(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ehun urte baino gehiagoko Nafarroako 4.500 eraikin baino gehiagok ebaluazio-txosten bat izan beharko dute urtea amaitu baino lehen osteguna, 2016.eko martxoak 31


Txostena egiteko kostua diruz lagunduko da, baldin eta hura egin eta hurrengo bost urteetan babestutako birgaitze-espediente bat sustatzen bada


Balkoia

Etxebizitza zahar baten balkoia.

2013. urtean 100 urte edo gehiago bete zituzten Nafarroako 4.749 eraikinek eraikinak ebaluatzeko txosten bat izan beharko dute 2016a amaitu aurretik, beren segurtasun, osasungarritasun eta irisgarritasuna egiaztatzeko asmoz; horrez gain, izan ditzaketen akats edo patologiak diagnostikatuko dira.

Gainera, 2018ko urtarrilaren 1erako, 2013an gutxienez 50 urte zituzten beste 4.060 eraikinek ere azterketa hori izan beharko dute.

Eraikinak ebaluatzeko txosten hori egiteko kostuak ordaintzeko Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jasoko da, baldin eta hura idatzi eta hurrengo bost urteetan babestutako birgaitze-espediente bat sustatzen bada.

Bestalde, babestutako birgaitze moduan behin-behineko kalifikazioa eskatzen duten gainerako eraikinek eraikinaren ebaluazioa egin beharko dute ere birgaitze-proiektua idatzi aurretik edo aldi berean; kalifikazio-eskaera hori egin beharko dute honako helburua duten obretarako: egitura finkatzea, eraikina irisgarritasun unibertsalari buruzko araudiari erabat egokitzea edo bere inguratzaile termikoa hobetzea.

Eraikinen irisgarritasuna

Bestalde, desgaituak direnentzat irisgarriak ez diren eraikin guztiek arrazoi hori konpontzeko beharrezko obrak 2017ko abenduaren 4a baino lehen eginda izan beharko dituzte, eraikinak ebaluatzeko txostena eduki edo ez. Obrek erabateko irisgarritasuna edo ahalik eta gehien bermatu beharko dute.

Arrazoi hori dela eta, Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zerbitzuak irisgarriak ez diren eraikinetako jabe-erkidegoei honako hau gomendatzen die: obra horiek egikaritzea pentsatzen has daitezela Estatuko legeriak ezarritako epe-muga baino lehen amaituta ikusi nahi badituzte.

Eraikinak ebaluatzeko txostena

Eraikinak ebaluatzeko txotenaren helburua, alde batetik, etxebizitzen eraikin-parkea kontserbatu eta birgaitzea da, eta bestetik, dauden hiri-ehunak berroneratzea.

Horretarako, azterketa horiek eraikinen segurtasun, osasungarritasun eta irisgarritasuna egiaztatzen dituzte, erabiltzaileei arriskurik eragin ez diezaien, narriadura ekidin dadin eta eraginkortasun energetikoa ezagutu dadin.

Txostenak eraikinean argi eta garbi ikus daitezkeen akatsak edo patologiak jaso behar ditu. Beraz, bere xedea ez da sintoma ikusgarriak erakutsi gabeko ezkutuko kalteak detektatzea.

2011n, 8/2011 Errege Dekretu Legegileak Eraikinen ikuskapen Teknikoa (EIT) Estatu guztian derrigorrezkoa izatea ekarri zuen, eta bi urte geroago, birgaitzeari eta hiri-berroneratzeari eta berrikuntzari buruzko 8/2013 Legeak Eraikinak Ebaluatzeko Txostena (EET) sortu zuen; azken horrek EIT zabaldu eta ordezten du, eta nahitaezko bihurtzen ere.

Nafarroako Gobernuak azaroaren 12ko 108/2014 Foru Dekretua onartu zuen 2014an; haren bidez, Eraikinak Ebaluatzeko Txostena arautzen da. Horrenbestez, jabeek orain txostena ezarritako epeetan izateko betebeharra baino ez dute.

Eraikina egoki erabili eta mantentzeko betebeharra jabeen erantzukizuna zen dagoeneko EET ezarri aurretik; beraz, txostenean adierazitako jarduketak egikaritu beharko dituzte, gutxienez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa