(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernua finantzaketa egonkorreko bideak aztertzen ari da gero eta gehiago hondatzen ari den errepide-sarea zuzentzeko

osteguna, 2016.eko martxoak 10


Nafarroa azken postuetan dago bide-zoruaren egoera, seinale bertikal eta bazter-babesari dagokionez, Errepidearen Espainiako Elkarteak autonomia erkidegoak alderatzeko egindako azterketaren arabera


Transcripción textual del video

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik ostegun honetan iragarri duenez, Foru Gobernuak finantzaketako bide egonkorrak aztertzen ari da; hala, 2010. urtetik Nafarroako errepide-sarearen mantentze-lan eta kontserbaziorako inbertsioei eragiten dien defizit "errepikakorrarekin" amaituko da; sarea gero eta gehiago hondatzea eragiten ari dira, gainera.

autobia

Pirinioetako autobia.

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik ostegun honetan iragarri duenez, Foru Gobernuak finantzaketako bide egonkorrak aztertzen ari da; hala, 2010. urtetik Nafarroako errepide-sarearen mantentze-lan eta kontserbaziorako inbertsioei eragiten dien defizit "errepikakorrarekin" amaituko da; sarea gero eta gehiago hondatzea eragiten ari dira, gainera.

Lehendakariordeak hiru parametro aipatu ditu: inbertsio errealaren eta Errepideen III. Planean aurreikusitakoaren arteko aldea (azken 6 urteotan aurreikusitako 259,88 milioietatik 107,89 ez dira egikaritu); aurtengo eta aurreko ekitaldietako 25-30 milioiko inbertsioaren aurrean, 45 eta 90 milioi arteko zentzuko gastua proposatzen du; gainerako autonomia erkidegoekin egindako alderaketa eta, haren arabera, Nafarroa azken postuan geratzen da.

Ayerdik, "hain sendoak " diren datuak ikusirik, eragile politiko eta sozialei diagnostiko horrekin "bat egiteko" eskatu die irtenbideak bilatzeko orduan aurrera pausoak ematen jarraitu dadin. Aipatu duenez, Gobernuak ez du nahi egungo egoera legealdi guztian zehar iraun dezan.

Irtenbideen azterketan aurrera egiteko, Gobernuak diru-sarreren gaia aztertzen duen lantalde bat sortu du, diru-sarrera errepikakorrak (eta ez apartekoak) ahalbidetuko dituzten finantzaketa-sistemak aurkitzeko asmoz.

Lurraldeko eskualdeen arteko asimetria nola murriztu ere aztertzen ari da, Iruña-Tutera eta Iruña-Irun ardatzei kalterako eragiten diena.

Lantalde hori lizitazio bat prestatzen ari da; haren bidez, dauden aukerak aztertu eta ebaluatu ahalko dituen laguntza teknikoa kontratatu nahi da.

Argazkia

Errepidearen Espainiako Elkarteak 2014ko "Errepideak Kontserbatzeko Beharrei" buruz egindako azterketaren arabera (azkenekoa), Nafarroako bide-sarearen egoera "eskasa" zen 2013an bide-zoruaren egoera (laugarren txarrena), seinale bertikal (azkenaurreko txarrena) eta bazter-babesari (azken lau adierazle txarrenen artean ere) dagokionez. Adierazleek Foru Komunitatea Espainiako autonomia erkidegoen azken postuetan jartzen zuten dagozkion tauletan, Ayerdik azpimarratu duenez. 2014, 2015 eta 2016an, kontserbazioko aurrekontua baldintza beretan mantendu da.

"Aurrez azaldu dudan guztiaren ondorioa errepide-sarea gero eta gehiago hondatzen ari dela da, eta beharrezko inbertsioak handiagoak dira, kostu handiagoarekin", adierazi du.

Kontseilariak aipatu duenez, azterketa horrek kilometro eta urteko 55.000 euroko inbertsioa egiteko beharra iradokitzen du. Azken urteotako inbertsioa 5.000 euro baino gutxiagokoa izan da.

Sektorean, kontserbazioan egin beharreko inbertsiorako beharraren erreferentzia ondare-balioaren % 2 eta % 3 artean kokatzen da (sarea eraikitzeak balioko zuena), hau da, Nafarroan 4.542 milioi 3.600 kilometro ingururako; beraz, kontserbaziorako 90,84 milioi/urteko esleitu beharko zen, beheko maila erreferentziatzat hartuz (% 2). Errepide Planak 45 milioi hartzen zituen, eta langile teknikoek 70 eta 75 artean gomendatzen du (ondare-balioaren % 1,6).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa