(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barandiaran fundazioak bere sorreraren 25. urteurrena ospatuko du mahai-inguruen programa batekin asteazkena, 2016.eko martxoak 16


Fundazioaren patronatua Iruñean bildu da gaur, Kulturako zuzendari nagusi Fernando Perez bertan zela


Barandiaran fundazioaren patronatuko kideek beren oniritzia eman diote gaur erakundeak sustatuko duen kultur programari, haren sorreraren 25. urteurrena ospatze aldera. Urri eta abendu artean egingo diren lau mahai-ingurutan oinarritzen da, fundazioan parte hartzen duten bost lurraldeetako hiriburuetan: Nafarroa, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdi. Mahai-inguruek Jose Migel Barandiaranen figura aztertuko dute lau ikuspegitatik: "Barandiaran eta Europa", "Barandiaran, zientifikoa eta fedea", "Barandiaran eta euskal gizartea" eta "Egungo gizarteari aplikatutako Barandiaranen balioak".

Nafarroako Artxibo Orokorreko egoitzan egindako patronatuko bilerak erakundearen aurrekontua onartu du ere, eta Barandiaran Bekaren deialdia 2016an berriz abian jartzea erabaki du, 2012. urtetik bertan behera geratu zena.

Patronatuko kideei, haien artean Kulturako zuzendari nagusi Fernando Perez dago, "Folklore" aldizkariaren egoerari buruzko informazioa eman zaie ere; argitalpen hori Euskal Autonomia Erkidegoan egun argitaratzen diren aldizkari zientifikoetan zaharrena da, Barandiaranek sortu zuen 1921ean, eta Eusko Ikaskuntzaren argitalpen modura argitaratu zen.

Bilera horretan izan dira ere: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultura Sailburutzako Kabineteko buru Jose Manuel Bujanda; Gipuzkoako Aldundiko ordezkari Maria Jose Telleria; Bizkaiko Aldundiko Kultura zuzendari Gonzalo Olabarria, eta erakunde bereko Kultura Zerbitzuko buru Andoni Iturbe.

Ataungo Udalaren izenean, bertako alkate Asier Rodriguez eta Kulturako zinegotzi Karmele Aierbe izan dira. Eusko Ikaskuntzaren aldetik, fundazioko lehendakari Josemari Vélez de Mendizabal eta bertako idazkari Arantza Cuesta, bai eta Eusko Ikaskuntzako bi patronoak ere, "aditu" gisa: Nafarroako Gobernuko Museo Zerbitzuen zuzendari Susana Irigaray eta Jexux Altuna, bai eta Barandiaran fundazioko idazkari tekniko Zuriñe Velez de Mendizabal ere.

Barandiaran fundazioa

Jose Miguel de Barandiaran fundazioa Jose Migel Barandiaranek eta Eusko Ikaskuntzak sortu zuten 1988ko ekainean. Patronatu batek agintzen du, eta honako hauen babesa du: Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza,Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoak Foru Aldundia.

Haren helburua Jose Migel Barandiaranen bizitza aztertzea da, haren pentsamendua eta zientzia nahiz kulturari egindako ekarpena aztertzea; argitaratutako eta argitaratu gabeko haren ekoizpen zientifikoa guztia jasotzea, bere obraren argitalpen kritiko zaindua sustatuz, eta hark hasitako ikerketa-lanarekin jarraitzea, historiaurrea, arkeologia, antropologia eta etnografiaren alorretan, bereziki, honako hauen bidez: ikerketako programak eta bekak, ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak edo antzeko beste jarduera batzuk, erakunde horrek sustatutako ikerketen emaitzak argitaratuz.

Fundazioaren patronatuak urtean bi bilera egiten ditu, bata martxoan urteko aurrekontua eta aurreko ekitaldiko kontuak onartzeko, bai eta urteko programazioa onartzeko ere; eta beste bat, azaroa aldera, jardueraren balantzea egiteko eta datorren urterako aurrekontuaren proposamena proposatzeko. Bigarren bilera hori Ataunen egiten da, Sara Etxean, Barandiaranek bere azken urteak bizi izan zituen etxean, eta bertan dago bere izena daraman museoa ere; lehenengoa, berriz, lau hiriburutan egiten da, txandakatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa