(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lanik gabe dauden pertsonek astelehenetik aurrera Nafar Lansarearen ikastaroetan izena eman ahalko dute ostirala, 2016.eko martxoak 4


Guztira prestakuntzako 73 ekintza dira, eta 1.100 plaza baino gehiago


Langabeek astelehenetik aurrera Nafar Lansarearen ikastaroetan izena eman ahalko dute.

Lanik gabe dauden pertsonek datorren astelehenetik, martxoaren 7tik aurrera izena eman ahalko dute Nafar Lansareak urteko lehen seihilekoan eskaintzen dituen prestakuntzako 73 ikastaroetako batean (1.100 plaza baino gehiago).

Izena Nafar Lansarearen enplegu-agentzietan aurrez aurre egin daiteke, www.empleo.navarra.es atariaren bidez, eta parte hartu nahi den prestakuntzako ekintza emango den ikastegian.

1,5 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua duten ikastaro gehienak Iruñean eta Iruñerrian egingo dira, nahiz eta haietako zenbait Altsasu, Elizondo, Lizarra eta Tutera inguruan emango diren. Honako hauei lotuta daude: merkataritzari eta biltegia, fabrikazio mekanikoa, ostalaritza, merkataritzako jardueretarako ingelesa profesionala, zerbitzu soziokulturalak eta komunitaterako zerbitzuak, eta sistema somotiko/inmotikoak, beste espezialitate batzuen artean.

Prestakuntzako ekintza horietatik, 62 Nafar Lansarearen entitate laguntzaileek emango dituzte, eta gainerako 11k, Hezkuntza Departamentuko ikastegietan. Informazio zehatza www.navarra.es eta www.formaccion.info webguneetan kontsulta daiteke, Nafar Lansarearen prestakuntzako eskaintza guztia hartzen duena. Ikastaro horietako batek ere ez du plazarik gordetzen Gazteen Berme Sisteman izena emandako pertsonentzat.

2016ko bigarren seihilekorako, bereziki langabeentzat izango diren ikastaroen beste deialdi bat argitaratuko da; hala, Nafar Lansareak lan-merkatuaren beharrei egokitutako prestakuntza bat sustatu nahi du, bai eta parte hartzaileak gaitu ere lanpostua bat izan dezaten edo beren lanbide-jarduera garatu ahal dezaten.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa