(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa eta EAEko Ogasun kontseilariak Gasteizen bildu dira

ostirala, 2016.eko otsailak 26


Bi lurraldeen erregimen ekonomiko-finantzario espezifikoak babesteko beharra agertu dute Aranburu eta Gatzagaetxebarria kontseilariek


Consejero de Hacienda

Aranburu eta Gatzagaetxebarria kontseilariak. ( irudia handitu )

Mikel Aranburu, Nafarroako Gobernuko Ogasun eta Finantza Politikako kontseilaria, eta Ricardo Gatzagaetxebarria, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua gaur bildu dira Gasteizen, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan.Topaketan, bi gobernuen arteko komunikazioa eta harremana ezartzeko beharra egiaztatu dute bi politikariek, Ekonomia Ituna nahiz Hitzarmen Ekonomikoa kritiketatik eta tentazio uniformitzaileetatik babesteko, eta horiek etengabe gaurkotzearen aldeko apustua egiteko.

Era berean, Euskadiko eta Nafarroako erregimen ekonomiko-finantzario espezifikoak babesteko beharra ere agertu dute kontseilari biek. Halaber, balioan jarri dituzte Estatuarekiko aldebiko harremanak, "foru ereduen solidaritatea eta Estatuarekiko harremanen trataera hitzartua".

Bestalde, Ogasun sailburuak bat etorri dira aurrekontu publikoak eta programazio ekonomikoa politika ekonomikorako tresna gisa erabiltzeko ideiarekin, suspertze ekonomikoa eta enpleguaren sorrera, besteak beste, modu iraunkorrean haz daitezen.

Aranburu eta Gatzagaetxeberria etorkizunean lankidetzan jarraitzeko nahia agertu dute, "arrakastatsutzat" jo duten topaketa honen ondoren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa