(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernua, NUP eta Deustuko Unibertsitatea elkarlanean ariko dira Nafarroako proiektu estrategikoak sustatzeko asteazkena, 2016.eko martxoak 23


Sodena sozietate publikoak eta aipatutako unibertsitateetako ikerketa zentroek, Inarbe eta Orkestra, Foru Gobernuari lehiakortasunaren eta lurralde garapenaren gaineko ezagutza aurreratua emango die


pertsonak

Ezkerretik eskuinera, Carlosena, Ayerdi eta Echeberria, hitzarmena sinatu ondoren. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua –Sodena sozietate publikoaren bidez–, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Inarbe ekonomia-ikerketako institutua eta Orkestra-Deustuko Unibertsitateko Lehiakortasunerako Euskal Institutua elkarlanean ariko dira Foru Komunitateko erronka estrategikoei erantzuteko proiektuak sustatzeko.

Nafarroako ekonomia- eta enpresa-lehiakortasuna sustatze aldera, ikerketako eta garapen teknologikoko proiektuak nahiz ekintzak garatuko dituzte, eta adituen trukea eta langileen prestakuntza erraztuko dute.

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik, Orkestra-Deustuko Unibertsitateko Lehiakortasunerako Euskal Institutuko lehendakari Ignacio María Echeberriak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Alfonso Carlosenak lankidetza-hitzarmena izenpetu dute gaur goizean.

Zehazki, Orkestra eta Inarbeko ikertzaileek elkarrekin lan egingo dute eta baita Sodenarekin ere, Foru Gobernuak lehiakortasunean eta lurralde-garapenean ezagutza aurreratua izan dezan.

Ayerdi lehendakariordeak azpimarratu du lankidetza horrek garrantzi handia duela; izan ere, Orkestra eta Inarbe beren arloetako ikerketa-zentro espezializatuak dira, eta Sodenarekin lankidetzan, Nafarroak "bere estrategia hobetzen" lagunduko dute, eta bere lehiakortasuna areagotu dezan. "Partaidetzako lidergo hori errazteko eta sustatzeko eginkizuna du Gobernuak, baina gizarte guztia tartean sartzea behar dugu", defendatu du.

Bestalde, Orkestraren lehendakariak azpimarratu duenez, "akordioak balioko du Institutuak sortutako ezagutza Nafarroaren testuinguruan aplikatzeko eta, hari esker, eskualdeko lehiakortasunaren esparruan ezagutza berri bat ikasi eta sortuko da".

Lehen proiektua

Landuko de lehen proiektuaren izena "Nafarroaren lehiakortasunaren diagnostikoa-Nafarroaren espezializazio adimentsuaren estrategian lehentasunak zehazteko azterketa eta gogoetak (S3)". Nafarroako Gobernuak eguneratzeko prozesuan egiten da, Sodenaren bitartez, S3arena, Nafarroaren eraldaketa ekonomikorako eta lehiakortasuna hobetzeko Europako metodologia modura.

S3ren esparruan erabaki estrategikoak hartzeko, beharrezkoa da eskualdearen testuingurua ulertzea eta haren espezializazioa hautematea: beste lurraldeekin alderatuz ekonomiko zerk bereizarazten duen, enpresa-mailako zer indargune dituen, zer espezializazio zientifiko-teknologiko dituen edo lurraldean zer dinamika ekintzaile nagusitzen ari diren. Hortik aurrera, lehiakortasun handieneko eta etorkizunean eskaera handieneko arlo ekonomikoak lehenestea.

Proiektua egikaritzeko, Sodenak eskualdeko estrategia-taldeak egiten duen eskualdeko diagnostiko ekonomikoa eguneratzeko lanak partekatuko ditu; Orkestrak diagnostiko eta azterketarako bere ezagutza eskainiko du, eta Mikel Navarro buru den sei ikertzailek osatutako talde bat (Navarro Orkestrako ikertzailea eta Deustuko Unibertsitateko Ekonomiako katedraduna da); eta Inarbek institutuko zuzendari Pablo Arocenak koordinatutako ikertzaile-talde bat jarriko du, halaber.

Proiektuko koordinatzailea den Sodena erakundeak, berrikuntza modura, Orkestra espezialista den laneko ondorengo ardatzak jasoko ditu: eskualdeko azterketa eta benchmarking (alderatutako lehiakortasunaren diagnostikoa, ingurune teknologikoarena eta Nafarroako enpresa-gaitasunak); Nafarroako merkataritza-espezialitatearen azterketa, enpresen alderatutako kanpoko merkataritzako datuetan eta azterketa ekonomiko-finantzarioan oinarrituz

Proiektuak, gainera, lan-prozesu bat sortzen saiatuko da Orkestraren ezagutzak nahiz gaitasunak Sodena eta Inarberi transferitzeko, beharrezkoak direnak azken bi erakundeek etorkizunean era horretako azterketa egin ahal dezaten, eta baita estrategiaren prestaketa, ezarpena eta jarraipena ere. Inarbeko ikertzaileak prozesuan sartuko dira proiektua egikaritzeko orduan erabilitako ezagutza eskuratzeko.

Lehiakortasuna sustatzea

NUPekin gaur izenpetutako hitzarmenean ezartzen dira lankidetzarako modalitateak Orkestra eta Inarberen arteko etorkizunari begira: ikerketa eta garapeneko proiektuak nahiz programak egikaritzea; elkarrekiko aholkularitza; datu-baseetarako edo proiektuetarako material erabilgarria eskuratzeko sarbide partekatua izatea; eta ekintzak antolatu eta egikaritzea Nafarroako ikerketa eta garapen ekonomikoa sozialki sustatzeko.

NUPeko katedradun eta Inarbeko zuzendari Pablo Arocenak adierazi duenez, hitzarmen honek "institutua gure komunitateko erreferentziazko ikerketa-erakunde independente moduan aitortzen du, enpresa eta eskualdeko lehiakortasunaren azterketa eta ebaluazioa egiten lagunduko duena, eta politika publikoak bideratzen".

Akordio horretatik sor daitezkeen lankidetza zehatzak Sodena, Orkestra eta Inarbeko organoek baimendu beharko dituzte aldez aurretik, eta gutxienez sei hilean behin bilduko den jarraipen-batzorde bat sortuko da.

Inarberen helburua (Institute for Advanced Research in Business and Economics) ezagutza berria sortzea da, eta hark lagunduko du erabaki hobeak hartzen, politika publikoak bideratzen eta enpresen lehiakortasunaren dinamika aztertzen. Horretarako, maila akademiko goreneko ikerketa egiten du (merkatuen azterketa, eragileen estrategiak eta politikak, ongizate sozialaren ondorioak...), espezializatutako instrukzioko programak eta eragile ekonomiko nahiz sozialekin elkarreragiten du.

Bestalde, Orkestrak (hamargarren urteurrena ospatzen ari da) Deustu fundazioaren barnean jaio zen, EAEko lehiakortasuna benetan hobetzen laguntzeko asmoz eta, horrekin, herritarren ongizatea hobetzea eta, aldi berean, eskualdeko lehiakortasun-alorrean erreferentziazko ezagutza sortzea. Haren sorrera unibertsitate, administrazio publiko eta inguruko enpresen apustu estrategiko baten emaitza da, eta haiek guztiak konbentzituta daude lehiakortasunaren gaineko ezagutza sortu eta transferitzea gizartearen etorkizunerako funtsezkoa dela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa