(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Reyno de Navarra Nazioarteko Turismo Azokaren 11. edizioa inauguratu du ostirala, 2016.eko otsailak 26


Bere agerraldian ekimen publiko eta pribatuen arteko lankidetzaren beharra azpimarratu du


Lehendakaria, Navarturren.

Lehendakariak Navartur inauguratu du, Iruñeko alkate Joseba Asiron eta azokaren zuzendari Luis Cortesekin batera. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos Navatur Reyno de Navarra Nazioarteko Turismo Azokaren hamaikagarren edizioaren inaugurazio-ekitaldian izan da, gaur eguerdian. Bertan, landa-turismoak Nafarroako eskaintzaren zutabe modura duen garrantzia azpimarratu du, eta ekimen publiko nahiz pribatuen arteko lankidetzaren beharra agerian utzi du.

Barkos Lehendakariak bere agerraldian nabarmendu duenez, Nafarroa "komunitate txikia izan arren, sustatu behar dugun turismo-esparruan ezagutza sakon eta zehatza du".

Gainera, bi gai nabarmendu nahi izan ditu: publiko berrien osaera eta azokan beste autonomia erkidego batzuetako zuzendari nagusiak izatea; "horrek guztiak, Gobernu honek komunitatez gaindiko produktuak nahiz eskaintzak sortzeko duen politika sendotzen du nolabait, oso lehiakorra den testuinguruan eta nazioarteko merkatu batean aukerak izango dituztenak".

Gobernuak, adierazi du Uxue Barkosek, "sustapen, ikusarazte eta merkaturatzeko bide berritzaileak bilatzearen aldeko ahalegin eta apustua baloratzen, aitortzen ditu".


Lehendakaria, Asiron alkatea, Luis Cortes eta Maitena Ezkutari, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, azokara egindako bisitaldian.

Lehendakaria, Asiron alkatea, Luis Cortes eta Maitena Ezkutari, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, azokara egindako bisitaldian.

500 helmugatik gora

Azoka gaur, ostirala, hilak 26, hasi eta igandean, hilak 28, amaituko da Baluarten, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era; bertan, lau kontinente eta bostehun helmugatako ehun bat erakustoki jarriko dira, eta haien artean, Peruko ekoturismoko eskaintza, Kenya eta Tanzaniako safariak eta Zimbabwek eskaintzen dituen aukera guztiak nabarmendu behar dira,

Espainiako iparraldeko turismo-azoka garrantzitsuena da, Ferias de Navarra antolakuntzak dioenez. Landa Turismoko Nazioarteko Kongresuarekin batera egingo da.

32.000 bat bisitari espero dira, eta haiei guztiei, oporretarako ideiak emateaz gain, sustapen esklusiboak eta deskontuak eskainiko zaizkie. Bidaiak eta sarrerak ere zozkatuko dira.

Lehendakariak azoka hau garrantzitsua dela Nafarroarako azpimarratu du, 1.500 gaualdi sortzen baititu eta 2,7 milioi euroko itzulkina sortzen.

Lehendakariak nafar guztiei nahiz beste autonomia erkidego batzuetako jendeari gonbita luzatu die "Navarturrera, Nafarroako turismoko asteburu honetara etor daitezen".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa