(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ayerdi lehendakariordeak landa-turismoko enpresak negozio-aukera berriak sortzera animatu ditu osteguna, 2016.eko otsailak 25


Europako hegoaldeko landa-turismoari buruzko kongresu garrantzitsuena eta Navartur azoka antolatu dira egunotan Baluarten


Kontseilaria Reyno de Navarra Landa Turismoko Nazioarteko Kongresuan esku hartzen. ( irudia handitu )

Landa Garapeneko lehendakariorde Manu Ayerdik inauguratu du gaur goizean Reyno de Navarra Landa Turismoko Nazioarteko VII. Kongresua, ezaugarri horiek dituen Europako hegoaldeko kongresu garrantzitsuena. Hamaika herrialdeetako 250 bat adituen aurrean, lehendakariordeak sektorea negozio-aukera berriak sortzera animatu du, "bertakoari" lotutako produktuak berrituz.

Lehendakariordeak Nafarroaren kasua jarri du adibide modura; lurralde horretan landa-turismoaren oinarriak finkatu ziren, beste era bateko turismoa egin nahi zuten bidaiariei ostatua eskaintzen zieten herrietako etxe nahiz baserriei dagokienez.

Gaur egun, turismoa Foru Komunitateko BPGdren % 7 da. 2015ean 2014an baino % 5,5 turista gehiago izan zen, eta 1,26 milioira heldu zen. Nafarroan landa-turismoko okupazio-tasa handiak daude. Iazko abenduko zubian, Estatuaren buru jarri zen berriz, % 80ko tasarekin.

Lehendakariordeak azaldu duenez, beharrezkoa da espiritu berritzailea berreskuratzea eta ideiak produktu bihurtzea. Dagoen turismoaren "gehiegizko eskaintza" ikusirik, Ayerdik dibertsifikazio eta produktu integralak defendatu ditu globalizazioari eta estandarizazioari aurre egiteko aukera gisa.

"Gaur egun, pertsona baiek bidaiatzen duenean, erlaxatzea baino zerbait gehiago bilatzen du. Ongi sentitu nahi du fisikoki, baina baita psikologikoki eta espiritualki ere. Horren ondorioz, leku bereziak bilatzen ditu, era horretako ongizate integrala eskaini dezaketen jarduerekin. Landa-turismoko profesionalentzako beste aukera bat da", adierazi du.


Bertaratutako jendearen irudia. ( irudia handitu )

Turismo gastronomikoa eta aktiboa

"Dibertsifikazioaren aldeko apustua eginez: Turismo Gastronomikoa Km. 0 eta Turismo Aktiboa" goiburupean, hamaika herrialdeetako 250 bat adituk parte hartzea espero da (Espainia, Austria, Alemania, Erresuma Batua, Norvegia, Portugal, Frantzia, Maroko, Errumania…); sektoreko erronkei buruz eztabaidatuko dute, eta landa-gastronomiak eta turismo aktiboak protagonismoa duten herrialdeetako esperientzia arrakastatsuak aurkeztuko dituzte.

Nafarroako Gobernuak, Landa Turismoko Nafarroako Federazioak eta Ferias de Navarra SL enpresak antolatuta, kongresu honetako programan bost gai interesgarri jorratuko dira: produktu eta helmugen integrazioa (mendiko sukaldaritza, arkitektura tradizionala…); turista erakartzeko ikonoak sortzea (enogastronomia, turismo aktiboa…); turismo aktiboko joerak; landaguneetako mendiko kirolak eta abentura; `outdoor´ ekintzak eta aplikazio mugikorrak.

Kongresu hau landa-turismo sektoreko profesionalentzat da, publikoak nahiz pribatuak, eta bertan parte hartuko dute ere: merkaturatze, marketin eta turismo-sustapeneko adituek eta landa-turismoaren sektoreko profesionalek.

Navartur

Kongresua "Navartur" Reyno de Navarra Turismoko Nazioarteko Azokaren barnean sartzen da; bertan, ehun bat erakusleiho eta bostehun bat helmuga izango dira, eta haien artean, ondorengoak azpimarratu behar dira: Peruko ekoturismoa, Kenia eta Tanzaniako safariak eta Zimbabwek eskaintzen dituen aukera guztiak. 32.000 bisitari inguru espero dira, eta haiei sustapen esklusiboak eta deskontuak ere eskainiko zaizkie. Bidaiak eta sarrerak ere zozkatuko dira. Navartur otsailaren 26, 27 eta 28an egingo da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa