(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gardentasun eta Gobernu Irekiaren Legea estatuko araudira egokitzen duen foru-legearen proiektu bat onartu da asteazkena, 2016.eko martxoak 23


Parlamentura bertan eztabaidatu eta bozkatzeko igorriko den testua onartu du gaur Foru Gobernuak


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren 11/2012 Foru Legea (ekainaren 21ekoa) aldatzeko Foru Legearen proiektua onartu du gaurko bileran. Bertan, beharrezko aldaketak jasotzen dira lege hori estatuko araudiari egokitzeko, urtebete geroago onartua, eta, aldi berean, goi kargu ohien ondasunak nahiz ordainsariak gehienez bi urtez argitaratuta izango direla finkatzen du.

bulegoak

Nafarroako Gobernuko bulegoak.

Nafarroako Gobernuak Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren 11/2012 Foru Legea (ekainaren 21ekoa) aldatzeko Foru Legearen proiektua onartu du gaurko bileran. Bertan, beharrezko aldaketak jasotzen dira lege hori estatuko araudiari egokitzeko, urtebete geroago onartua, eta, aldi berean, goi kargu ohien ondasunak nahiz ordainsariak gehienez bi urtez argitaratuta izango direla finkatzen du.

Zehazki, proiektuak, herritarrek informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko aurkaratzeak egiteko orain arte aurreikusitako administrazio-baliabideen ordez, Gardentasuneko Kontseiluaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko aukera izango du; hautazko izaera du, eta bide judizialaren aurretiazkoa da.

Horretarako, foru-legearen proiektuak Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua sortu eta arautzen du organo independente modura; hark, alde batetik, Gobernuak publizitate aktiboko betebeharrak betetzen dituela zainduko du, eta bestetik, herritarrek Gobernuaren esku dagoen informazio publikoa eskuratzeko duten eskubidea.

Kasu honetan, Nafarroan berariazko organo independente bat sortu nahi izan da, herritarrentzako aukera bermatzaileago bat izateko, gatazkak konpontzeko eskumena organo jurisdikzional zentralei helarazi beharrean; izan ere, azken aukera hori gehiegizko zama izango zen eskubide hori egikaritu nahi duten herritarrentzat.

Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko independentzia eta autonomia organoaren osaerak berak bermatzen du, eta hura honako hauek aukeratzen dute: Nafarroako Parlamentua, Kontuen Ganbera, Nafarroako Arartekoa, Nafarroako Kontseilua, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa, eta gardentasunaren arloan Nafarroako Foru Administrazioak ordezkari eskudun bakarra du.

Gardentasun eta Gobernu Irekiaren Foru Legean aurreikusitako beste aldaketak bi urtetan finkatzen du, karguak uzten dituztenetik, Gobernuko goi karguen ordainsariak nahiz ondasunak Nafarroako Gobernu Irekiko atarian argitaratuta izateko epea, bai eta aurrez kargu horiek bete zituztenek jasotako ordainsariak ere.

Dokumentuan jendeak parte hartu du Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunearen bitartez (www.gobiernoabierto.navarra.es), eta Gobernuko erakunde eta departamentuei ere igorri zitzaien. Prozesu honetan jasotako ekarpen batzuk onartu egin dira.

Ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legea aldatzeko foru-legearen proiektua, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa, Nafarroako Parlamentura igorriko da onartu dadin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa