(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Eugiko arma-fabrika Kultur Intereseko Ondasun izendatu du asteazkena, 2016.eko martxoak 16


1766 eta 1794 artean martxan izan zen, eta 2012an arkeologikoki berreskuratzen hasi ziren


Eugiko arma-fabrika. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki bat hartu du eta, haren arabera, Eugiko arma-fabrika (Esteribar) Kultur Intereseko Ondasun izendatu du, monumentu eta gune arkeologiko mailarekin.

Izendapen horretan, Nafarroako Kultur Ondarearen Foru Legeak ematen duen babes-maila handiagoa sartzen da, eta zenbait laguntza publiko eskuratzeko ezinbestekoa baldintza da.

Borboitarren politika ekonomikoaren barnean, izaera ilustratukoa, Espainian, Karlos III.aren erregealdian bereziki (XVIII. mendea), fabrikazioko zenbait establezimenduren eraikuntza sustatu zen. Errege-fabrika horiek hainbat gauza ekoizten zuten, luxuzkoak bereziki (zetak, erlojuak, tapizak, tabakoak, kartak, kapelak edo abanikoak, besteak beste), baina beste ondasun batzuk ere fabrikatzen zituzten, kanoiek, jaurtigaiek edo bolborak osatutako armak, esaterako.

Nafarroan fabrika horietako bi zeudela dokumentatuta dago, eta haiek armen ekoizpenean oinarritzen ziren: Orbaitzeta (2008an Kultur Intereseko Ondasun izendatua) eta Eugi. Fabrika-bizitzeko toki modura sortu ziren, hainbat pabiloitan antolatuta eta hiru gunetan bereizita: industriala, bizitokia eta zerbitzuen gunea. Inguru horietan kokatu ziren baliabide asko zegoelako (burdin minerala, erregairako egurra eta mendiko ibaiak indar eragilerako) eta banaketa-portuetatik hurbil samar zegoelako. Nolanahi ere, Frantziako mugarekiko hurbiltasuna ez zuten aintzat hartu, Frantziako Iraultzaren ondoren etengabeko gatazka-iturri bihurtu baitzen (Konbentzio eta Independentziaren gerrak).

Berreskuratze arkeologikoa

Eugiko Munizioen Errege Fabrika, establezimenduaren izen zehatza, Espainiako benetako hornikuntzako lehenengo fabrika izan zen. 1766an hasi ziren eraikitzen, Karlos III.aren erregealdiarekin, eta 1766 eta 1794 artean martxan izan zen. Espainiako armadarako jaurtigaiak ekoizten zituen bereziki (balak, lehergailuak...). 1767an 200 langile bizi zirela han beren familiekin dokumentatuta dago, fabrika-bizitzeko tokia baitzen etxebizitza, eliza edo saltokiekin. Eugiko esperientziak balio izan zuen eraikuntza-mailak, irtenbide teknikoak eta kudeaketa-sistemak definitzeko, ondoren herrialdeko gainerako tokietarako zabaldu zirenak.

Eugiko fabrika ia desagertuta zegoela uste zen Frantziako armadei egindako gaztigu-eraso etengabeengatik, eta landaretza itxiak hondakinak ezkutatzen zituelako.

2012an, Eugiko Kontzejuak (Esteribar) haren berreskuratze arkeologikoa sustatu zuen "Yelmo" mugaz gaindiko programaren barnean, Europar Batasunak finantzatua EGEF funtsen bitartez, "Magnesitas de Navarra" enpresak ere finantzatua, Pirinioetako Lan Elkartearen laguntzarekin. Harrezkero, lau kanpaina egin dira Nafarroako arkeologia-indusketen planaren barnean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak urtero baimendutakoak.

Orain arte egindako lanak honako hauek izan dira: oraindik altxatuta dauden egiturak garbitzea, landaretza haztean estalitako hondakina ikusarazteko; indusketa arkeologikoa egituren funtzionalitatea dokumentatzeko eta fabrikaren planta eta funtzionamendua zehazteko. Alde horretatik, 1850eko deskribapen bat dago, eta bertan bere handitasunaren berri ematen da: jauregi bat zegoen bere banatzeko patioarekin, zizelkatutako harrizko ateak, eskulturak...

Argitara emandako hondakin garrantzitsuenak bi zubi dira, eta sarrera-irteeran, atari monumentalen bidez establezimenduaren mugak adierazten zituzten (gaur egun, desagertuta); jauregiko gunea, espoliatuta ere; galdategiaren gunea, ondo samar kontserbatuta, bere bi labeekin, moldeak egiteko tailerrak, udalerriak aztertzekoak; erregaien bi biltegi handiak edo ikaztegiak, Arga ibaiaren gaineko zubi-begiekin; eta Errege Bidea.

Gune asko geratzen dira deskubritzeke, eliza, adibidez, langileen bizilekua edo defentsako gotorlekua, besteak beste.

Esku hartze arkeologikoarekin batera, hondakinen berreskuratzea eta haren egokitzapena egiten ari dira turismoari begira, ibilbideak, panelak bisita gidatuak eta abar eginez.

Eugiko Kontzejuak interpretazio-zentro bat sortu du udalerrian, eta indusketetan hitzartutako bisitak egiten ditu; beste data batzuetan, berriz, jardunaldiak edo kontzertuak antolatzen dira, beste era bateko ekitaldiez gain. Kartelak eta egokitutako ibilbide bat ditu, eta haiek osatzen ari dira lanak urtero aurrera egin ahala.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa