(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 5 milioi inbertituko du San Jorgen DBHko institutu berri bat eraikitzeko Iruñeko iparraldean dagoen D eredu eskaerari erantzute aldera astelehena, 2016.eko martxoak 14


2018ko irailean martxan izango da, eta Iruñeko Sanduzelai eta Buztintxuriko ikastetxeetako nahiz Orkoiengo Auzalarko ikasleei emango die arreta


Transcripción textual del video

Hezkuntza Departamentuak Iruñeko Iparraldeko Institutuko Batzordeari eta Nafarroako hiriburuko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuari gaur jakinarazi die DBHko institutu berri bat eraikiko duela San Jorge auzoan; hala, Iruñeko "Sanduzelai" eta "Buztintxuri" ikastetxeetatik nahiz Orkoiengo "Auzalar"-etik etorritako ikasleei D ereduan (euskarazko hezkuntza) emango zaie arreta.

Irtenbide horrekin (5 milioi euro inbertituko dira eta 2018ko irailerako prest izango da), Nafarroako Gobernuak "Biurdana" DBHko institutuan dauden masifikazio-arazoekin amaitzea espero da; horrenbestez, 2018-19 ikasturtetik aurrera, derrigorrezko bigarren hezkuntzako bere eskaintza (DBH) mugatuko zaie Arrotxapeako "Patxi Larrainzar" ikastetxeko ikasleei; eta batxilergoan, Nafarroako hiriburuko iparralde guztirako erreferentziazko zentro izaten jarraituko du (bertako ikasleei eta San Jorgeko DBHko institutu berrikoei emango die arreta).

San Jorge institutua

Institutu berria eraikiko den lurzatia. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak Iruñeko Iparraldeko Institutuko Batzordeari eta Nafarroako hiriburuko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuari gaur jakinarazi die DBHko institutu berri bat eraikiko duela San Jorge auzoan; hala, Iruñeko "Sanduzelai" eta "Buztintxuri" ikastetxeetatik nahiz Orkoiengo "Auzalar"-etik etorritako ikasleei D ereduan (euskarazko hezkuntza) emango zaie arreta.

Irtenbide horrekin (5 milioi euro inbertituko dira eta 2018ko irailerako prest izango da), Nafarroako Gobernuak "Biurdana" DBHko institutuan dauden masifikazio-arazoekin amaitzea espero da; horrenbestez, 2018-19 ikasturtetik aurrera, derrigorrezko bigarren hezkuntzako bere eskaintza (DBH) mugatuko zaie Arrotxapeako "Patxi Larrainzar" ikastetxeko ikasleei; eta batxilergoan, Nafarroako hiriburuko iparralde guztirako erreferentziazko zentro izaten jarraituko du (bertako ikasleei eta San Jorgeko DBHko institutu berrikoei emango die arreta).

Irtenbide horrek Biurdana DBHko hezkuntza-komunitatearen adostasuna jaso du, eragiten dien guraso-elkarteena (Iruñeko iparraldeko Institutuaren Batzordean batuta) nahiz ikastetxeko zuzendaritza eta klaustroarena. Haiekin lau lan-bilera egin dira, azkenekoa, martxoaren 10ean.

Institutu berria Iruñeko San Jorge auzoko 7. poligonoko 1913 lurzatian kokatuko da, 8.745,40 m2-ko azalera batean, eta haren lagapena atzo eskatu zitzaion formalki Iruñeko Udalari, dagozkion bilerak egin ondoren. 4 lerro hobetuta izango ditu (18 ikasgela), 4.300 m2 inguruko eraikitako azalera batekin.

5.082.425 euro inguru inbertituko dira, haietatik 4.802.445 obrarako eta 279.980, proiektua idazteko eta zuzendaritzako profesionalen ordainsarietarako. Proiektua idazteko lizitazioa 2016an bertan deitzea aurreikusten da, eta obrak 2017 eta 2018 artean egikaritzea, eraikitzeko dagozkien lizentziak eskuratu ondoren.

Beste ikastetxe batzuetako jarduerak

Bestalde, Mendoza kontseilariak eraikuntza dagoeneko martxan duten beste ikastetxe batzuetako egoeraren berri eman du:

Esleitu gabeko bi proiektu: Buztintxurin haur eta lehen hezkuntzako 3 lerro oso eraikitzeko obrak (27 ikasgela) 2016ko azken hiruhilekoan hasiko direla aurreikusten da. 2017ko irailean amaituta izango dira. Guztira, 4.909.679,02 euro dira, eta Castejonen, DBHko 2,5 lerrotako 10 ikasgela eraikitzeko obrak 2016ko azken hiruhilekoan hasiko direla aurreikusten da. 2017ko irailaren 1ean amaituko dira. 3.483.479,21 euroko aurrekontua du.

Erronkariko ikastetxe publikoaren kasuan, udalak Haur+Lehen+DBHko 1 lerro oso eraikiko den lurzatia urbanizatzeko proiektua idatzi behar du, eta horren zain daude. Ikastetxea 2017ko irailean irekitzea aurreikusten da, eta 3.039.729,83 euroko aurrekontua du.

Iturramako DBHko ikastetxeari dagokionez, obra etenda dago aurreko obra-kontratua desegin zelako. Berriro lizitatu da, eta obrek 2016ko apirilean jarraituko dutela espero da 2016ko abuztuan amaitu ahal izateko.

Egiteke dauden beste obra batzuk ere badira, Patxi Larraintzar, Lorenzo Goicoa edo Huarteko DBHko ikastetxean, esate baterako.

Bestalde, Sarrigurengo ikastetxe publikoak ez du izango, bitan banatzearen ondorioz, orain arte jasotakoak baino azpiegitura-behar handiagorik. Mendoza kontseilariak gogoratu duenez, Hezkuntza Departamentuak iragan ostiralean Sarrigurengo ikastetxeari eta Eguesko Udalari zentroa bi ikastetxetan banatzeko erabakiaren berri eman zien 2016-1017 ikasturteari begira: lehena A eta G ereduetarako (gaztelaniazko hezkuntza), eta bigarrena, D eredurako (euskaraz), biek ala biek ingelesa ikasteko programekin. Bi zentroek era koordinatuan lan egingo dute udalerri horretako eskola-komunitateari arreta egokia emateko, eta espazio nahiz instalazio komunak partekatuko dituzte, Sarrigurenerako berariaz prestatuko den Bizikidetza eta Lankidetza Plan batean oinarrituz. Kontseilariak adierazi duenez, "adostutako banaketak beharrezko espazioen banaketa optimizatzen du, alde batetik, eta espazio komunen erabilera, bestetik, kirol instalazioak eta bulegoak, esate baterako. Bizikidetzarako akordio horrek hezkuntza-arloan oihartzun ona izango du, eta eskola-komunitateari zentroa sortu zenetik partekatzen duten espazio komun batean elkarrekin izateko,jarduteko bermea ematen dio". Erabaki horrek –gaineratu du– Sarrigurengo HIko guraso-elkarteek eta auzo-izaerako beste batzuek iragan asteartean bileran hartutako akordioa errespetatzen du, eta ildo bereko jarrera erakutsi zuen egun batzuk lehenago guraso-elkarteko zuzendaritza-batzordeak.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa