(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Gipuzkoak estrategia bateratu bat definituko dute Aralarko mendilerroko animalien osasunerako larunbata, 2016.eko otsailak 27


Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Nafarroako Gobernuak lehen sektorean eta landa-garapenean partekatu ditzaketen proiektuak aztertu zituzten atzo, Donostian


Bilkurako parte-hartzaileak. ( irudia handitu )

Nafarroako Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizalde eta Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpuru bildu ziren atzo, ostirala, Donostian, Foru Aldundiaren jauregian. Haren helburua bi erakundeen artean estreinakoz lan-bilera bat egitea zen, eta bi lurraldeetako lehen sektoreko eta landa-eremuko baldintzak hobetzea bilatzen duten proiektu bateratuak aztertzea.

Elizalde eta Aizpuru bat etorri ziren "Gipuzkoa eta Nafarroako landa-eremu askoren izaera eta arazoa bertsua dela" adieraztean, "partekatzen edo bi lurraldeen artean mugakide diren erabilera publikoko mendiak bereziki; beraz, bien arteko lankidetza ezinbestekoa da". Gainera, araudi nahiz funtzionamendu komunak dituzten lehen sektoreko jarduerak jorratu ziren, esaterako: Idiazabal Jatorri Deitura edo Lekunberriko Institutu Laktologikoa, bi kasu aipatzeagatik.

Bileran bi lurraldeek partekatzen edo mugakide diren erabilera publikoko mendietako abeltzaintzako jardueren kudeaketa aztertu zen, batez ere: Aiako Harriak, Leitzaran, eta Aralar nahiz Aizkorriko mendilerroak. Agerian geratu zen alor horretan animaliaren osasuna dela garrantzizkoena; izan ere, ez du askorako balio ustiapen batek neurri zorrotzak hartzea uda-garaian beste animali batzuekin elkartzeko eta elkar kutsatzeko arriskua badago. Nafarroako Gobernuak eta Gipuzkoako Aldundiak lantalde bat osatzeko erabakia hartu zuten, Aralarko mendilerrorako osasun-estrategia bat abian jartzeko asmoz.

Erabilera publikoko mendiei lotutako beste gai bat ere aztertu zen: Mendiko Gazta izeneko proiektua. Idiazabal jatorri-deituran sartutako artzainentzako ekimen bat da, eta gazta mendiko txaboletan egiten dute. Proiektua duela zortzi bat urte hasi zen. Gaur egun, Mendiko Gazta egiten duten artzainak Aralarren eta Aizkorrin daude, baina abeltzain nafarrek ere gaiarekiko interesa agertu dute. Arrazoi hori dela eta, Gipuzkoako Aldundiak eta Nafarroako Gobernuak orain arte egindako kudeaketei buruzko informazioa partekatu zuten eta ekimen berri bateratuak sustatzea erabaki.

Azkenik, Pirinioetako arrazako behi-aziendaren gaia ere jorratu zen. Gaur egun, hobekuntza genetikoa Sabaizan (Nafarroa) nahiz Aiako Testatze Zentroan (Gipuzkoa) egiten da, eta biak ala biak osagarriak izan daitezkeenez, ondorengoa erabaki zen: haietako bakoitza lerro genetiko ezberdina sustatzera bideratu dadila.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa