(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herri Lanak elurra kentzeko 76 makina mugiaraziko ditu elur-maila 500 metrora jaitsiko dela eta ostirala, 2016.eko martxoak 4


Gainera, Nafarroako Gobernuak iparraldeko erdiko errepideetan zirkulatzen duten gidariei arreta eskatu die


Nafarroako Gobernuak datozen ordutan elurra kentzeko 76 ekipo mugiaraziko ditu biharko, larunbaterako egindako meteorologia-iragarpena dela eta; haren arabera, elur-maila 500 eta 800 metro artean kokatuko da Foru Komunitateko iparraldeko erdian.

Dispositibo hori, gaur, 18:00etatik aurrera hasiko da lanean 35 makinarekin, baina kopuru hori handitu egingo da goizaldean: 62 makina ariko dira lanean orduan. Bihartik, larunbatetik aurrera, berriz, elurra kentzeko 76 makina izango dira.

Makina horiek honako toki hauetan jardungo dute lanean: Nafarroako Autopista (AP-15); Sakanako (A-10), Bideko (A-12), Leitzarango (A-15), Iparraldeko (A-1) eta Pirinioetako (A-21) autobiak; Iruñeak eta Behobiak bat egiten duten errepidea (NA-121-A) eta Iruñeak eta Frantziak bat egiten duten errepidea, Baztandik (N-121-B); eta Iruñeko Ingurabidea (PA-30).

Gainera, elurra kentzeko makinak ondorengo mendateetako errepideetan ere ibiliko dira: Aibar, Artesiaga, Belagua, Egozkue, Erro, Ibañeta, Lapicea, Lerga, Lizarraga, Meano, Mezkiritz, Aralargo San Migel, Urbasa eta Urkiaga; Goñi, Izagaondoa, Pirinioetakoak, Ultzama eta Urraul ibarretan ere izango dira.

Nafarroako Gobernuak gidariei iparraldeko erdian arreta handiarekin zirkulatzeko eskatzen die eguraldi txarra izango dutela-eta. Halaber, beren ibilbideari ekin aurretik, Foru Komunitateko errepideen egoera kontsultatzeko gomendatzen die www.incidenciascarreteras.navarra.es webgunean eta 848 423 500 telefono-zenbakian; bertan, eguneratutako informazio emango da. Nafarroatik kanpo joan behar izanez gero, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko webgunean informazioa jasotzea komeni da (www.dgt.es), edo bertako informaziorako telefonoan (011).

14:30ean, sare nagusiko Iruña-Madril (N-113) errepideak moztuta jarraitzen zuen, Castejonen (75 eta 77 kilometro-puntuen artean), Ebro ibaiak gainezka egin duela eta; Nafarroako Autobidean ere (AP-15) arretaz gidatu behar da Irurtzun parean (111. kilometro-puntua), Iruñerako noranzkorako hiru erreietatik bakar batean baino ezin baita zirkulatu, goi-tentsioko dorre bati eusten dion garabi bat jarri dela eta. Bigarren mailako sarean, Berako errepidea (NA-8304) itxita dago, gune horretatik hurbil dagoen tokiko bide batean zulo bat dagoelako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa