(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 757.000 euroko laguntza emango dio txikizkako eta artisautzako merkataritzari asteazkena, 2016.eko martxoak 2


Jadanik existitzen diren enpresen lehiakortasuna hobetzeko, establezimendu berriak irekitzeko eta artisautza enpresetan inbertitzeko hiru deialdi argitaratuko dira laster


Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaur, asteazkena, egindako bileran. Haren bidez, 757.000 euroko gastua onartu da txikizkako eta artisautzako merkataritzari lotutako laguntzetarako. Zehazki, txikizkako merkataritzako enpresen lehiakortasuna hobetzeko, txikizkako merkataritzako ekintzaileentzako, eta artisautza enpresen inbertsioetarako hiru deialdi argitaratuko dira laster.

Laguntza horiek guztiak banakako ebaluazio bat egin ondoren emango dira. Lehenengo bietan, txikizkako merkataritzari lotuta, helburua sektore horren errekuperazioa indartzea da, bereziki kaltetua izan dena 2008. urtetik kontsumoak eta salmentek behera egin ondoren; horrekin batera, beste helburu bat enplegu-mailari eustea da, joera hori sustatzea. Lehiakortasuna hobetzeko deialdia (670.000 euroko zuzkidurarekin) jadanik existitzen diren enpresetarako da (bi urte baino gehiagoko antzinatasunarekin), eta bigarrena, 75.000 eurorekin, ekintzaileek abiarazitako proiektu berrietarako.

Diru-laguntzek finantzatuko dituzte, alde batetik, merkataritzako establezimenduetako obrak, berrikuntzak eta egokitzapenak, eta bestetik, aktibo finkoak eta ekipamendua erostea.

Artisautza enpresetarako laguntza-deialdiari dagokionez, haren helburua artisautzako lanbideei eustea da, tresna modura duen garrantzia azpimarratuz, eta enplegua mantentzen nahiz sustatzen duena banakako enplegua edo enpresa txikiak izateagatik, eta sarritan, enplegua sortzeko jardueren behar handiko landa-eremuetan egoten direnak. 12.000 euroko zuzkidura du, eta diru hori erabiliko da, alde batetik, artisautzako tailerrak berritu, modernizatu edo egokitzeko inbertsioak finantzatzeko, edo bestetik, jarduera garatzeko instalazioak eta berariazko tresnak erosteko.

300 pertsona eta entitate onuradun izan dira azken hirurtekoan

Nafarroako Txikizkako Merkataritza Sustatzeko III. Planaren (2012-2015) esparruan ematen hasi ziren hiru laguntza-moten bidez, artisautzako 310 merkatari eta profesional onuradun izan dira 2013-2015 hirurtekoan; guztira, 2,2 milioi euroko diru-laguntza jaso dute 7,3 milioi euroko inbertsioetarako.

Zehazki, jadanik existitzen diren establezimenduetako lehiakortasuna hobetzeko laguntzekin, 225 onuradun izan dira epe horretan, 6,1 milioi euroko inbertsioetarako 1,8 milioiko laguntza izanik.

Bestalde, 71 pertsona ekintzailek 270.743 euro jaso dute laguntzen bidez, 1,1 milioi euroko inbertsioetarako. Azkenik, artisautza enpresetako inbertsioen 14 proiekturi 33.697 euroko laguntza eman zaie, 67.395 euroko inbertsio baterako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa