(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak bere BPGaren % 11 gastatzen du energian osteguna, 2016.eko martxoak 31


Energia aurreztea, eraginkortasunean inbertitzea eta garraioko ohiturak aldatzea dira faktura murrizteko bideak, azkeneko Energia Balantzearen arabera


Bonbilla eta txanponak

Energia-gastuak lehiakortasunari kalterik ez eragiteko, beharrezkoa da neurriak hartzea garraio, administrazio, etxe, zerbitzu eta saltoekin sektoreetan.

Nafarroak 2.026 milioi euro inguru gastatzen du erregaietan, eskualdeko BPGaren % 11,08; hala, azken urteotako goranzko joerari eusten dio (2009an % 8,9 zen).

Gastu hori Nafarroatik kanpo egiten da zati handi batean, honako erregai hauetan, esaterako: gas naturala, petrolioa eta ikatza (kontsumitutako energia guztiaren % 71), eta egoera horrek Nafarroa nahiz Espainiaren merkataritza-balantzean eragin handia du.

Energia aurreztea, eraginkortasun energetikoan inbertitzea, bertako baliabide berriztagarrien erabilera suspertzea (biomasa, adibidez), eta aldaketa modal bat (garraioa publikoa eta ez pribatua, eta salgaien tren-garraioa sustatzea) dira epe ertain eta luzerako lan-ildo nagusiak Nafarroak bere lehiakortasuna hobetu ahal dezan.

Azken Nafarroako Energia Balantzetik atera daitezkeen ondorioak dira horiek, berriki argitaratu dena 2014ko datuekin. Memoriak energia nola sortu, eraldatu eta kontsumitzen den Nafarroan erakusten du, erregai-mota eta sektore ekonomikoaren arabera.

Azterketak lehiakortasuna areagotzeko gako batzuk eskaintzen ditu, eraginkortasun energetikoko neurriak, esaterako, garraio, administrazio, zerbitzu publiko, etxe, saltoki eta zerbitzuen sektoreetan. Horrek ez du esan nahi beste sektore batzuk (nekazaritza edo industria, adibidez) eraginkorrak direnik, baizik eta erregai merkeagoak erabiltzean (gas naturala edo nekazaritzako gasolioa), haien energia-gastua aipatutako sektoreetakoa baino txikiagoa dela.

Gainera, garraio publikoaren erabilera handiagoa izateko aurrera pausoak ematea beharrezkoa da, ibilgailu pribatuaren kaltetan; horrez gain, modalitate elektrikoa sustatzea eta tren bidezko salgaien garraioa garatzea.

Jakina da Nafarroak 2010 eta 2020rako Europar Batasunak ezarritako helburuen zati handiena betetzen duela, eta baita 2020ko Nafarroako Energia Planean ezarritako aurreikuspenak ere.

Nolanahi ere, Foru Komunitateak garraioan energia berriztagarrien erabilera-ratioa lortzeko "nolabaiteko zailtasunak" aurkezten ditu; izan ere, gaur egun % 4,84an kokatzen da, eta Europako helburua 2020an % 10era iristea da.

Azken lau urteotan aurrerapen bat izan da, bioerregaien erabilera handiagoa izan delako, baina hobekuntza hobeak lortzeko beharrezkoa izango zen neurri batzuk aplikatzea, lehen aipatutako aldaketa modala esaterako, ibilgailu elektrikoak edo trena sustatzea, salgaien garraiorako bereziki.

Gainera, Europako helburuari dagokionez, hau da, lehen mailako energiaren kontsumoa % 20 murriztea, azken urteotako kontsumoa neurriz egin izanak hura betetzea ahalbidetzen du, nahiz eta beharrezkoa izango den "ahalegin garrantzitsu bat egitea sektore guztietako eraginkortasun energetikoa areagotzeko", Balantzean jasotzen denaren arabera.

BPG eta kontsumoa txikiagoa

BPGarekiko duen garrantzia handiago hori izaten ari da, nahiz eta azkeneko energiaren kontsumoa jaitsi egin den azken hamarraldian,% 10, eta % 1,55 azken urtean, krisiaren eraginez.

BPGarekiko gehikuntza hori azken urteotako energia-kostua etengabe handitze ari delako gertatzen da. 2015eko balantzean hobekuntzak izatea espero bada ere petrolioaren ezohiko prezio baxuengatik, etorkizunari begira erregaien prezioen joera garestitzekoa izango da, eta horrek are garrantzitsuagoa egiten du aurrezte eta eraginkortasun energetikoko neurriak hartzea energia-gastuaren pisua jarduera ekonomikorako eragozpen bihurtu ez dadin, Garapen Ekonomikorako Departamentutik diotenez.

Eraginkortasunari dagokionez hobetzeko tartea dagoela frogatzeko, Nafarroako biztanleko energia-kontsumoak (2,8 TEP biztanleko) Espainiako (% 1,73) eta Europar Batasuneko (% 2,34) batez bestekoa gainditzen du

Gainera, Nafarroaren energiaren intentsitatea Espainiako eta Europar Batasunekoa baino handiagoa da, muga ondoan egoteagatik eta errepideko garraioaren eraginagatik (erregaiak kargatzea Frantzian baino prezio hobea izateagatik). Azkeneko energia-kontsumoaren eta eskualdeko BPGaren arteko harremanaren adierazle horrek sistema ekonomikoaren eraginkortasuna adierazten du (unitate ekonomiko bat sortzeko beharrezko energia).

Nafarroak 1995 eta 2005 artean izandako garapen ekonomiko handiak kostu handia izan zuen energia-kontsumoari dagokionez. Datu positibo modura, 2005ean eraginkortasun energetiko handiago baterako joera hasi zen. 2009. urtetik, krisiaren ondorioz, ezin da joera definiturik ezarri.

Kontsumoaren jaitsiera

Nafarroak duela hamarraldi bat baino % 10 energia gutxiago kontsumitzen du (petrolioaren baliokide diren 2 milioi tona inguru 2002an). Ikatza eta kokearen erabilera % 42,7 jaitsi da; petrolioa eta haren deribatuak % 18,16; gas naturala % 3,75 eta elektrizitatea, % 1,48.

Aldiz, erabilera elektrikorako biomasa % 63 igo da eta % 22,7 basoko biomasa erabilera termiko nahiz industrialerako (areagotze hori bi urtetan gertatu da), azken hori berokuntzako sistema automatizatuak merkatuan sartu direlako (pellet eta ezpalak) eta erregai fosilen aldean merkeagoak direlako, beste faktore batzuen artean.

Petrolioa eta haren deribatuak azken kontsumoaren % 45 inguru dira, eta atzetik datoz gas naturala (% 23) eta elektrizitatea (% 21,1). Biomasa ikatzaren % 5,6 da; eta bioerregaiak (biodiesela eta bioetanola), eguzki termikoa eta geotermia balantzean eragina izaten hasi dira (% 2 inguru). Eta iturri berriztagarriek sortutako elektrizitatea elektrizitatearen azken kontsumoaren % 83,7ren baliokidea da.

Gainditutako helburuak

Nafarroak Europar Batasunak ezarritako helburuen zati handiena gainditzen du 2010 eta 2020rako, eta indize egokiak ditu 2014rako 2020ko Nafarroako Energia Planean finkatutakoekin alderatuz.

Zehazki, lehen mailako energiaren autohornikuntzaren helburua bete da (% 20,7, % 15,5 PENarena eta % 12 Europar Batasunarena 2010. urtean). Berriztagarriekin sortutako elektrizitatearen eta kontsumitutakoaren arteko harremana ere erraztasun osoz betetzen du: % 83,7, eta Europar Batasunak, berriz, % 29,4koa jarri zuen. Eta Energiaren azken kontsumo gordineko berriztagarrien kontsumoa % 24,7 da, eta % 20koa Horizonte 2020arena, 2009. urtetik gainditzen den helburua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa