(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ayerdi lehendakariordeak ‘Junker plan’-arekiko (EB) interesa erakutsi du, baina zalantza batzuk argitzeko eskatu du osteguna, 2016.eko martxoak 17


Garrantzitsuena, azpimarratu du, proiektu estrategikoetako inbertsioak defiziterako zenbatuko diren jakitea da


Ayerdi lehendakariordea, Merkataritza Ganberan.

Ayerdi lehendakariordeak Europarako Inbertsio Planari (Junker Plana) buruzko mintegi baten irekieran parte hartu du. ( irudia handitu )

Europar Batasuneko Inbertsio Estrategikoen Planak (`Junker Plana´ izenez ezagutzen da) ekoizpena bultzatzeko dituen aukerei buruz Nafarroako Gobernuak duen interesa helarazi du gaur Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik. Plan hori EBeko inbertsioen defizita gainditzen laguntzeko sortu da, krisi ekonomikoa piztu baino % 15 gutxiago.

Nolanahi ere, lehendakariordeak aipatu du, halaber, beharrezkoa dela funts berrien funtzionamendua zehatz-mehatz jakitea, diseinu berritzailea duena. Zintzilik dauden zenbait gai konpontzeko beharra azpimarratu du, inbertsio estrategikoek aurrekontuko egonkortasun-helburuei eragingo dieten bereziki.

"El impulso de proyectos estratégicos para la generación de riqueza y empleo puede verse frenada, aun existiendo mecanismos como el Fondo Europeo para Inversiones Estratégicas (FEIE - Plan Juncker) que contribuyan a su financiación, si las inversiones que se plantean tienen el mismo tratamiento en el cómputo del déficit que el gasto corriente", ha declarado.

"Aberastasuna eta enplegua sortzeko proiektu estrategikoen bultzada moteldu daiteke, nahiz eta beren finantzaketari lagunduko dioten mekanismoak izan, Inbertsio Estrategikoetarako Europako Funtsa, esaterako (Juncker Plana), baldin eta proposatzen diren inbertsioek defizitaren zenbaketan ohiko gastuaren tratamendu berbera badute", nabarmendu du.

Lehendakariordeak irizpen horiek helarazi ditu Europarako Inbertsio Planari buruz Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberan gaur egin den mintegian. Mintegi hori honako hauek eman dute: Europako Batzordearen Espainiako ordezkari Juergen Foecking; Espainiako Europako Inbertsio Bankua Taldeko bulegoko buru Alberto Barragan; eta Pablo Zalba eurodiputatuak. Inaugurazioan, Ganberako lehendakari Javier Tabernak ere parte hartu du.

Funts osagarriak

Lehendakariordeak adierazi duenez, lehenengo "erronka" Inbertsio Estrategikoetarako Europako Funtsa "sakonki" ezagutzea da; funts hori garatu gabeko planaren tresna bat da, eta Europako Inbertsio Bankuaren laguntzarekin abiaraziko da. Arriskuaren profila eta Inbertsio Estrategikoetarako Europako Funtsaren irizpideak gainerako programekin ez datoz bat, diru-laguntzen eta finantza-tresnen bidez funtzionatzen dute, eta era deszentralizatuan egikaritzen dira. Inbertsio pribatua mugiarazteko mekanismoei buruzko xehetasun gehiago jakiteko, Foecking eta Barraganekin biltzea eskatu du.

Lehendakariordeak azpimarratu du, halaber, funts horiek Europako Egiturazko eta Inbertsioko Funtsen (EGEF, EGIF, LGENF...) eta beste programa batzuen (Horizonte 2020, enpresen lehiakortasuna) "osagarri" izango direla.

Azkenik, lehendakariordeak aurreratu duenez, Gobernua Nafarroaren garapenerako funtsak bereganatzeko formulak aztertzen ari da. Horri dagokionez, gogorarazi du, Sodenaren bitartez, oinarri teknologikoko enpresak sustatzeko arrisku-kapitaleko funts bat sustatuko dela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa