(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako museoak ondare immaterial eta memoria kolektiboari buruzko argazki erakusketa bat aurkeztu du astelehena, 2016.eko martxoak 21


Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministerioak ekoitzia, erakusketa honetan denboran zehar ibilbide bat egingo da Espainiako nahiz atzerriko argazkilari eta dokumentalista onenetariko batzuen eskutik


El hojalatero, Nicolás Ardanazen argazkia. ( irudia handitu )

Nafarroako museoak "Inmaterial. Patrimonio y memoria colectiva" erakusketa aurkeztu du gaur goizean. Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministerioak ekoitzi du Kultur Ondare Immateriala Babesteko Plan Nazionalaren esparruan, eta Nafarroak bertako jarraipen-batzordean parte hartzen du

Erakusketan ondare immaterialaren jatorrietatik ibilbide bat egiten da; horretarako, historiako argazkilari dokumentalista espainiar nahiz atzerritar onenetariko batzuen laurogeita hamaika irudi erabili dira. Erakusketan, honako hauen obrak ikus daitezke: Jean Laurent, Otto Wunderlich, Eustasio Villanueva, Aurelio de Colmenares y Orgaz (Polentinosko kondea), António Passaporte, Baltasar Cue, Luis Escobar, Pedro Ibarra edo Cristina García Rodero, besteak beste. Argazki gehienak Espainiako Kultur Ondarearen Institutuko artxiboan zaintzan dauden funts dokumentaletik jaso dira, gure herrialdeko garrantzitsuena, ziur asko, era honetako ondasunen sustraiei dagokienez. Kulturako zuzendari nagusi Fernando Perezek gaur goizean aurkeztutako bilduma igandera arte bisitatu ahalko da (ekainak 12).


Ezkerretik eskuinera, Susana Irigaray, Fernando Pérez eta Mercedes Jover. ( irudia handitu )

Erakusketako komisario Antonio Muñoz Carrión eta María Pía Timón Tiemblek gaiak hamaika taldetan banatu dituzte, eta bertan ondare immaterialaren adierazpen garrantzitsuenak erakusten dira: kulturaren transmisioa, transmisioaren protagonistak, soziabilitatea eta haren agertokiak, ura, elikadura, artzaintza, garraioa, buztingintza, lanbide ibiltariak, arrantza eta jai-erritoak. Irudiekin batera, argazkiak azalpentxoekin ilustratzen duten ikus-entzunezko bat ikus daiteke.

Erakusketa proiekzio batekin zabaldu da, eta bertan Nafarroako museoko Errege Artxibo Orokorraren funtsetik hartutako Foru Komunitateko 56 irudi ikus daitezke. Argazki horien egileak dira: Julio Altadill, Nicolás Ardanaz, Francisco Javier Becerra, José Galle, Félix Mena, José Roldán, José Velasco, Zaragüeta familia eta Santa María del Villar-ko markesa.

Ministerioak erakusketa dela-eta argitaratutako katalogoa erakusketan salgai izango da 20 euroan, Honako hauen artikuluak barneratzen ditu: Antonio Muñoz ("Ondare kultural immateriala eta haren irudiak"), Mª Pía Timón ("Argazkilaritzatik abiatutako azterketa antropologikoa") eta Rosa Chumillas ("Immateriala dena erregistratzea: XIX. mendeko bidaiariak, artistak eta argazkilariak").

Bilduma honen inguruan Nafarroako museoak bisita gidatuak eta beste ekintza batzuk antolatuko ditu (garaiz iragarriko dira).

Erakusketa Antropologiaren Museo Nazionalak inauguratu zuen 2014ko urriaren 17an, Kultur Ondare Immateriala Babesteko Konbentzioa sinatu zenetik hamaikagarren urteurrena betetzen zela eta; ospakizun horren karietara, kultur ondasun horiek UNESCOren aitortza jaso zuten. Horren ondoren, Alcázar de San Juango (Ciudad Real) udal museoan erakutsi da, eta Iruñetik pasa ondoren, beste autonomia erkidegoetan ere jarriko da.

Kulturak Nafarroako ondare immaterialaren arloan egingo dituen jarduerak

Ondare immateriala da, halaber, legealdi honetan Kulturako Zuzendaritza Nagusiak duen helburuetako bat. Hala, "Julio Caro Baroja" Nafarroako museo etnologikoaren bidez, 2016an Nafarroako Kultur Ondare Immaterialaren Inbentarioaren gida-planaren aurre inbentario eta idazketako faseak abian jarri nahi dira; lehenengoak, Ondare Immateriala Babesteko Plan Nazionalaren finantzaketa du, hain zuzen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa