(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

navarra.es azal berriak bertako edukiak eskuratzeko sarbidea hobetu du eta gailu mugikorretara egokitu da asteartea, 2016.eko martxoak 1


Ekintza ataria hobetzeko proiektuaren barnean sartzen da, eta iaz 10,6 milioi bisita jaso zituen


Nafarroako Gobernuak navarra.es webguneko azala berritu du atariko edukiak eskuratzeko sarbidea hobetzeko asmoz, eta herritarrei, enpresei nahiz profesionalei emandako zerbitzuak lehenetsiz. Gainera, diseinua modernizatu du egungo estandarrei egokituz eta gailu mugikorren bidezko nabigazioa errazte aldera.

Ekintza webgunea hobetzeko eta sinplifikatzeko proiektu orokor baten barnean sartzen da (bata bestearen atzetik faseka egiten ari dira), sarbidea intuitiboagoa eta sinpleagoa gerta dadin.

Azalak gaztelania (navarra.es) eta euskarazko (nafarroa.eus) bertsioak ditu, edukia hiru bloke handitan antolatzen da, erraz ikusten den bilatzaile batekin, eta edukietarako sarbidea errazte aldera. Goialdean, herritarrek gehien eskatzen dituzten zerbitzuak nabarmentzen dira, ondoren Gobernua eta haren jarduera aurkezten da eta, amaitzeko, Foru Komunitateari buruzko hirugarren bloke bat topa daiteke.

Informazio-zerbitzuari lehentasuna ematea

Lehenengo atalean (profesional eta herritarrentzako erabilgarritasun handieneko edukiak jasotzen dira bertan) zerbitzuetarako sarrera sartzen da, gaika antolatuta, eta kontsultak edo izapideak ere zuzenean egiteko aukera eskaintzen du. Gainera, informazio-zerbitzuko oharrak ditu, gaurkotasuneko gai aipagarrienekin nabarmenduta, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialaren esteka bat.

Gobernuari buruzko blokeak Foru Gobernuaren osaera eta jarduera aurkezten ditu, eta bertan zehazten dira: organigrama, legealdiko planak, aurrekontua, une bakoitzean herritarrek parte hartzeko proiektu irekiak eta datu irekien katalogoa (Open Data), besteak beste.

Hirugarren eta azken atalak, Nafarroari buruzkoa, honako gai hauek jasotzen ditu: Foru Komunitatearen gaineko informazio orokorra, adierazle sozio-ekonomikoak, denborari buruzko informazio praktikoa, errepideen egoera, guardiako farmaziak… eta turismo-atariko sarbide bat.



Gainera, bisitariak azalean egindako nabigazioan lagunduko dion goiburu bat prestatu da, menu nagusirako sarbidearekin, hizkuntza aldatzeko aukerarekin eta herritarrei arreta emateko gune batekin; bertan, Foru Administrazioarekin kontaktatzeko komunikabide guztiak sartzen dira.

Goiburuari esker, formatu handiko elementu grafiko bat sar daiteke, eta informazio nahiz zerbitzu garrantzitsu bat nabarmentzeko erabili. Aste Santuko oporraldien aurreko datekin egokitzeagatik, argazki-karrusel bat aukeratu da (Nafarroako turismoko guneen hautaketa bat) Foru Komunitateko turismoa sustatzeko.

Azala web-maparen funtzioak betetzen dituen oin batekin ixten da, menuko sail nagusien ataletara joateko estekekin.

Azala WellDone enpresak prestatu du eta CyC-k eraiki; guztira, haren kostua 12.000 bat euro izan da.

Gogora ekarri behar da, 2015ean, navarra.es atariak 10.660.429 bisita jaso zituela, 4.754.555 bisitarik egina eta, guztira, 47.318.712 orrialdetara sartu zirela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa