(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aragoi, Gipuzkoa, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoetako kirol-arduradunek proiektuak elkarrekin sustatuko dituzte osteguna, 2016.eko otsailak 25


Erakunde arteko lankidetza-bilera bat egin dute asteazken honetan, Iruñeko Kirol Hirian


Mugaz gaindiko kirol-mailako bileran parte hartutako pertsonak. ( irudia handitu )

Aragoi, Gipuzkoa, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoetako kirol-arduradunak izan ziren atzo, asteazkena, Iruñeko Kirol Hirian egindako erakunde arteko lankidetzarako bilkuran, programak eta proiektuak elkarrekin sustatzeko asmoz.

Agendaren barnean lanerako metodo komun bat proposatzea sartzen zen; kirol-proiektu komunak sortzea, bai turismoari nahiz naturako kirolei lotuta, bai osasunaren arretari buruz (haurren obesitatea prebenitzeko programa), eta baita beste zenbait gai ere.

Gainera, kirolari gazte talentudunak trukatzeko programa komun bat sustatzeko aukera ere aztertu zen; eskolako kirol-atalen arteko lan-proposamen bat; Pauen egiten denaren antzeko ekitaldietan (2018an Europako kirol hiria izango da) lan eta partaidetza komunak izateko aukera; mugaz gaindiko lan-plataforma bat sortzea, eta proposamen hauek edo beste zenbait jasoko zituen lankidetza-hitzarmen bat sinatzea.

Gipuzkoako ordezkaritzak interes handia zuen hiru ekimen proposatu zituen, gainera, eta haiek elkarrekin jorratzea proposatzen zuen ere: lehen adinetan gorputz-hezkuntzak duen eragina (jaioberriak eta 8 urte arte) ondorengo praktika fisiko-kirolerako pizgarri izan dadin; programak gauzatzeaz gain, adinekoentzako kirola modu zabalean jorratzea mendekotasuna atzeratzeko, eta jorratze hori ahulenak diren beste talde batzuekin ere egin ahalko zen; azkenik, hirigintza aktibo batean elkarrekin lan egiteko aukera ere adierazi zuten, jarduera fisikorako erakargarriagoak diren hiriak eraikitzen lagunduko duten tresnak garatzen jakingo duena.

Bilera honetan parte hartu duen Nafarroako ordezkaritza honako hauek osatu dute; Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile Ruben Goñik; eta institutu horretako Kiroletako zuzendariorde Primitivo Sanchezek.

Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren aldetik, honako hauek izan dira: Kirol eta Gazteriako zuzendari nagusi eta Kirol Sareko zuzendari Olivier Vissieres; Lehendakaritza Kabineteko Lankidetzaren arduradun Eva Lamothe; eta mugaz gaindiko Lankidetzako teknikari Julien Latour.

Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkariak berriz: Kiroletako Zerbitzuburu Iñaki Iturrioz; Kiroletako teknikari Kepa Garcia eta Kanpo Harremanetarako teknikari Itziar Urretabizkaia.

Eta, azkenik, Aragoi Gobernuaren izenean, honako hauek bertaratu ziren: Kiroletako zuzendari nagusi Mariano Soriano eta Aragoiko Gobernuko Kiroletako Lankidetza eta Berrikuntza Zerbitzuko buru Manuel Edo.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa