonak errehabilitatzen, errekuperatzen eta gizarteratzen lan egiten duten era guztietako zentro, zerbitzu eta programak sortu, sustatu, kudeatu eta garatzea; jarduera-esparru horretan sartutako erakundeei lagundu eta aholkularitza ematea; korporazio publiko, elkarte eta edozein erakunde motak garatutako lan zientifiko eta terapeutikoa babestea, bai eta ikerketa-proiektuak egitea ere; gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak gizarteratu eta laneratzea; eta buruko gaixotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzu guztiak ematea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa