(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak udaberri honetan Pazienteen Eskolako doako lau tailer emango ditu asteartea, 2016.eko martxoak 29


Doneztebe, Iruña, Azkoien, Agoitz, Tutera, Viana eta Cascanten egingo dira


Nafarroako Gobernuak 2016ko udaberriko Pazienteen Eskolako tailerrak antolatu ditu Doneztebe, Iruña, Azkoien, Agoitz, Tutera, Viana eta Cascanten, eta honako gai hauek jorratuko dituzte: "Alzheimer eta beste dementzia batzuk dituzten pazienteen zaintzaileak", "Gaixotasun kronikoei aurre nola egin", "Elikadura osasungarria gaixotasun kronikoetan" eta "Gaixotasun baskular batekin bizitzea". Doako tailerrak dira, eta aurrez izena eman behar da 848421954 telefono-zenbakira deituta (goizez) eta www.escueladepacientes.navarra.es webgunean.

"Alzheimer eta beste dementzia batzuk dituzten pazienteen zaintzaileak" izeneko tailerra Donezteben egingo da (Malerrekako Mankomunitatearen egoitza) apirilak 11, 12, 18 eta 19an; Iruñean (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ikasgela, Leire kalea, 15) apirilak 25ean eta maiatzak 2, 11 eta 18an; eta Azkoienen (kultur etxea) maiatzak 4, 11, 18 eta 25ean. Hiru toki horietan tailerrak 17:00etatik 19:00ak arte luzatuko dira.

"Gaixotasun kronikoei aurre nola egin", izeneko tailerra honako toki hauetan antolatu da: Iruñean, (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ikasgela, Leire kalea, 15) apirilak 7, 14 eta 21ean, 17:00etatik 19:00etara; Agoitzen (kultur etxea) apirilak 13, 20 eta 27an, 17:00etatik 19:00etara, eta Tuteran (Tutera Mendebaldeko osasun-zentroa) maiatzak 10, 17 eta 24an, 18:00etatik 20:00etara.

Vianako osasun-zentroan eta Iruñeko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ikasgelan izango da "Elikadura osasungarria gaixotasun kronikoetan" tailerra. Vianan, martxoak 30 eta apirilak 6, 13, eta 20an, eta Iruñean, maiatzak 4, 9, 12 eta 16an; bi kasuetan, 17:00etatik 19:00etara.

Azkenik, "Gaixotasun baskular batekin bizitzea" tailerra Cascanteko kultur etxean emango da apirilak 7, 12, 14 eta 19an, eta Iruñeko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ikasgelan apirilak 26 eta 28 eta maiatzak 3 eta 5ean; bi kasuetan, 17:00etatik 19:00etara.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa