(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa eta Arabako Ogasunek iruzur fiskalaren aurkako informazioa trukatzeko hitzarmen bat sinatu dute astelehena, 2016.eko otsailak 29


Hiru euskal aldundiekin dauden akordioak osatu dira eta, horrenbestez, Bizkaikoarekin eta Gipuzkoarekin dagoen elkarlana zabaldu da


Ogasun eta Finantzetako diputatu arabar José Luis Cimiano, Nafarroako Ogasuneko zuzendari-kudeatzaile Luis Esáinekin.

Ogasun eta Finantzetako diputatu arabar José Luis Cimiano (ezkerrean), Nafarroako Ogasuneko zuzendari-kudeatzaile Luis Esáinekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Zerga Ogasunak eta Arabako Foru Aldundiak hitzarmen bat sinatu dute Gasteizen eta, haren bitartez, zerga-informazioa trukatu ahalko da, alde batetik, iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko, eta bestetik, zerga bidezko diru-bilketa hobetzeko: BEZa eta Ekonomia Jardueren gaineko Zerga, esaterako.

Hitzarmena Nafarroako Ogasuneko zuzendari-kudeatzaile Luis Esanek eta Ogasun nahiz Finantzetako diputatu arabar Jose Luis Cimianok izenpetu dute.

Hitzarmenari esker, Nafarroak eta Arabak informazio fiskala trukatzeko "sistema egonkor eta elkarrekiko" bat partekatu ahalko dute.

Zehazki, langile teknikoek beste erakundearen datu-basera jo ahalko dute kudeaketa hobetzeko eta pertsona fisikoek, autonomoek eta enpresek zergak ordaindu dituztela egiaztatzeko. Gainera, akordio horrekin, bi lurraldeen arteko eragiketa jakin batzuk egitera behartutako pertsona zergadunen kudeaketak erraztuko dira.

Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari-kudeatzailea gustura agertu da hitzarmen hau izenpetu izanagatik; haren arabera, adierazi du, "bi lurraldeek informazioa trukatu ahalko dute zergadunen arreta hobetzeko eta iruzurraren aurka eraginkorragoak izateko, gizarte modernoetan helburu nagusi bat dena". Esainek azpimarratu duenez, gainera, izenpetze horrekin hiru euskal aldundiekin lortutako akordioak osatzen dira; hala, 2014. urtetik Bizkaikoarekin eta Gipuzkoarekin zegoen elkarlana zabaltzen da.

Iruzur fiskala kontrolatzeko, Nafarroako Ogasunak azken urteotan ere lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioarekin, Iruñeko Udalarekin eta Notariotzaren Kontseilu Nagusi eta Iruñeko Notarioen Elkargoarekin, besteak beste.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa