(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Martzillako Mintegiko basoko landareen ekoizpenari bultzada berria eman dio astelehena, 2016.eko otsailak 29


GAN sozietate publikoak jarduera bideragarria dela uste du, azken urteotan ia etenda geratu zena


saila

Martzillako Mintegian landatutako makalen irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Martzillako Mintegiko jarduera ekonomikoki bideragarria ikusten du; beraz, GAN sozietate publikoaren bidez (Gesion Ambiental de Navarra SA), 2013. urtetik ia etenda geratutako basoko landareen ekoizpenari bultzada berria emango dio, sektore publikoko berregituratze-neurriak aplikatu ondoren.

Mintegiak 12 hektareatako azalera du, haietatik 5 Nafarroako Gobernuarenak dira, eta gainerakoak Martzillako udalari alokatu zaizkio. Instalazioak udalak eta enpresak dituzten beharrak asetzeko erabiliko dira bereziki, hau da, egurra ekoizteko hazkunde bizkorreko espezien beharrak asetzeko, nahiz eta bertako espezieak ere hartuko dituen basoko espazioak eta beste landare apaingarri mota batzuk berreskuratze aldera.

Aurten 14.500 ale ekoitziko direla aurreikusten da, haietatik 12.000, makalak, eta gainerakoak, beste 2.500 inguru, landare apaingarrien beste espezie batzuk.

GANek azken hogei urteotan salmentei buruz egindako azterketaren arabera, udalen eta egur-enpresen etengabeko eskaera bat dago eta, haiei esker, jardueraren etorkizuneko bideragarritasuna bermatu daiteke; hori guztia, inguruko beste zenbait ekimenei kalterik eragin gabe.

Gobernuaren iritziz, gainera, basoa berreskuratzeko ekintzen garapenak ezinbestekoa izaten jarraitzen du, bertako basoko floraren espezieak erabiltzea baitakar, merkataritzako mintegietan ekoizten ez direnak, industria-mailako basogintzarako interes gutxi duten zuhaixka- eta zuhaitz-mota batzuk bereziki.

Jarduera areagotzeak urtean 2.200 orduko lana ekarriko du, 1,5 lanposturen baliokidea dena.

Makalak

Jadanik adierazi denez, Martzillako Mintegiko azaleraren zati handiena Populus generoko espezierako izango da (lertxunak eta makalak), eta haiek bizkor hazteko duten ezaugarriengatik egur arina ekoizteko landaketetarako egokiak dira, eta oso erraza erabiltzekoak paletak, panel aglomeratuak, txotxak edo paper-pasta egiteko. Urtean 12.000 ale merkaturatzea aurreikusten da.

Neurri txikiagoan, beste zuhaitz-mota batzuk ere ekoitziko dira, esaterako: platanoak, ezkiak, sahatsak, lizarrak, intxaurrondoak, almezak, masustondoak eta gereziondo apaingarriak, udalek eskatuko espezien barnean daudenak.

Gainera, beren balio genetikoagatik hautatutako landareak ibarbasoak berrezartzeko eta hobetzeko jarduerak egiteko erabiliko dira, LIFE Bisoiaren Lurraldea proiektuetan garatutakoen kasuan, adibidez; proiektu horiekin, Europako bisoiaren habitata ezagutarazi, babestu eta berrezarri nahi da, Nafarroan ezaguna den espeziea eta desagertzeko zorian dagoena.

Nafarroako mintegi publikoak

Orain bultzada berria emango zaion Martzillako Mintegia, Valtierran, Funesen, Irunberrin eta Iruñean (Miluce) kokatutako beste laurekin batera eta Donezteben eta Orotz-Betelun kokatutako beste birekin, Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra sozietate publikoak kudeatutakoen barnean izan zen, 1982an sortu zena. Enpresa, "Viveros" izenez ezagutzen zena, ondoren, Navarra de Medio Ambiente Industrial (NAMAINSA) enpresarekin bat egin eta gero, egungo Gestión Ambiental de Navarra S.A (GAN) enpresan bihurtuko zen. Haren ibilbide luzean, Viveros y Repoblaciones sozietateak basoko oin eta masen hazietatik etorritako bertako espezien landareak ekoitzi zituen, beren balio genetikoagatik hautatutakoak; haiek basoa birpopulatzeko, eta azpiegitura nahiz obra publikoaren ingurumen eragina zuzendu eta egokitzeko ziren.

Mintegien jardueraren beste alderdi interesgarrietako bat ingurumeneko hezkuntza eta prestakuntzari emandako laguntza izan zen, honako hauen bidez: eskolako bisitak, zenbait ekintza, "Zuhaitzaren Egunak" esaterako, eta Nafarroako nahiz hurbileko beste autonomia erkidego batzuetako basoko eskoletako ikasleen prestakuntza-praktikak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa