(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Arrantzako araudi berriak amuarrainarentzako babes handiagoa eta espezie inbaditzaileen aurkako neurriak eskaintzen ditu asteartea, 2016.eko martxoak 1


2015eko amuarrainaren zenbaketaren arabera, 1992. urteaz geroztiko espeziearen populazio-maila txikiena dago orain


Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ingurumen Batzordeari heriotza bidezko amuarrain-arrantza gehiago mugatzeko proposatu dio 2016ko denboraldirako, udaberrian hasiko dena (maiatzaren 1etik ekainaren 30era), 2015eko amuarrainaren populazioa 1992. urteaz geroztik dagoen txikiena dela jakin ondoren (1.183 ale hektareako); urte horretan hasi ziren egiten Nafarroako ibaietan amuarrainen zenbaketa sistematikoa (2014an baino % 16 gutxiago, eta batez besteko historikoa baino % 60 gutxiago).

Zehazki, Ingurumenaren proposamena da, Arrantzaren Aholku Batzordearekin adostuta dagoeneko, sasoi honetan arrantzale bakoitzak izango dituen baimenak bi jardunalditara mugatzea, eta arrantzatu dezakeen amuarrain-kupoa bira mugatzea jardunaldi bakoitzeko (aurreko sasoian, 5 baimen eta 3 amuarrainen kupoa zegoen).

Aldiz, Nafarroako Gobernuak heriotzarik gabeko arrantza-modalitatea sustatu nahi du (arrantzatu eta askatu) amuarrainaren zale nafarren artean, haur eta gazteen artean, bereziki.

"Arrantzarako bi kirol toki" berri sortu dira Araxes eta Urumea ibaietan, aldi berean "arrantzatu eta askatzeko gune" direnak. 16 urtez azpiko adingabeek hirigunetan arrantzatu ahalko dute arrantzatu eta askatzeko modalitatean irekita geratutako arroetan.

Gogora ekarri behar da, aurreko sasoietako estatistikaren arabera, Nafarroako arrantzaleen % 60k erauzteko arrantza egiten duela, harrapatu eta askatzearen bidez, eta Nafarroako Gobernuak balantze hori aldatu nahi duela proposatutako neurriak sustatuz; hala, presioa murriztu nahi da, eta espezie basati horren biziraupen genetikoa bermatu.

Arrain-denboraldi berrirako beste proposamen batzuk

Nafarroako Gobernuak egindako proposamenak amuarrain-baimenen proportzioari eusten dio, erauzpen-modalitatea, eta honako era honetan banatuko dira Nafarroako arroetan: Baztan-Bdasoa, 5.376 baimen; Oria-Urumea, 4.667; Urederra, 127 (Zudaireko barruti naturala, 71); eta Arga-Ultzama, 684 (Eugiko barruti naturala, 284).

Ega, Arakil-Larraun, Ultzama, Irati-Erro eta Eska-Salazar ibai-arroetako debekualdiari eusten zaio, ur horietako amuarrain-populazioaren dentsitate txikiagatik, eta Laitzaran nahiz Añarbe ibaiek Gipuzkoarekin muga egiten duten zatietan ere debekualdia jartzen da (Añarbeko urtegitik ibaian gora).

Aipatu denez, Araxes eta Urumea ibaietan heriotzarik gabeko arrantzarako mugatutako bi gune sortu dira, eta Ezkurra ibaiko zati bati eusten zaio arrantzaren prestakuntza-eskolarako gune modura (Donezteben, Ezkurra eta Ezpelura ibaietako zubien arteko 700 metro dira). Eta 16 urtez azpikoek, gune horietan doan arrantzatu ahalko dute, gazteen artean modalitate hori sustatze aldera.

Izokinari dagokionez, aurten Bidasoan arrantzatu ahalko diren 81 aletako gehieneko kupoa ezartzen da (83, 2015ean). Multinvierno izokinak babesteko neurriei eusten zaie, 2015ean adostu eta onartutakoak. Sasoia maiatzaren 1ean hasi eta uztailaren 31n amaituko da edo lehenago, arrantza egiteko baimendutako kopurua osatzen bada.

Espezie exotiko inbaditzaileei dagokienez, Nafarroako ibaietako ekosistemarako arrisku handia sortzen dutenak, debekualdi-proposamenak haiek sakrifikatzera behartzen du arrantza egiteko orduan, bere zabalkundea saihesteko neurri gisa. Arau horrek lutxo, perka amerikar, arrain katu edo siluruari eragiten die, beste arrain batzuen artean.

Zebra-muskuiluak Foru Komunitateko masak ez infektatzeko eta haren zabalkundea saihestearren, arrantzarako tresneria ongi garbitu eta lehortu beharko da, eta konfederazio hidrografikoen ezarritako arau guztiak errespetatuko.

Amuarrainen populazioaren bilakaera eta zenbaketa-sistema

2015eko zenbaketa eta azterketen emaitzek amuarrainen populazioa 1.183 aletan jartzen dute hektareako, hau da, aurreko urtean baino % 16 gutxiago. Balio hori 1992. urtetik izandako serie historikoaren batez bestekoaren azpitik dago. Hala jasotzen da Nafarroako Gobernuak egindako amuarrainaren populazioari buruz egindako urteko txostenean.

Laurogeiko hamarkadaren hasieratik, urtero, eta arrantza-sasoiaren ondoren, Nafarroako ibaien amuarrainen populazioaren egoeraren jarraipena egiten da. Jarraipen horretan, amuarrain basatiaren populazioaren tamaina eta egitura aztertzen dira, gure ibaietan daudenena. Hala, ibaian zenbat amuarrain geratzen diren jakiten da, eta populazioa osatzen dutenen adin-taldeak: alebinak, gazteak eta heldu ugaltzaileak.

2015arekin gutxieneko historikoen hirugarren urtea jarraian betetzen da. Alebinen populazioaren maila txikia da gehien kezkatzen duena, handik bi urtetara amuarrain helduen kopurua adierazten dutenak baitira.

Azterketa horiek, datu zehatzak lortzeaz gain, Nafarroako izokinen ibai-zatietako karga-gaitasuna zein den kalkulatzen uzten dute. Hau da, amuarrain gehiago edo gutxiago hartzeko zer-nolako ahala duen. Gaitasun hori faktore askoren mende dago: uraren kalitatea, emaria eta tenperatura, eta, oro har, hondoen osaera eta erriberen egoera ona nahiz luzetarako konektibitatea (presek eta presa txikiek ibilguan eragotzitakoak).

Kontserbazioarekiko konpromisoa

Foru-agindu honek eragindako alderdiak arrantza-batzordearen esparruan kontsultatu eta eztabaidatu dira (adituak, eta jarduera ludiko hori egiten duten pertsonak hartzen dituzten elkarteak).

Alde horretatik, Ingurumen eta Uraren zuzendari nagusi Eva Garcia Balaguerrek aipatu duenez, "ezinbestekoa da elkarte horien laguntza jasotzea arrantza-tresnen nahiz askotariko modalitateen jokabide arduratsu bat lortzeko, egungo populazioei ahalik eta kalte txikiena eragiteko. Departamentuak informazio eta prestakuntzako azterketak eta jardunaldiak babestuko ditu arrain-aberastasunaren kontserbazioarekin konpromiso handiagoa lortze aldera".

Amuarrainaren egoera konplikatua ez da Nafarroako ibaien kontu bat bakarrik, eta klima-baldintzei eta ibai-ibilguei eragiten dien egoera orokorrari erantzuten die. "Zalantzarik gabe, arrantzaleak dira egoera honen kaltetu nagusietako bat dira, azpiarroek (ibaien arabera) nahiz maila orokorrean jorratu behar dena, honako hau bermatzeko: bizitza duten ibaien ibilgua eta haiek eskaintzen dizkiguten funtzio sozial nahiz ekologikoak berreskuratu, babestea eta herritarrek gozatu ahal izatea", gaineratu du zuzendari nagusiak.

Iragarri duenez, Departamentuak arroen araberako gogoeta bat egingo du, "eta hari esker, haietako bakoitzerako jarduera-ildo bat finkatu ahalko da, bai eta 2017. urteko arrantza-debekualdirako baldintzak ere. Kolektibo horien inplikazioa funtsezkoa da ibai-ibilguak lehengoratzeko jartzen ditugun helburuak eskuratzeko; gainera, klima-aldaketa arintzeko eta egokitzeko egin beharreko lanaren testuinguru zabalean kokatu behar da".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa