(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 26,7 milioi bideratuko ditu enpresetan I+G sustatzeko lau laguntza-deialditarako asteazkena, 2016.eko martxoak 9


Diru-laguntzak 2016 eta 2019 ekitaldien artean ordainduko dira


Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko bilkuran eta, haren bidez, 26,7 milioi euroko urte anitzeko gastu bat baimendu du enpresei buruzko lau deialditarako. Laguntza horiek (haien deialdiak laster argitaratuko dira) enpresen I+G proiektuetarako, proiektu estrategikoetarako, Manunet IIrako eta industriako doktoregoetarako dira. Diru-laguntza horiek 2016, 2017, 2018 eta 2019ko ekitaldietako aurrekontuen kargura ordainduko dira.

- Enpresen I+G proiektuak (12 milioi euro). Haren helburua enpresek I+Gko proiektuak egin ditzaten sustatzea da, lehiakortasuna teknologia berriekin hobetzeko asmoz. Zehazki, enpresen arteko lankidetza erraztu nahi da, eta ezagutzaren sortzaile diren erakundeak kontratatzea. Laguntza horien hartzaileak Nafarroan lantoki bat duten enpresak dira, eta I+Gko jarduerak lantoki horretan egiten dituztenak.

- Proiektu estrategikoak (12 milioi euro). Haren helburua, Nafarroarako definitutako sektore estrategikoei lotutako inpaktu handiko proiektu estrategikoak egin ditzaten sustatzea da. Zehazki, aurreko deialdiko proiektuak baino irismen handiagoko I+Gko proiektuak dira (denboran nahiz ekonomikoki). Proiektu horiek hiru urtetan garatuko dira, hainbat enpresa-motatako partzuergoak eskatuko dira, eta Nafarroako zentro teknologikoek nahiz ikerkuntzako erakunde publikoek parte hartzeko gutxieneko portzentaje batzuk finkatuko dira. Hala, sektore estrategikoetako enpresak mugiaraziko dira erreferentziazko enpresen bitartez, era horretako proiektuen buru izateko ahalmena dutenak.

- Eskualdez gaindiko lankidetzako proiektuak eta jarduerek ("Manunet II"), 500.000 euroko laguntza jasoko dute. Haren helburua, fabrikazioko teknologia aurreratuen arloko nazioarteko lankidetzan I+G proiektuak garatzea da (manufacturing). Proiektuetarako gutxieneko baldintza honako hau da: partzuergoan bi eskualde edo herrialde parte-hartzaileetako bi ETEk gutxienez parte hartzea, haietako bakoitza herrialde ezberdinetakoa izatea, eta proiektuaren barnean jarduera osagarriak egingo dituztenak. Nafarroako enpresek beren I+Gko proiektuak garatu ahal izatea da xedea, alde batetik laguntza publikoaren finantzaketa izanik eta bestetik funts propioak erabiliz.

- Industriako doktoregoek (ikertzaileak eta teknologoak kontratatzeko laguntzak) 2.200.000 euro jasoko dute. Haren helburua urte anitzeko finantzaketa-eskema bat ezartzea da, enpresetako beharrak kontuan hartuko dituen talentu-harrobi egokia bat prestatze aldera.

Ikertzaileak prestatzen laguntzen duen programa bat da, erronka konplexuei aurre egin beharko die (diziplina artekoak, sarritan), zorrotzak diren bideragarritasun nahiz kalitatezko eskaera batzuk izanik.

Deialdi honen funtsezko elementua enpresa baten ikerketa-proiektu estrategiko bat da, eta bertan, doktoregaiak bere ikerketako prestakuntza garatuko du, unibertsitate baten laguntzarekin, eta doktorego-tesi baten xede izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa