(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak aurrematrikulako 5.866 eskaera jaso ditu, 3.530 sare publikorako eta 2.336 itunpekorako ostirala, 2016.eko otsailak 26

Mendoza kontseilariak gogoratu duenez, derrigorrezko irakaskuntza bi hizkuntza ofizialetan jasotzeko eskubidea betetzen den lehen aldia da

Transcripción textual del video

Hezkuntza Departamentuko Plangintza Zerbitzuak 2013an jaiotako aurrematrikulako 5.866 eskaera jaso ditu, 3.530 sare publikorako eta 2.336 itunpekorako, Jose Luis Mendoza kontseilariak prentsaurrekoan jakinarazi duenez; kontseilariak gogora ekarri du ikasturte honetan, estreinakoz, nafar guztien eskubidea bete dela, hau da, derrigorrezko irakaskuntza Foru Komunitateko bi hizkuntza ofizialetan jaso ahal izatea.

2013an jaiotako 6.075 haurretatik, 5.866 aurrematrikulatu dira. Haietatik, 3.530 sare publikoan, 2.262 A eta G ereduetan eta 1.268, D ereduan. Itunpeko irakaskuntzan aurrematrikulatutako 2.336etatik, 1.874 A eta G ereduetan daude, eta 462, D ereduan. Hala, ikasleen % 70,51 A eta G ereduetan izango dira, eta % 29,49, D ereduan (honen barnean sartzen da B eredua, bi ikastetxetan bakarrik ematen dena). Sareei dagokienez, % 60,18 sare publikoan izango da, eta % 39,82, itunpekoan.

Euskalduna ez den zonaldean, guztira 77 eskaera jaso dira ikastetxe publikoen sareko D ereduan eskolatzeko: 3 urteko 40 haur eta beste maila batzuetako 37. Haiei, zonalde ez euskalduneko ikasleen 52 eskaera gehitu behar zaizkie, hurbiltasun geografikoagatik zonalde mistoko ikastetxe publikoetan D eredua eskatzen dutenak (Lizarra, Gares eta Iruñerria). Ikastetxe publikoen D ereduko eskaerez gain, euskalduna ez den zonaldeko ikastolen matrikula aurreko ikasturtetako mailetan mantentzen da(73 eskaera), eta horrek dakar D eredua zonalde ez euskaldunetan igotzea eskatzaileei dagokienez. Zonalde ez euskaldunetan bizi diren ikasleen 23 eskaera ere kontuan hartu behar dira zonalde mistoetako ikastoletara joateko. Guztira, zonalde ez euskaldunetatik etorrita D ereduan aurrematrikulatutako hiru urteko haurrak 188 dira, bi sareetan. Parametro berberekin, 15-16 ikasturtean, 126 matrikula izan ziren.

Horrenbestez, Plangintza Zerbitzuak aurreikusten duenez, egungo zifrekin hiru lerro berri ireki ahalko dira Tafalla, Lodosa eta Caparroso/Azkoiengo zonaldeetan, eta bertan udalerri horietako eta inguruko beste batzuetako ikasleak bilduko dituzte.

Zehazki, Tafallako zonaldean Tafalla, Erriberri, Barasoain, Artaxoa eta Berbintzanako 114 eskaera jaso dira; Caparroso/Azkoien zonaldean Santacara, Caparroso, Azkoien, Martzilla eta Faltzesko 10, eta Lodosatik hurbil dagoen eremuan, Andosilla, Lodosa eta Vianako 13 eskaera. Talderako aukerarik gabe garatu dira Zangozako bi eskaera, eta Corella, Castejon eta Tuterako eskaera bana.

Mendoza kontseilariak egiaztatu du Lodosako kasua bestelakoa dela, udalak eta ikastetxeko zuzendaritzak D ereduko Haur Hezkuntzako talde bat sortzea eskatu baitute, eta bertan Lodosa nahiz hurbileko beste udalerri batzuetako ikasleak izango ziren (Andosilla, Viana eta Mendabia). Hezkuntzako arduradunak gogorarazi duenez, lerroka irekitzeko irizpidea oro har ezartzen zen, "eta Lodosakoa, oraingoz, salbuespen bat duen egoera bakarra da". Alde horretatik, azpimarratu du eskaera hori ikasturte honen hasieran Zudairen eta Abartzuzan erantzun zirenen antzekoa dela, hau da, Haur Hezkuntzako taldeak ireki ziren, orain Lodosan eskatzen den moduan.

Hezkuntza Departamentua harremanetan jarri da jadanik orain aurreikusitako lerroak irekiko dituzten ikastetxeetako zuzendariekin ohiko matrikuletan mantentzen badira, eta familia eskatzaileei lerro berrien sorrerari buruz eskatutako informazio guztia eskainiko zaie.

Eskatzaileak bizitako udalerrian estali ezin diren D ereduan eskolatzeko eskaerei dagokienez, beren seme-alabak (beren eskubidea egikaritu ahal izateko) herritik kanpo garraiatu beharreko familientzako banakako laguntzak bermatzen ditu departamentuak.

Gainera, kontseilariak honako hau bermatu du: beren derrigorrezko ikasketak egiteko, D ereduan eskolatzea eskatzen duten ikasle guztiak (euskalduna ez den zonaldekoak) euskaraz ikasi ahal izateko ikastetxeetara joan ahal izatea. Laguntza-mota bera ematen zaie ikastetxerik gabeko udalerrietan bizi diren familiei eta beste herri batera joan behar dutenak A, G edo D hezkuntza ereduan ikasteko.

Laguntzak, gogora ekarri du Mendoza kontseilariak, "banaka emango zaizkie eskaintza faltagatik sare publikoan beren seme-alabak eskolatu ezin dituzten familiei; hala, Euskararen Legearen aldaketagatik ezarritako beren eskubidea egikaritu ahalko dute, hots, ofizialak diren bi hizkuntzetako batean ikasi ahal izatea. Azpimarratu nahi dut, berriz ere, legeak ezartzen duela nafarrek gaztelaniaz edo euskaraz ikasteko eskubidea dutela, eta ez duela zerikusirik sare publikoan eta pribatuan eskaini daitekeen inolako hezkuntza-programa osagarriren batekin".

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa