(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gripearen eraginak egonkor jarraitzen du, eta azken astean 1.087 kasu berri izan dira asteartea, 2016.eko martxoak 15


Epidemiaren jaitsiera moteldu egin da 5 eta 14 urte arteko ikasleen artean eta Tutera aldeko biztanleen artean gaixotasun hori areagotu ondoren


Gripearen eraginak egonkor jarraitu du Nafarroan azken astean, bereziki kasu-kopurua areagotu egin delako 5 eta 14 urte arteko ikasleen artean eta Tutera aldeko biztanleen artean, oro har.

Zehazki, azken egunotan 1.087 paziente diagnostikatu dira gripe-sindromearekin, hau da, 172,2ko tasa 100.000 biztanleko, iragan astearen antzera (165,6).

Hala, aurreko asteotan izandako jaitsiera moteldu da. Aldaketa horren arrazoiak honako hauek dira:

- Nafarroako iparraldean eta erdialdean gripea aurreratuta izan zuten Erriberarekin eta beste autonomia erkidego batzuekin alderatuz. Hasiera batean kalte gutxien izan zuten zonaldetan pairatzen ari dira orain, ordea, gripearen goraldia.
- Gripearen jaitsiera inauterietan eskola-jarduera gutxitu izanaren ondorioz bizkortu zen agian. Eskolara bueltatu izanak, berriz, azal dezake ikasleen artean gripeak izandako beste goraldi bat.
- Azken asteotan hotza eta prezipitazioak areagotu dira, eta horrek gaixotasuna kutsatzen laguntzen du.
- Otsaileko gripearen goraldia A birusagatik gertatu zen, batez ere; goraldi horren bigarren zatian, berriz, B gripe nagusitzen ari da.

Denboraldi honetan, 332 ospitaleratze izan dira gripeagatik, haietatik 25 zainketa intentsiboetako unitateetan, eta 14 hil egin dira.





Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa