(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2016 eta 2017an enpresak nazioartekotzeko laguntzetarako 700.000 euro bideratzeko konpromisoa hartu du asteazkena, 2016.eko martxoak 2


Diru-laguntzak urte anitzekoak izango dira eta, hala, entitateei lagunduko diete kanpora irteteko prozesu guztian zehar


Haize-sorgailuak

Nazioartekotzea, ETEena bereziki, enpresen bideragarritasuna eta finkatzea ziurtatzeko estrategia bat da.

Gobernuak gaur, asteazkena, egindako bilkuran laguntzetarako 700.000 euroko gastua egiteko baimena eman du datozen deialdietarako ("Taldeka egindako nazioartekotzea" eta "Nazioartekotzerako zerbitzu espezializatuak"), eta haren berrikuntza nagusia urte anitzekoak izango direla da (2016 eta 2017 urteak). Horrenbestez, babes publikoa enpresen nazioartekotze-planei egokituko zaizkio, bi urtez gutxienez indarrean daudenak.

Nafarroako Ogasun Publikoaren Foru Legeak ezartzen duenez, urte anitzeko gastuko konpromisoek Nafarroako Gobernuaren aurretiazko baimena eskatzen dute; hori hala izanik, Foru Gobernuak, gaurko bilkuran, 400.000 euro taldekako nazioartekotze-deialdira bideratzea onartu du (200.000 euro 2016an, eta beste hainbeste, 2017an), eta beste 300.000 euro zerbitzu espezializatuak kontratatzeko (150.000 euro ekitaldi bakoitzean).

Deialdiak laster argitaratuko dira. Biak ala biak Europar Batasuneko EGEF funtsarekin finantzatuta daude (% 50ean).

Taldekako nazioartekotzeko laguntzen deialdiarekin, kanpoko merkaturako sarrera komertziala elkarrekin egin ahal izatea erraztu nahi da, hobekuntzak ezartzea baterako negozio-prozesuan orokorrean lehiakortasuna irabazteko, edo enpresa-talde baten beste edozein jarduera, beren nazioartekotzearen alde egingo duena eta haien banakako jarduera batean baino emaitza hobeak lortuko dituena.

Nazioartekotzeari laguntzeko zerbitzu espezializatuak kontratatzeko laguntzen deialdiak honako hau bilatzen du: beren nazioartekotze-prozesuan aurreratutako fase batean dauden enpresa nafarren alde egitea, kontratuak itxi ahal ditzaten edota atzerrian finkatu ahal izateko. Horretarako, kasu askotan, ezinbestekoa da helmugan espezializatutako zerbitzuak kontratatzea.

Estrategia

Nazioartekotzea estrategia bat da, eta egungo egoeran, beharrezkotzat jotzen da enpresen bideragarritasuna eta finkatzea ziurtatzeko, ETEena bereziki, Nafarroako Nazioarteko Plana 2013-2016an jasotzen den moduan. "Europa 2020 Estrategiak" Europako ETEen paper protagonista azpimarratzen du, eta zehazki, haien nazioartekotze-prozesuak, enpleguaren arloan hazkundearen bidera itzultzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa