(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 25,8 milioiko desbideratzea du defizitaren helburuari dagokionez, eta % 0,84koa da orain asteazkena, 2016.eko otsailak 24


Foru Gobernuak defizitaren helburua % 0,14an ez dela bete baieztatu du, % 0,7an finkatu zen helburua


Transcripción textual del video

Nafarroak 25,8 milioiko desbideratzea aurkeztu du defizitaren helburuari dagokionez , eta orain % 0,84koa da, gaur goizean Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk jakinarazi duenez. Kontseilariak defizit-helburua % 0,14an ez dela bete baieztatu du, % 0,7an finkatu zen helburua.

Ogasuneko eraikina

Ogasuneko kontseilariak adierazi duenez, desbideratzeak ez dio Nafarroako kaudimenari eragingo, zenbateko txikia baita.

Nafarroak 25,8 milioiko desbideratzea aurkeztu du defizitaren helburuari dagokionez , eta orain % 0,84koa da, gaur goizean Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk jakinarazi duenez. Kontseilariak defizit-helburua % 0,14an ez dela bete baieztatu du, % 0,7an finkatu zen helburua.

Guztira, Foru Komunitateak finantzarioa ez den 162 milioiko aurrekontu-saldoa du (haietatik 70, 2015 Hitzarmeneko ekarpen ekonomikoari dagozkio; 33, gizarteratzeko errentari eta 15, martxoko aparteko ordainsariaren % 25 ordaindu izanari), eta -101 milioikoa, estatu-mailako kontabilitateko doikuntzetan. Zifra guztiak aintzat hartuz, defizita 263 milioi euro da, eta handik 72,9 Hitzarmen Ekonomikoaren doikuntzei dagozkie (2013 eta 2014) hala kontatuko ez zirenak, aurreko Foru Gobernuak helarazi zuenez. Beste 13 milioi ere ez dira zenbatuko, C hepatitisaren botika-gastuak izateagatik.

Gainera, estatu-mailako doikuntzetan eragin txarra izan dute C.A. Osasunari ordainean emandako 15 milioiak (kopuru hori ez zegoen aurreikusita) eta Canasari emandako 8,5 milioiko maileguak (defizit modura zenbatu behar ez ziren ekarpenak, Ogasuneko irizpidearen arabera).

Datu horiekin, Nafarroak defizitaren helburua ez du bete, 14 ehunen, baina zifra horrek ez dio Nafarroaren kaudimenari eragingo, zenbateko txikia baita, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk adierazi duenez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa