(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 220.000 euroko laguntzarekin babestuko du emakume-elkarteen mugimenduaren lana 
asteartea, 2016.eko martxoak 8


Ollo kontseilariak agerian utzi du Gobernuaren asmoa dela gizon eta emakumeen arteko alde ekonomiko eta sozialak gainditzen utziko duten politikak sustatzea


Nafarroako Gobernuak 2016rako ezarritako lanerako lehentasunezko hiru lerroetako bat, emakume-elkarteen mugimendua babestea eta haiekin elkarrizketa berreskuratzea izango da. Horretarako, 220.000 euroko diru-laguntza ezarri du eta, hala, azken ekitaldietan eman ez ziren diru-laguntzen zati bat berreskuratu da (emakumeen elkarteak eta mugimenduak eta NUPeko generoko graduondokoa) edo beste berri batzuk sustatuz (GITE-IPES Elkartearen liburutegia edo LGTM kolektiboa).

Lehentasunezko beste bi ekintza-lerroak araudiaren bidea (Berdintasunerako Foru Lege berria lantzen hastea eta ekainean genero-indarkeriaren aurkako Foru Legea abian jartzeko plana onartzea, 2015ean onartu zena) eta politika publikoetako genero-ikuspegia garatzea izango dira.

Hala azaldu dute prentsaurrekoan Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari-kudeatzaile Mertxe Leranozek.

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Ollo kontseilariak Gobernuak berdintasuneko politikekin duen konpromisoa adierazi du gizon eta emakumeen arteko alde ekonomiko eta sozialarekin amaitzeko. Nafarroako Berdintasunerako Institutua berreskuratu behar dela azpimarratu du, hari izaera nagusi eta zeharkakoa eman zaio Foru Administrazioaren egituran, eta % 48,6 diru gehiago esleitu zaio (2,8 milioi, guztira). "Baliabide gutxi dira, baina bide bati ekingo diote", esan du.

Elkarteen mugimendua babestea

Emakume-elkarteen mugimenduarekin egindako lanari dagokionez, Leranozek azaldu du partaidetza soziala "funtsezkoa dela jarduteko eta parte hartzeko gaitasuna sendotzeko emakumeen banakako nahiz taldekako partaidetzarako, eta politika publikoetan eragin beharko dutenak". Laguntza ekonomikoa emango da "aholkularitzako eta prestakuntzako programak sustatzeko elkarrizketaren berreskurapenari kalterik eragin gabe".

Zehazki, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emakume-elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuei laguntzak emateko deialdia onartuko da laster, berdintasunerako proiektu eta programetarako, 120.000 euroko deialdia (2013-2015 epean ez den deitu). Helburu horrekin berarekin (ezagutza zabaltzea) babestuko da NUP, 10.000 eurorekin, generoko graduondokoa kudeatzeko.

Bestalde, berrikuntza modura, 40.000 euroko laguntza emango zaio GITE-IPES (Gizarte Ikasketerako Talde Eragilea) elkarteko emakumeen dokumentazioko zentro-liburutegiari, emakumeen presentzia bizitzaren hainbat alorretan ikusarazteko, bai eta berdintasun-arloan ezagutza zabaltzeko ere.

LGTB pertsonen kolektiboari (lesbianak, homosexualak, bisexualak eta transexualak) eragiten dioten genero-diskriminazioei emandako arretan, 40.000 euroko diru-laguntza bat ere bideratuko du Kattalingorri elkarterako, arreta nahiz sentsibilizazioko zerbitzu bat emateko, transexualitateari buruzko departamentu arteko batzorde bat sustatzeaz gain.

Bestalde, 2012tik gertatu den moduan, Comfin-ek, emakume edota feministen elkarteen konfederazioak, 10.000 euroko laguntza jasoko du, emakume-elkarteei laguntza teknikoa eta aholkularitza emateagatik.

Araudiaren bidea: berdintasuna eta indarkeria

Gobernuaren 2016ko proiektu garrantzitsuena emakume eta gizonen arteko berdintasunerako foru-lege berri bat lantzea izango da; izan ere, aurrekoa, 2002koa, beste arau batzuk eta errealitate sozialak gainditu dute, Ollok azaldu duenez. Lantze-prozesua irailean hasiko da, diagnostikoaren fasearekin.

Foru-lege hori, emakumeenganako indarkeriaren aurkako 14/2015 Legearekin batera, "ezinbesteko" araudiaren esparrua osatzen dute giza eskubideen eremuan berdintasuneko gizarte bat lortzeko, azpimarratu du Leranozek.

Azken horri dagokionez (emakumeen aurkako indarkeria), Gobernuak Foru Legearen garapeneko ekintza-plan bat garatu nahi du emakumeenganako indarkeriaren aurka jarduteko urteko lehen seihilekoan, iragan legealdiaren amaieran onartutako arauak aipatzen duen epearen arabera"; hala, "haren araudi-garapena atzeratzea saihestuko da, indargabetutako 22/2002 legearekin gertatu zen moduan", nabarmendu du.

Emakumeen aurkako indarkeriaren arloan, Arreta Integraleko Ekipoen estaldura zabaltzea aurreikusita dago genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeentzat eta haien seme-alabentzat (orain bi daude, Tutera eta Lizarra aldean); koordinazioko tokiko protokolo bat lantzea; eta sexu-esplotazioko helburuak dituen emakumeen tratarako protokolo bat onartzea; horrez gain, emakumeen arreta juridikoa bermatzen jarraituko da, eta haiek artatzen dituzten profesionalak berariaz prestatzen.

Ollo eta Leranozek adierazi dutenaren arabera, Nafarroako emakumeek egunean jarritako hiru salaketen joerari eusten zaio; 1.010 salaketa izan dira 2015ean, 2014an baino 50 gutxiago (1.060), eta 2008an eta 2009an izandako maila gorenen azpitik, 1.300 inguru

Guztira, 957 emakume artatu ziren SAMen (2014an, 988). Artatutako emakume-kopurua % 3 jaitsi da, eta baita salaketa-kopurua ere (% 5).

Bestalde, 106 emakume eta 115 seme-alaba adingabe artatu ziren harrera-baliabideetan (larrialdi-zentroa, harrera-etxea eta pisu-egoitza); 2014an, berriz, 90 eta 108 ziren; 429 emakume eta 78 seme-alaba adingabe artatu dira genero-indarkeriako biktimei arreta integrala emateko ekipoetan, Tutera eta Lizarran (410 eta 65, 2014an). Eskatutako etxebizitzetarako 145 akreditazio izan ziren, eta haietatik 140 eman (167 eta 150, 2014an). Eta enplegugarritasun zailagatik 9 laguntza eman ziren, egin ziren 16 eskaeren artetik. 2014an, 16 eman ziren, 20 eskaeratatik.

Zeharkakotasuna

Iragan legealdian, Nafarroako Gobernuak Generoaren Berdintasunerako Unitateak abian jarri zituen ACFNn; horrenbestez, departamentuek genero-ikuspegia eta emakume nahiz gizonen arteko berdintasun-printzipioa kontuan hartuko dituzte. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak hura finkatzearen alde egiten du, 2016. urterako berdintasun-programa sustatuz eta onartuz, bai eta haren jarraipen nahiz ebaluazioa ere.

Berdintasunerako eragileak kontratatzeko laguntzak ematen jarraitzen da (17, 2015ean), figura hori finkatzeko helburua bilatuz, eta toki-erakundeetako kontziliazio-itunetan berdintasun-proiektuak eta jardute berritzaileak garatuz; horretarako, 382.000 euroko diru-laguntza eskaintzen da.

Ildo beretik, tokiko berdintasun-politikak finkatze aldera, Gobernuak Berdintasunaren aldeko Udalerrien Sare bat sustatzea aurreikusten du, Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin batera.

Institutuko lehentasunezko beste lerro bat profesionalak prestatzea izango da (berdintasun arloko prestakuntza-ibilbide bat hasiko du), eta baita sentsibilizazio-kanpainak ere. Hala, asteazkenean, martxoak 16, emakume-elkartearen mugimenduaren ekintza-botere eta ahotsaren gaineko hitzaldi bat izango da. Zuzenbidean lizentziaduna eta ondorengo mugimenduei lotutako Begoña San José Serránek emango du: CEDAW Sombra plataforma, Politika Feministaren Foruma eta COMPIren lehendakari ohia (Partaidetza eta berdintasunerako emakume-elkarteen koordinadora).17:00etan izango da, Administrazio Publikoaren Nafarroako Institutuan.

Zenbait datu

NBE emakumeen azken azterketaren arabera, emakumeak honako hauek gehiago jasaten dute: pobrezia, diruz ordaindutako lan bat izateko berdintasunik eza, diru-sarrera txikiagoak, babes sozial eza eta aktiboak izateko sarbide mugatua, lurra eta jabetza, adibidez.

Nafarroan, enpleguari dagokionez, emakumeek gizonek baino jarduera, enplegu eta langabeziaren tasa txarragoak dituzte. Gainera, emakumeen kontratazioan, partzialtasuna gizonezkoengana baino % 26,6 gehiago da, eta horri enplegua gizonen kasuan gehiago errekuperatzen ari dela gehitu behar zaio.

Azken urteetan izandako aurrerapenen adibidez, politikan dauden emakumeen kopurua areagotu egin da (0,52 parlamentari gizon bakoitzeko legealdi honen hasieran, eta duela 10 urte, emakumeen % 0,18 gizon bakoitzeko); goi-mailako hezkuntzan duen garrantzia igo da, % 33,1era heldu baitira, gizonen portzentajea 2,4 puntutan gaindituz (% 30,7).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa