(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Espazio komunak partekatuko dituzten hizkuntz ereduen araberako bi zentrotan banatuko da Sarrigurengo ikastetxea datorren ikasturtean ostirala, 2016.eko martxoak 11


Hezkuntzak ikastetxeko hezkuntza-komunitatearen eskaerei erantzun die, horrenbestez


Ikastetxea

Sarrigurengo ikastetxeko kanpoaldearen ikuspegia (Eguesibar).

Hezkuntza Departamentuak Sarrigurengo ikastetxe publikoko zuzendaritzari eta Eguesibarreko Udalari 2016-17 ikasturtean zentroa bi ikastetxetan banatzeko erabakia helarazi die: lehena A eta G ereduetarako (gaztelaniazko hezkuntza), eta bigarrena, D eredurako (euskaraz), biek ala biek ingelesa ikasteko programekin.

Bi ikastetxeek era koordinatuan lan egingo dute udalerri horretako eskola-komunitateari arreta egokia emateko, eta espazio nahiz instalazio komunak partekatuko dituzte, Sarrigurenerako berariaz prestatuko den Bizikidetza eta Lankidetza Plan batean oinarrituz.

Aurrematrikula-epean jasotako datuen arabera, berriki amaitu dena, gaztelaniako ereduetarako ikastetxeak 541 ikasle izango ditu (haietatik 73, berriak) eta euskara-eredukoak, 760 (106 berriak).

Nafarroako Gobernuak Sarrigurengo HIko eskola-komunitateko eragileek (guraso-elkarteko zuzendaritza-batzordea, A eta G ereduetako "Edusarri" guraso-elkarteak eta D ereduko "Denok Bat, Denok D") egindako eskaerei erantzun die, eta Eguesibarreko Udalaren nahiz "Sarriguren Hazi eta Hezi" auzo-plataformaren babesa jaso dute. Hezkuntzaren aburuz, erabaki hori "eskola-komunitatearen proposamenarekin bat dator, pedagogia-ikuspegi batetik".

Sarrigurengoa, hizkuntz ereduei jarraiki Nafarroan bitan banatzen den zortzigarren ikastetxea da. Aurrez, honako hauek gauza bera egin zuten:

- Berriozar: 2011n "Mendialdea I" (A eta G ereduetarako) eta "Mendialdea II" (D) ikastetxeak sortu ziren, "Mendialdea" eskualdeko ikastetxetik abiatuz.

- Burlata: 1995ean sortu zen "Ermitaberri" ikastetxea, D eredurako, "Hilarión Eslava" ikastetxea bitan banatuz.

- Atarrabia: 2003an sortu zen "Atargi" ikastetxea, "Lorenzo Goicoa" bitan banatuz.

- Iruña: 1995ean sortu zen "Biurdana" institutua, "Navarro Villoslada" BHIren banantze modura; 1997an, beste institutu bat sortu zen D eredurako, "Eunate", Txantreako "Moret Irubide Aita" institututik bananduta; eta 2001ean, "Patxi Larrainzar" ikastetxea sortu zen "Ave María" bitan banatuta, Arrotxapea auzoan.

- Zizur Nagusia: 2000. urtean sortu zen "Erreniega" ikastetxea, egungo "Camino de Santiago" ikastetxea bitan banatuta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa