(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enplegua eta haurren nahiz adinekoen pobreziaren aurkako borroka dira bermatutako errenta berriaren helburuak ostirala, 2016.eko martxoak 11


Laparra lehendakariordeak foru-lege baten aurreproiektua aurkeztu du gaur goizean, eta hark egungo gizarteratzeko errenta ordeztuko du


Itzala

Bermatutako errenta berriak prestazio baterako eskubideaz gain, gizarteratzeko eskubidea ere jasotzen du.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak bermatutako errenta berriaren aurreproiektua aurkeztu du gaur goizean prentsaurrekoan; haren helburu nagusiak enplegurako sarbidea sustatzea eta haurren nahiz adinekoen pobreziaren aurka borrokatzea izango dira.

Testu horrek baliabiderik gabeko pertsonek prestazio ekonomiko bat jasotzeko eskubideaz gain, gizarteratzeko eta lan-munduratzeko eskubidea ere jasotzen du (enplegurako pizgarriekin, beste neurri batzuen artean. Bestalde, pertsona onuradunek lan egiteko eta lan-eskaintzak onartzeko prest izan beharko dute edo gizarte-zerbitzuetatik bai eta enplegu-zerbitzuetatik eskainitako prestakuntza-ibilbideak egiteko ere.

Eskubide bikoitz hori foru-lege horren aurreproiektuan jasotako berrikuntzetako bat da, eta haren asmoa egungo gizarteratzeko errenta ordeztea da, oinarrizko errenta modura ezagutzen zena lehen. Indarrean dagoen sistemarekiko beste aldaketa batzuk honako hauek dira: jaso beharreko zenbatekoak hobetzea (1.200 euroraino hilean); prestazio hori 65 urtetik gorakoei zabaltzea; laguntza hori eskuratzeko bizitokiaren lege-baimen bat izateko baldintza desagertzea; edo bermatutako errenta 30 hilabete baino gehiago luzatzeko aukera izatea, behar-egoerak jarraitzen badu.

Laparra lehendakariordearekin batera, Nafarroako Parlamentuan honako hauek izan dira: Gero Baiko Isabel Aramburu; EH Bilduko Asun Fernandez de Garayalde; Ahal Dugu-Podemosko Mikel Buil eta Izquierda-Ezkerrako Jose Miguel Nuin, hau da, legealdi honetarako Programa Akordioa izenpetutako lau talde parlamentarioko ordezkariak.

Prentsaurrekoan, Miguel Laparrak esan du gaur goizean aurkeztutako proposamenak Programa Akordioan jasotakoa hobetzen duela, "erakunde sozialekin egindako lan tekniko eta partaidetzako lanari esker, eta haiek guztiek oinarrizko ekarpenak egin dituzte".

"Arau horrekin –dio Miguel Laparrak– Nafarroan bizi diren baliabiderik gabeko familia orori bermatutako errenta bat bermatuko zaio oinarrizkoenak diren beharrei erantzuteko; aldi berean, soldata baxuak edo enplegu prekario edo partzialak dituzten pertsonen errenta hobetuko du". Gainera, esan du lehendakariordeak, "enplegua bilatzea eta lan-munduan sartzea suspertzen da".

Bermatutako errenta jasotzea

Bermatutako errenta berria eskuratu nahi duten pertsonek ez dute diru-sarrerarik izango eta ezta behar besteko ondarerik ere. Gainera, Nafarroan gutxienez bi urtez bizi direla egiaztatu beharko dute, adingabeak beren kargu dituzten familia-unitateetan salbu; azken horientzat, baldintza urtebetekoa izango da.

Berrikuntza modura, ez da beharrezkoa izango Espainian bizitzeko lege-baimenik izatea. gaur egun, gizarteratzeko errenta beren kargu 16 urtez azpiko seme-alabak dituzten eta egoera irregularrean dauden pertsonek bakarrik jasotzen zuten edo enplegurik gabe geratzean legezko bizitokia galdu zutenek.

Adina da beste baldintza bat (18 urtekoa izango da). Nolanahi ere, familien buru 18 eta 25 urte arteko pertsonak diren familia-unitateek jatorrizko familiatik, duela bi urtetik gutxienez, bizitza independentea izango dute.

Ezarritako baldintzak bete eta erretiroagatik kotizazio gabeko pentsioa jasotzen duten 65 urte baino gehiagoko eskatzaileek, kenkari fiskala izango dute; hala, bermatutako errenta jasotako gainerako familia-unitateen kopuru bera jasoko dute; eta hilero aurreratutako ordainketa bidez bete ahalko da.

Familia-unitate batek baino gehiago etxe berean bizi badira, haietako bakoitzak dagokion bermatutako errenta jasoko du (hiru, gehienez ere), etxebizitzetan jende gehiegi bizi ez dadin. Orain arte, etxea partekatzen zuten familia-kopurua alde batera utzita, errenta bat eta erdi jasotzen zen.

Salbuespen modura, gizarte-bazterkeria larriko egoeran dauden familia-unitateek bermatutako errenta eskuratu ahalko dute, nahiz eta eskatutako baldintzarik ez bete.

Prestazioen eskala berria eta iraupena

Aurkeztutako aurreproiektuaren barnean zenbateko ekonomikoen eskala berri bat sartzen da, eta indarrean dagoen gizarteratzeko errenta hobetuko dute bi kide edo gehiagoko familientzat. 600 eta 1.200 euro artekoak izango dira. Gaur egun 655,20 eta 982,80 euro arteakoak dira.

Eskala berri honekin, adingabeak beren kargura dituzten familietan, haurren pobreziaren aurkako borroka lehenetsi nahi da. 2015ean, gizarteratzeko errenta jasotzen zuten onuradunen % 38k 18 urte baino gehiago zuen, hau da, 28.839tik 10.820k. Adingabe horietatik, 3.891 familia gurasobakar amadunarekin bizi ziren eta 462, familia gurasobakarrarekin.

Aipatutako zenbatekoak Nafarroako BPGd-ean automatikoki eguneratuko dira edo Foru Komunitateko batez besteko soldataren aldaketarekin. Bi aldagai horietatik, zenbateko handienekoa erabiliko da pertsona ahulenek erosteko ahalmena gal ez dezaten.

Azkenik, prestazio hori jasotzeko 30 hilabeteko gehieneko muga kendu da; horrenbestez, epe hori agortuta behar-egoerak jarraitzen badu, errenta 12 hilabeteko epetan luzatu ahalko da. Gaur egun, familia batek gizarteratzeko errenta 30 hilabetez jasotzen badu, urtebete egon behar du kobratu gabe.

Enplegurako eta gizarteratzeko, laneratzeko pizgarriak

Arau honen zirriborroak enplegua eta gizarteratzea, laneratzea suspertzeko neurri batzuk ere ezartzen ditu, eta etorkizuneko foru-legearen garapenarekin zabalduko dira.

Adibidez, bermatutako errentaren kobrantza aldi baterako eteteko aukera jasotzen da lanpostu bat lortzen denean, baina hura berreskuratu ahalko da enplegurik gabe geratzen bada; hala, beste errenta bat emateko administrazio-prozesua ez da berriz hasi beharko, gaur egun gertatzen den moduan.

Familia-unitatea bermatutako errenta bi urtez jaso badu, administrazio publikoek babestutako enplegu sozial bat edo lanerako edota prestakuntzako beste aukera bat eskaini beharko diote.

Lege berria indarrean sartzeko lehen hiru urteetan ere enplegua suspertzeko pizgarri batzuk proposatzen dira pizgarri ekonomiko batzuen bidez. Horrenbestez, bermatutako errenta jasotzen duen norbaitek 30 egun baino gutxiagoko enplegu bat lortzen badu, diru-sarrera horiek prestazio horiekin bateragari egin ahalko ditu, eta haren zenbatekoei ez dio eragingo.

Gainera, lehen urtean, hilabete baino gehiagoko lana aurkitzen duten onuradunen kasuan, beren soldaten lehen 300 euroak ez dira aintzat hartuko jasotzen duten bermatutako errentaren birkalkulua egitean. Kopuru horretatik gora, prestazioan zenbateko jakin bat deskontatuko da, eskala baten arabera; hala, enplegu eta bermatutako errenta bakoitzeko, hilean 970 euro jaso ahalko dira gehienez, eta kide bateko familia-unitate baten kasua hartuko da adibidetzat.

Legea indarrean sartu eta bigarren urtean, enplegurako pizgarri horiek berak programaren barnean lortutako laneko diru-sarrerei eta bermatutako errenta jaso aurretik dituztenei ere aplikatuko zaizkie.

Azkenik, hirugarren urtean, diru-sarrera txikiko pertsonentzako onura fiskal batzuk finkatuko dira baina bermatutako errenta eskuratu ezin dituztenak aurreikusitako errentaren atalasea gainditzeagatik. Neurri horrekin, honako egoera hauek ez izatea lortu nahi da: errenta jasotzen eta gainera lan egiten duen pertsona batek lan egiten baina prestazio jasotzen eskubidea ez duen beste batek baino diru-sarrera gehiago ez izatea.

Gizarteratzeko eskubidea

Gizarteratzeko prozesu baterako eskubidea izateko, gizarte-bazterkeriako egoera batean egotea bakarrik eskatzen da, maila edozein izanda ere; Nafarroan gutxienez denbora-tarte batez bizitzen egotea, baldintza hori, ez da egiaztatu beharko.

Foru-legearen aurreproiektuak ezartzen duenez, araua onartu eta sei hilebeteko epean, gizarteratzeko plan estrategiko berri bat egingo da; horrenbestez, alor horretako politika publikoak indartuko dira.

Orain arte, Eskubide Sozialetako Departamentuak zenbait ekimen martxan jarri ditu: aurten 1,3 milioi euro gehiago jartzea, 6 milioiraino, Babestutako Enplegu Soziala programean; programa berri bat abian jartzea (400.000 eurorekin) ekimen sozialeko erakundeek gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak kontratatzeko; Tuteran eta Burundan proiektu pilotu bat garatzea gizarteratzeko errenta jasotzen duten 500 familiarekin, gizarte-zerbitzu, enplegu-agentzia, toki-erakunde eta eragile sozialekin baterako lana eginez; edo Nafar Lansareko programak, eta haiei esker, 4.710 enplegu mantendu edo sor daitezke, errenta horren onuradunak diren pertsonena bereziki.

Aurreproiektua lantzeko prozesua

Jakina denez, legealdi honetarako Programa Akordioak bermatutako errenta berri bat lantzeko konpromisoa jasotzen zuen, Horretarako. Eskubise Sozialetako Departamentuak kontsultarako zenbait talde tekniko sortu zituen; talde horiek honako hauek osatzen zuten: gizarte zibileko erakundeak, gizarte-zerbitzuetako profesionalak eta gizarteratzeko errentaren jasotzaileak.

Kolektibo horien proposamenak entzun ondoren, iradokitutako neurrien eragin ekonomiko nahiz soziala aztertu zen, eta proposamen bat idatzi; hura Nafarroako Gobernuko gainerako departamentuei igorri zitzaien azter zezaten.

Ondoren, Programa Akordioa sinatutako talde parlamentarioei bidali zitzaien, eta horren jarraian, emaitza gaur goizean aurkeztutako aurreproiektua lantzeko prozesu horretan, hasieran batean sortutako kontsultarako talde teknikoei aurkeztu zitzaien.

Une horretatik aurrera, Nafarroako Gobernuak lege-proiektu berri bat lantzeko ohiko izapidea hasiko du; haren barnean, zenbait txosten idaztea sartzen da, eta baita epe bat irekitzea ere herritarrek, etorkizuneko arauari beren ekarpenak eta iradokizunak egin diezazkieten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa