(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Pirinio Atlantikoek mugaz gaindiko lankidetza indartzeko beren bokazioa azpimarratu dute ostirala, 2016.eko martxoak 11


Barkos eta Lasserre lehendakariek bilkura instituzional bat egin dute Iruñean eta, aldi berean, mugako bi aldeetako ordezkaritzak bildu dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos eta Pirinio Atlantikoak Departamentuko Kontseiluko lehendakari Jean Jacques Lasserre Nafarroako Jauregian bildu dira gaur goizean; bertan, mugen bi aldeetan 2017ra arte mugaz gaindiko lankidetza sendotzeko beren bokazioa azpimarratu dute, eta urte horretan hitzarmen berria negoziatuko da.

Gaurko bileran mendiko gaiek izan dute protagonismo berezia, mendialdeko bizilagunen bizi-baldintzak hobetzea, esaterako, bertako errepideetan pilatutako elurra kentzea, abeltzaintza, mendizaleak erreskatatzeko lanak edo txirrindularientzako pistak egitea.

Lasserre lehendakaria eta bere taldea Iruñean egon izana eta astean zehar bi ordezkaritzek egindako lana eskertu ondoren, Barkos Lehendakariak, mugak, bereizi baino gehiago batu egiten duela ziurtatu du. Nafarroa euroeskualdean berriz sartzeko berriki sinatutako akordioa ere gogora ekarri du (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Akitaniarekin batera).

Nafarroa eta Pirinio Atlantikoetako lehendakarien arteko bilera

Uxue Barkos eta Jean Jacques Lasserre. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos eta Pirinio Atlantikoak Departamentuko Kontseiluko lehendakari Jean Jacques Lasserre Nafarroako Jauregian bildu dira gaur goizean; bertan, mugen bi aldeetan 2017ra arte mugaz gaindiko lankidetza sendotzeko beren bokazioa azpimarratu dute, eta urte horretan hitzarmen berria negoziatuko da.

Gaurko bileran mendiko gaiek izan dute protagonismo berezia, mendialdeko bizilagunen bizi-baldintzak hobetzea, esaterako, bertako errepideetan pilatutako elurra kentzea, abeltzaintza, mendizaleak erreskatatzeko lanak edo txirrindularientzako pistak egitea.

Lasserre lehendakaria eta bere taldea Iruñean egon izana eta astean zehar bi ordezkaritzek egindako lana eskertu ondoren, Barkos Lehendakariak, mugak, bereizi baino gehiago batu egiten duela ziurtatu du. Nafarroa euroeskualdean berriz sartzeko berriki sinatutako akordioa ere gogora ekarri du (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Akitaniarekin batera).

Jean Jacques Lasserrek, bestalde, gaurko bilerak Pirinio Atlantikoetarako duen garrantzia nabarmendu du, eta Nafarroako agintariek egindako harrera beroa eskertu du bi lurraldeek sinatutako hitzarmenak hamabi urte betetzen dituenean.

Etengabeko harremanak

Uxue Barkosek gogoratu duenez, mugen bi aldeetako biztanleen arteko harremanak etengabeak dira alor guztietan: harreman pertsonalak, ekonomikoak, hezkuntzakoak edo kiroletakoak, eta erakundeen zeregina da harreman horiek sustatu eta bultzatzea.

Pirinio Atlantikoetako ordezkaritza goizeko 11:00etan iritsi da Nafarroako Jauregira, Bertan, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok egin die harrera; hark lehen solairuraino lagundu die, eta han zuten zain Barkos Lehendakaria; Barkos Lasserre lehendakariarekin bildu da bere bulegoan, eta bi ordezkaritzetako gainerako kideek, berriz, lan-bilera bat egin dute Lehendakarien Aretoan. Jarraian, bi lehendakariak prentsaurreko bat eskaini dute, eta azkenik, bi ordezkaritzak bazkaltzera joan dira.

Pirinio Atlantikoetako ordezkaritza honako hauek osatzen zuten: Jean Jacques Lasserre; finantza, kontratuen politika, lankidetza eta turismoko lehen lehendakariorde delegatu Max Brisson; lankidetza eta Europako funtsen kontseilari delegatu Marc Cabane; ekonomia eta berrikuntzako kontseilari delegatu eta euskal mendien ordezkari Jean Pierre Mirande; lehendakariaren kabineteko zuzendari Pierre Lahore; zerbitzuetako zuzendari nagusiaren laguntzaile Daniel Moulia; kanpoko harremanetako eta lankidetza kabineteko Eva Lamothe; eta lurralde garapen eta lankidetzako zuzendari Balerie Eloire. Nafarroako ordezkaritza honako hauek osatu dute: Barkos Lehendakaria; Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo; Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrera; Lehendakaritzaren kabineteko buru Ainhoa Gastearena; Komunikazio eta Nazioarteko Harremanetako zuzendari nagusi Pello Pellejero; Nerea Martínez de Mandojana; Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko idazkari tekniko nagusi Jose Miguel Gorricho eta Lankidetzako Zerbitzuburu Cristina Arcaya.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa