(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plan berria lantzeko partaidetza-prozesua ireki du asteartea, 2016.eko martxoak 8


Proposamenak hondakinen sorreraren prebentzioa eta murrizketa azpimarratzen ditu, eta haiek baliabide erabilgarri modura hartu daitezela


Transcripción textual del video

Gobernuak partaidetza publikoko prozesua ireki hasiko du gaur Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratu berria 2016-2025 lantzeko; haren helburua herritarrek lantalde zabal batek egindako zirriborroari ekarpenak egin ahal izatea da; lantalde hori 2015eko otsailetik biltzen ari da. Prozesua plan berria aurkeztuz amaituko da, urte amaiera baino lehen.

Hondakinak.

Gobernuak partaidetza publikoko prozesua ireki hasiko du gaur Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratu berria 2016-2025 lantzeko; haren helburua herritarrek lantalde zabal batek egindako zirriborroari ekarpenak egin ahal izatea da; lantalde hori 2015eko otsailetik biltzen ari da. Prozesua plan berria aurkeztuz amaituko da, urte amaiera baino lehen.

Plan horrekin, Nafarroa gizarte eraginkor bihurtu nahi da baliabideen erabileran, eta hondakinak baliabide erabilgarri modura ulertu daitezen. Horretarako, prebentzioan egin du azpimarra gure komunitateko nortasun-ezaugarri modura, kudeaketa publikoaren lidergoan eta kalitatezko enplegu berdea sortzeko gaitasunean.

Dokumentuak, besteak beste, 2025erako helburu zehatz batzuk ezartzen ditu: etxeko hondakinak % 10 murriztea 2010rekin alderatuz, Nafarroako biztanleria guztiari biohondakinak biltzeko sistemekin arreta ematea (hondakin organiko biodegradarriak), haien birziklapenaren % 70 inguru proposatuz, eta hondakinen % 100 hamarraldi batean tratatzea. Gainera, ontzien birziklapenaren % 90era heldu nahi du, eta % 70era igotzea eraikuntza eta eraispeneko hondakinen aprobetxamendua.

Zirriborroaren edukiak gaur goizean aurkeztu ditu prentsaurrekoan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek; eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi Eva Garciak. Elizaldek azaldu duenez, "hainbeste denboran hondakintzat jo duguna, benetan berriz erabiltzeko eskatzen duten baliabideak dira. Oraindik mugitzen garen erabili eta botatzeko ekonomia linealaren aurrean, eredu berriak naturaren fluxuak imitatzea proposatzen du eta ekoizpen-zikloak ixtea". Kontseilariak gehitu duenez, plana Nafarroako klima-aldaketaren aurrean proposatutako neurrien barnean sartuko da, isurketak murrizten lagunduko baitute.

Europako zuzentarauari eta indarrean dagoen Espainiako legeriari erantzuna emateaz gain, Planak hondakinen kudeaketa eraginkorragoa egin nahi du, Nafarroako berezitasunak beti aintzat hartuz. Planaren zirriborroak Europako politika aurreratuenak bere gain hartzen ditu, eta haren jarduera-ildoak antolatzen ditu hondakinen hierarkia berrantolatzearen baitan. Horrenbestez, hondakinen sorrera saihesteko eta ingurumena nahiz pertsonen osasuna babesteko aukera egokiena, prebentzioa da. Jatorrizko bereizketa eta prestakuntza datoz atzetik berrerabilpenerako, birziklapenerako eta balorizazio forma askotarikoetarako. Desagerpena ere ez da ahazten, nahiz eta tratamenduaren azken aukeratzat jotzen den.

Nafarroan sortutako hondakin gehienak industriakoak dira

2014ko datuen arabera, Nafarroan sortutako hondakin gehienak industriakoak dira, 762.119 tona urtean. Hiri-hondakinak (etxean sortutakoak) 262.602 tona dira urte horretan bertan. Joerak azken urteotan industriako hondakinak egonkortu egin direla dioen bitartean, etxeko hondakinetan jaitsiera txiki bat ikusi da.

2014an, pertsona bakoitzak etxeko 410 kilo hondakin sortu zuen, hau da, 1,12 kilo pertsona eta eguneko. Zifra hori azken urteotan jaitsi egin da 2010. urtetik (urte horretan, 442 kilo ziren pertsona eta urteko). Hondakin horien birziklatze-tasa % 32an jarraitzen du 2014an, 2010eko kopuru berean.

Partaidetza-prozesua

Partaidetzako plana herritar guztientzat zabalik dago: profesionalak, teknikariak, toki-erakundeetako ordezkariak, mankomunitateak eta interesa duen edozein pertsona.

Aipatu beharra dago otsailaren 29an, mankomunitateek eztabaidatzeko jarriko den agiriaren laburpen exekutiboaren zirriborroa ezagutu zutela. Haiei dagokie eztabaidatzea, besteak beste, gobernantza (kudeaketa-eredua), bideragarritasun ekonomikoa eta emaitzen kontrola

Zirriborroa arratsalde honetan aurkeztuko zaio lantaldeari (hainbat arlo eta sektoretako 200 bat eragile); lantalde horrek agiri berria definitzeko lan egin du azken urtean. Haren partaidetza foro sektorialetan antolatuko da, eta bertan honako hauei lotutako gaiak jorratuko dira: azpiegiturak, kudeaketa-eredua, frakzio organikoaren tratamendua, industriako hondakinak nahiz nekazaritza-abeltzaintzako hondakinak edo ekonomia zirkularra eta enplegua.

Foro horiez gain, lurraldeko eztabaidarako guneak antolatu dira Doneztebe-Santesteban, Irurtzun, Irunberri, Erriberri, Estella-Lizarra, Iruña eta Tuteran. Kasu guztietan, hasierako bilera bat, erabakitzeko bilerak eta itzultzeko azkeneko beste bat aurreikusi dira, gutxienez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa