(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2,3 milioiko diru-laguntzen deialdia egin da toki-erakunde eta ekimen pribatuen basoko lanetarako osteguna, 2016.eko martxoak 10


Haren helburua basoberritzea sustatzea eta azpiegiturak hobetzea da


Landa Garapeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak 2.350.000 euroko diru-laguntzen deialdia egin du toki-erakundeek eta ekimen pribatuak sustatutako basoko lanetarako, basoberritzea bultzatu eta azpiegiturak hobetzeko asmoz.

Hala jasotzen da Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emandako ebazpen batean; ebazpen hori gaur, osteguna, martxoak 10, argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Europako funtsek laguntza horien % 31 diruz laguntzen dute, eta Nafarroako Landa Garapen Plana 2014-2020aren barnean daude. Basoberritzea sustatzeko dira, azpiegiturak hobetzeko eta, hala, basoko baliabideak mugiaraziko dira, mendien erabilera anitza erraztuko, eta basoko masen egitura areagotuko da basogintza egokia aplikatuz.

Horrenbestez, diru-laguntzak honako jarduera hauek jaso ahalko dituzte: bazkak hobetzeko lanak eta obrak; basoen birsorkuntza naturala; basoko zerbitzuko bideak eraikitzea; egurrak eta su-egurrak aprobetxatzeko basoberritzea; mendietako produktuen merkaturatzea arrazionalizatzea; mendien erabilera sozial eta aisialdikoa erraztuko duten proiektuak nahiz obrak garatzea; basoko jabeen talde eta elkarteak sustatzea, bai eta basoko kooperatibak ere.

Sektoreko eragileekin egindako prozesu parte-hartzailea  

Kanpaina honetako berrikuntza modura, parte hartzeko prozesu bat egin da aurretiaz, eta 90 ekarpen jaso dira bertan. Haietatik, 48 (% 53,3) onartu dira, % 32,22 ez, eta gainerako % 14,45, agiriarekin bat ez zetozen argibide edo ekarpenak izan ziren.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Basoko Aholku Batzordeko kideei basoko lanetarako laguntzen zirriborroa igorri zien 2015eko urriaren 30ean, agiri hori hobetu zitzaketen ekarpenak jasotze aldera; iradokizunak azaroaren 11 arte aurkeztu zitezkeen. Handik gutxira, azaroaren 18an, bildu zen balorazio-batzordea, eta hark jasotako ekarpen guztiak aztertu zituen.

Hala, oinarrietan egindako aldaketa esanguratsuenak aurreko kanpainekin alderatuz, Nafarroako Basoko Aholku Batzordeak ekarpenetatik etorri dira; honako honetan oinarrituz: lanak eskatu eta amaitzeko epeak aldatzea; eskaerak onartzeko irizpideak berrikustea, erabilera publikoko mendietan egin beharreko berrinbertsioen kuantifikazioan kontuan hartu beharreko basoko diru-sarrerak definitzeari dagokionez bereziki; eta basogintzako aisialdiko erabilera eta lanak sustatzeko azpiegiturak diruz lagungarri modura sartzea, basoberritzearen ondorioz sortutako basoko masetako bakanketak, adibidez. Gainera, bazken kudeaketa-plan bat aurkeztea beharrezkoa ikusten den azalerak kuantifikatzeko iradokizuna egiten zen, edo makaldiak erabiltzeko plan bat aurkeztea; hazkundeko adar-mozketak eta inausketak diruz lagunduko diren epeak malgutzea; eta laguntza-eskaeretan beharrezkoak diren udal ziurtagirien edukia zehaztea.

Kanpaina honetako berrikuntzak

2016ko kanpaina honetan sartutako berrikuntzen artean, 2015ekin alderatuz, honako hauek nabarmendu behar dira: lurra prestatzeko ekintzak eranstea; landatzea eta ereitea; landaketa linealak eta heskaiak mantentzea; koniferoen basoberritzeetan bakanketak egitea, makaldiak inaustea, eta aisialdiko erabilerako azpiegitura txikiak jarri eta mantentzea.

Gainera, bazken erabilera-plan baten aurkezpena mugatu da azalera jakin bat gainditzen denean; lanak egikaritzeko epea urriaren 1etik 31ra zabaltzen da; dokumentazio tekniko, obra-zuzendaritza eta basoberritzeko eta lurra prestatzeko ekintza ia guztien diru-laguntzen portzentajeak areagotu dira; auzolanek egikaritutako materialen fakturak diruz lagundu daitezkeen gastu modura onartzen dira; toki-erakundeen basoko plangintzaren tresnak edo ildoak eskatzen dira laguntza eskatzeko baldintza gisa; eta murrizketak, isunak eta baztertzeak aplikatzen dira. Aipatu behar da ere, dokumentazio guztia era digitalean aurkeztu behar dela, eta, beraz, administrazioaren zama murrizten dela.

Azkenik, azpimarratu behar da Departamentuak urte honetan biurteko kanpaina berri bat irekitzeko asmoa duela; hala, 2017ko urrira bitarteko ekintzak egikaritu ahalko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa