(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak indarkeria eta terrorismoa gaitzetsi eta biktimei elkartasuna agertu die berriro
asteazkena, 2016.eko martxoak 9


Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta, ostiral honetako kontzentrazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran adierazpen instituzional bat onetsi du ostiral honetan, hilak 11, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna ospatzen dela eta.

Adierazpenaren testua honakoa da:

Europako Batasunak martxoaren 11 izendatu zuen terrorismoaren biktimak gogoratzeko egun gisa. Duela 12 urteko martxoaren 11n ekintza terrorista lazgarri batek 191 pertsonen bizitza urratu zuen eta ehunka zauritu utzi zituen Madrilen.

Terrorismoa gauza ikaragarriki bidegabea eta antidemokratikoa da, mina eta sufrimendua eragiten dituelako eta xede edo ideia bat giza duintasunaren eta pertsonen eskubideen gainetik jartzen duelako. Terrorismoa indarkeriaren erabilera, inposizioa eta eskubideen urraketa da, herritarren defentsaren, bakearen, bizikidetzaren, elkarrizketaren eta errespetuaren aurrean.

Terrorismoari eman behar zaion erantzunak nahitaez behar du sakontze demokratikoa eta bakearen, bizikidetzaren eta norberarekiko zein gainerakoekiko errespetuaren kulturaren aldeko apustu sendo, irmo, eta argia.

Ildo horretan, Terrorismoaren biktimen Europako eguna dela eta, Nafarroako Gobernuak ondokoa adierazi nahi du:

- Bere elkartasuna terrorismoaren biktima guztiekin.

- Zeinahi ideia edo proiektu defendatzeko orduan terrorismoaren eta indarkeriaren erabileraren erabateko gaitzespena eta arbuioa.

- Biktima orok egia, justizia eta erreparazioa izateko duen eskubidearen aldeko zalantzarik gabeko jarrera.

- Desberdin pentsatzen eta sinesten dutenen eta bizi direnen arteko errespetuaren, bizikidetzaren eta enpatiaren alde eta balio horietan oinarrituta lan egiteko duen borondate irmoa.

- Duintasuna eta giza eskubideak bizikidetzaren ildo nagusi izanen dituen gizarte adiskidetu bat eraikitzeko duen bokazioa.

Gaur aitortza eta omena egin nahi diegu terrorismoaren biktima guztiei, uste baitugu gertaturikoaren memoriatik abiatuz eraiki ahal izanen dugula gizarte bidezkoago eta solidarioago bat, berradiskidetzera eta bizikidetzara bidean urrats irmoak emanen dituena.

Halaber, Foru Gobernuak Nafarroako herritarrei dei egiten die parte har dezaten hilaren 11n 12:00etan Nafarroako Jauregiko aurrealdean, Iruñeko Karlos III.aren etorbidean eginen den kontzentrazioan parte hartzera.

.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa